Irantzu Varela: Euskal kazetari eta aktibista feminista

Irantzu Varela Urrestizala (Portugalete, Bizkaia, 1974ko uztailaren 24a) bizkaitar kazetari, aktibista ete feminista da.

EHUn kazetaritza ikasi eta La Tuerkan eta ETB 2an lan egin du.

Irantzu Varela
Irantzu Varela: Bizitza, Ibilbidea, Argitalpenak hedabideetan.
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrantzu Varela Urrestizala
JaiotzaPortugalete1974ko uztailaren 24a (49 urte)
HerrialdeaIrantzu Varela: Bizitza, Ibilbidea, Argitalpenak hedabideetan. Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aurkezlea eta zinemagilea
Enplegatzailea(k)Pikara Magazine
La Tuerka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaIrantzu Varela: Bizitza, Ibilbidea, Argitalpenak hedabideetan. Euskal Herria Bildu

IMDB: nm8230256 Twitter: IrantzuVarela LinkedIn: irantzu-varela-urrestizala-106720109 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Txiki-txikitatik sentitzen hasi zen neska izatearekin aurresuposatzen ziren zenbait kontuekin desadostasuna baita gerra erreportaria izan nahi zuela ere. 1993-1998 bitartean Kazetaritza ikasi zuen Leioan, UPV/EHUn eta ordutik datorkio kontzientzia politikoa. Gero Lankidetza-masterra egin eta praktikak Venezuelan burutu zituen. 2015ko hauteskundeetan EH Bilduren Senaturako zerrenda buru aurkeztu zen, Kongresurako Onintza Enbeita zerrenda-buruarekin batera.

Ibilbidea

Beste adiskide kazetari eta feminista batekin Faktoria Lila kooperatiba sortu zuen 2007an lankidetza, genero berdintasuna eta komunikazioa lantzeko xedearekin. Prestakuntza tailerrak eta prestakuntza eskeintzen dute: norberaren bizipenetatik abiatuta eta amodio erromantikoa eta edertasuna feminismoaren ikuspegitik lantzen dituzte aldaketetarako funtsezko gai bezala. Genero-berdintasunean aditua, hitzaldiak ematen ditu baita hedabideetan iritzi-artikuluak eta kolaborazioak egin ere.

2007-2015 bitartean UNA, genero eta berdintasunean espezializatutako aholkularitzan lan egin zuen Komunikazio arduradun eta Prestakuntza-koordinatzaile gisa.

2014ean PúblicoTV-ren La Tuerka programan hasi zen El Tornillo mikroespazio feminista aurkezten, 2017an En la frontera programaren barruan. Honek bere dimentsio mediatikoa areagotu du. Bideo laburrak dira eta ikuspegi feministatik aztertzen ditu patriarkatuak susatzten dituen errealitateak umorez, sarkasmoz, diskurtso zuzena eta zorrotza erabiliz.

EITBko tertulietan parte hartzen du. Pikara Magazinen idazten du eta Aló Irantzu atala aurkezten du. Hedabideetan duen protagonismoaren ondorioz eraso matxista ugari jasotzen ditu sare-sozialetan. Horri bere estiloan erantzuteko Shakiraren Loca, ciega, sordomuda-ren parodia egin du “Putas, feas, malfolladas” bideoarekin.

Ekintzaile gisa egindako ibilbideagatik erantzun bortitzak jasan izan ditu sareetan barna eta 2019an baita bere hurbileko bizitzako inguru fisikoan ere.

Argitalpenak hedabideetan.

  • “Ahora que soy fea, gorda, malfollada, feminazi y amargada” 16 de febrero de 2017, Diario Público.
  • “Nosotras criamos, nosotras teorizamos” 2016, Pikara Magazine.
  • “De tiorras feas y participación política” , 2016, Naiz.
  • El feminismo tiene mala prensa, 2015, Revista Pueblos, 64.
  • “No tengo amigos padres”, 2013, 20 minutos.
  • VICE Españan hainbat artikulu argitaratu ditu. Erreferentzia honetan ikusgai.
  • Pikara Magazine aldizkarian idatziko artikuluak erreferentzia honetan ikusgai.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Irantzu Varela

Tags:

Irantzu Varela BizitzaIrantzu Varela IbilbideaIrantzu Varela Argitalpenak hedabideetan.Irantzu Varela ErreferentziakIrantzu Varela Kanpo estekakIrantzu Varela1974AktibismoBizkaiaEHUETB 2FeminismoKazetariPortugaleteUztailaren 24

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

2017Indoeuropar hizkuntzakSare sozialakKanariakMaiatzaren 7LehoiUrtarrilaren 15Dwight David EisenhowerIgaraba arruntErramun MartikorenaRamadanSarpenSu Ta GarRomualda ZuloagaEgutegi gregorianoHaizearen orrazia1911SugaarEuskararen historiaBertsolaritzaArrainBizenta MogelHaut-LieuOstegun SantuaUrteNogen (musika taldea)Monarkia autoritario1938MateriaBerdeMaria BaldóBizkarroiLehoinabarAntzinako ErromaHuntza taldeaMikel LaboaJosu Zabala SalegiHerri kirolAmoebaJose Antonio GisasolaEuskal Herriko klima24 orduak euskarazIranItzuli (itzultzaile neuronala)Jose ItuarteGo!azen (telesaila)UGalaxia irregularAntisorgailuOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaSan Andres eliza (Eibar)IlargiaGipuzkoaEl MasroigClarendonBigarren Mundu GerraTximeletaGalapagoakXalbadorren heriotzeanSilverstoneko zirkuituaTaiwanBihotzJaponiaJon Agirre EgañaXVIII. mendeaShorty RogersM-15 mugimenduaDigestio-aparatuUraren zikloaVietnamgo GerraVincent van GoghLur ErrekondoKristautasunEuskal Herriko kulturaUrre🡆 More