Ilargiaren aldia Ilargiak itxura jakin bat duen denbora-tartea da.
Itxura hau Eguzkiak argitutako Ilargi zatia da, Lurretik ikusia.
Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.
Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena. Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.
Lau dira ilargiaren aldiak, euskaraz:
Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. forma duenean handitzen ari da eta aldiz forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29,53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2,9 segundo.
Lurraren inguruan ematen duen biran, ilargiak gorantz eta beherantz egiten du, hau da, aldatu egiten da ilargiaren orbita periodoak ostertzarekiko duen itxurazko altuera. Ziklo horretan, bira bat osatzeko 27,3 egun inguru behar du; zehazki, 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundo.
Bi ilbeteren arteko iraupena 29 egun 12 ordu 44 minutu eta 2,9 segundo da, hau da, 29,53 egun inguru (zehatzago Kopernikok aurkitutako formularen arabera). Ilargiaren aldi sinodikoa da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ilargiaren aldi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.