Idoia Santamaria: Gipuzkoar itzultzailea eta zuzentzailea

Idoia Santamaría Urkaregi (Donostia, 1962) itzultzailea eta zuzentzailea da.

Gaur egun, Elhuyar Fundazioan ari da itzultzaile- eta zuzentzaile-lanetan, eta zenbait literatura-lan ditu itzuliak.

Idoia Santamaria
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1962 (61/62 urte)
HerrialdeaIdoia Santamaria: Ibilbidea, Argitaratutako itzulpenak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta zuzentzailea
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Jasotako sariak

Ibilbidea

Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskara-irakasle aritu zen 1980ko hamarkadan. Bikoizketarako testuak itzultzen eta egokitzen ere ibilitakoa da. Europar Batasuneko Itzulpen Zerbitzuan, gaztelaniarako itzultzaile-lanean aritutakoa da, eta, 2004tik aurrera, Elhuyar Fundazioko itzultzaile, zuzentzaile eta irakaslea da. Besteak beste, euskaratik gaztelaniara itzultzeko eskolak ematen dizkie itzultzaileei.

Hainbat literatura-lan itzuli ditu: 1992an, E.M. Fosterren Aingeruak nekez ausartzen diren tokian itzuli zuen, Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

1998. eta 2000. urteen artean, hiru lan itzuli zituen gaztelaniara: Pablo Sastreren Las cosas se han complicado un poco (Gauzak apur bat konplikatu dira), Patxi Iturregiren Con el viento en contra (Haize-kontra) eta Xabier Mendiguren Elizegiren Mi vieja montaña (Berriro igo nauzu). Guztiak ere Hiru argitaletxeak argitaratu zituen.

2012an, Simon Singhen Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua saiakera-liburua itzuli zuen, eta Elhuyarrek argitaratu zuen.

2018an eta 2019an, Literatura Unibertsala bildumako lan bana itzuli ditu: Friedrich Dürrenmatten Epailea eta haren borreroa eta Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin-liburua. 2020an euskarazko itzulpen saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan, Ingeborg Bachmannen Aldibereko lanaren itzulpenagatik.

Halaber, EIZIEren 31 eskutik blogean kolaboratu zuen, 2012an eta 2013an.

Argitaratutako itzulpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Idoia Santamaria IbilbideaIdoia Santamaria Argitaratutako itzulpenakIdoia Santamaria ErreferentziakIdoia Santamaria Kanpo estekakIdoia Santamaria1962DonostiaElhuyar Fundazioa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

XXXTentacionLeonardo da VinciIñaki PerurenaArnaldo OtegiCortinarius brunneusDeba (ibaia)Gasteiz1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAnje DuhaldeEuskalkiHeriotza zigorEustakio MendizabalArtizarraNerea IbarzabalOmanHarri-jasotzeTalia ShireZozoKuku-prakaAtaunTxolarreNestor BasterretxeaRaúl Sánchez CedilloPink FloydKaotikoSaskibaloiJokin GorostidiErromaJuan Sebastian ElkanoJohann Sebastian BachTestu tipologiaAnimaliaTrikuPedro SánchezLorea IntxaustiAne IbarzabalElizabeth WurtzelLarre-buztanikaraEusebio MugerzaTxoria txoriAntso III.a GartzeitzGozategiJon Gotzon AldaparenaIker MuniainPornhubLikenTxikipediaEspainiako trantsizioaPoloniaBernart EtxepareKalejiraDonostiaNafarroa BehereaUrBerriaAlemaniaMikel ValverdeParisEspainiako Bigarren ErrepublikaOrreagako gudua (778)Ameriketako Estatu BatuakOrnogabeUrdaibaiEtsaiakMutazio🡆 More