Hodi Isurle

Hodi isurlea hazia isurtzen duten bi hodietako bakoitza da.

Hazi-guruinetik datorren hodiaren eta hodi deferentearen azpileko zatiaren elkargunearen ondorioz eratzen dira. Jarraian, prostatan zehar, uretraren goiko zatira (prostatako uretran, hain zuzen) irekitzen dira.

  • Deferens-hodiaren azpileko zatia: iztai hodiaren sakoneko eraztunetik maskuriaren atzealdera. Bertan hodi deferentea hazi guruinaren guruinekin bat egingo du, prostataren barruan hodi isurlea sortzeko.
Hodi isurle
Hodi Isurle
Xehetasunak
Arteriaartery to the ductus deferens (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezductus ejaculatorius
MeSHA05.360.444.251
TAA09.3.07.001
FMA19325
Terminologia anatomikoa
  • Prostrata uretran goragune bat dago, hazi kolikulua izenekoa. Bertan 3 zulotxo daude (triangelu erpinen moduan kokaturik): goikoa prostata-utrikulua izango da eta beheko biak isurtze hodien irtera zuloak.
    Hodi Isurle
    Prostata uretran zabaltzen diren hodi isurlearen irtera zuloak
    Bestalde, deferens hoditik garraiatzen diren espermatozoideak eta hazi guruinen jariapenak (7,5 pH-koa eta fruktosa ugari espermatozoideentzako mantenugai gisa) bat egingo dute hodi isurletik bideratuz. Hazi-guruina eta deferens hodiaren isuria hodi isurlearen bidez prostatako uretran jariatuko da eta isuritzen den guztitik, likido seminalaren %70 hazi guruinetik etorriko da, beste %30, aldiz, prostatatik.
Hodi Isurle
Hodi isurlearen eraketa: hodi deferentea eta hazi guruinaren isurtze-hodia batzean sortu

Patologia

Hodi isurleen buxadura

Hodi isurleen buxatzea baldintza patologiko bat da, hartua edo sortzetikoa izan daiteke. Hodi isurle bat edo biak buxatuta egon ahal dira.

Buxadura-maila

Isurtze hodiak era bilateralean buxatzen direnean, haziak ez du hazi-guruinen edo hodi deferenteen produkturik jasoko, eta prostata ekarpena baino ez du izango. Ekarpen hori eiakulazio-bolumen murriztuarekin (1 ml baino gutxiago), pH azidoarekin, fruktosa urrituarekin edo azoospermiarekin adierazten da. Hala ere, buxadura unilaterala edo partziala bada, mugikortasun espermatiko gutxitua edo oligozoospermia emango da.

Isurtze hodiak buxatzeko arrazoiak

Sortzetiko arrazoien kasuan, hodi isurleen estenosia ematen da eta kisteak hodi mulleriano edo Wolf-en aurkitzen dira. Arrazoi hartuen kasuan, berriz, isurtze hodien litiasia eta infekzio edo kirurgia osteko orbaintzea.

Eragindako sintomak

Hodi-isurleen kisteek eragindako ernalezintasunak ezaugarri hauek ditu klinikoki:

  • Hipospermia
  • Hematospermia
  • Mina eiakulazioan
  • Gernubideen infekzioa
  • Epididimitisa
  • Gerrialdeko mina
  • Sabeleko eta perineoko mina.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Hodi Isurle Patologia[2]Hodi Isurle ErreferentziakHodi Isurle Kanpo estekakHodi IsurleHodi deferenteProstataSemenSemen-besikulaUretra

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ItoizAtomo-zenbakiOrnogabeIñaki PerurenaBataioNerea IbarzabalIskanbilaEnergia ez berriztagarriUrteberriLurraFrantziako IraultzaGlobalizazioMusikaZelulaDoug Jones (aktorea)Hots-kutsaduraArtropodo1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaNazionalsozialismoPello Joxepe (kanta)QR kodeDigestio-aparatuDeustuko UnibertsitateaSaguzarAbeltzaintzaKubismo2021Klima aldaketaBeasainBerri TxarrakMesopotamiaAtmosferaNutrizioElektrizitateKatagorriEuskaraEskusoinu txikiGorosti2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAnne IgartiburuHizkuntza gutxituOnddoEguzki-loreGeroa BaiNeutroiElbira ZipitriaJose Luis ZumetaTraineru estropadaLandareLeviathan (liburua)Errubrika (hezkuntza)KapitalismoFestina auziaKatuOñatiko UnibertsitateaMiren Agur MeabeGobernuz kanpoko erakundeGo!azen (telesaila)PlayStationLiztor asiarFrida KahloSare pribatu birtualBigarren Mundu GerraRootVincent van GoghCate BlanchettDantza garaikideSozialismo utopiko🡆 More