Elena Paparizou (grezieraz: Έλενα Παπαρίζου; Borås, 1982ko urtarrilaren 31), Helena Paparizou izen artistikoaz ezagunagoa, greziar eta suediar pop abeslaria eta musikagilea da.
Guraso greziarrak ditu eta Suedian jaio eta hazi zen. 1999an Antique eurodance duoa osatu zuen. 2001eko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuten "Die for You" kantarekin, eta ondoren ospea lortu zuten Europako zeinbat herrialdetan. 2003an bakarkako ibilbidea hasi zuen Paparizouk. 2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen "My Number One" kantarekin, Greziaren lehen garaipena izanik, eta ondorioz Greziako abeslari entzutetsuenen artean sartu zen.
Helena Paparizou | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helena Paparizou |
Jaiotza | Borås, 1982ko urtarrilaren 31 (42 urte) |
Herrialdea | Suedia Grezia |
Familia | |
Aita | Georgios Paparizos |
Ama | Euphrosyne Paparizou |
Ezkontidea(k) | Andreas Kapsalis (en) (2015 - |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera modernoa ingelesa suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, modeloa, musikagilea, aktorea, kantugilea eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Antique (en) Antique (en) |
Izengoitia(k) | Helena Paparizou |
Genero artistikoa | laïko (en) pop musika folk-pop (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music Bonnier Amigo Music Group AB Minos EMI |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Helena Paparizou, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.