Hadrianoren Harresia

Hadrianoren Harresia (latinez: Vallum Hadriani; ingelesez: Hadrian's Wall), Britainia Handian dagoen antzinako eraikuntza defentsibo bat da, 122 eta 132 urteen bitartean Hadriano erromatar enperadorearen aginduz eraikia, konkistaturiko britainiar lurraldea babesteko.

Harresiaren hegoaldean zegoen erromatarren kontrolpeko lurra; harresiaren iparraldean —geroago (Irlandatik etorritako eskotoen inbasioaren ondoren) Eskozia izango zen lurraldean—, berriz, piktoak bizi ziren, Erromaren aurkari. Harresiaren beste funtzio bat egonkortasun ekonomikoa mantentzea eta Britaniako probintzian bake baldintzak sortzea zen, bai eta, fisikoki, Inperioaren muga adieraztea ere. Gaur egun, oraindik zutik diraute harresiaren zati handi batzuek.

Hadrianoren Harresia
Vallum Aelium
Hadrianoren Harresia UNESCOren gizateriaren ondarea
Ondasun Ingelesa
Limes Britannicus
borders of the Roman Empire
Hadrianoren Harresia
Kokapena
Estatu burujabeHadrianoren Harresia Erresuma Batua
HerrialdeaHadrianoren Harresia Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaNorthumberland
Koordenatuak55°01′27″N 2°17′33″W / 55.0242°N 2.2925°W / 55.0242; -2.2925
Historia eta erabilera
UNESCOko Mundu Ondare Gunearen artxiboaren zuzenketa 2005, 2008
KudeatzaileaEnglish Heritage English Heritage
Izenaren jatorriaHadriano
Arkitektura
Dimentsioakgehienez: 6 (altuera) × 6 (zabalera) m
gutxienekoa: 3,5 (altuera) × 1,8 (zabalera) m
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia430-001
EskualdeaEuropa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1987 (XI. bilkura)
Ondare Ingelesa1000098
Webgune ofiziala
Hadrianoren Harresia
Hadrianoren Harresiaren hondakinak, Greenheadetik gertu. Mendeen joanean, harresiko harriak berrerabili dituzte inguruko eraikuntzetan.

Indarturiko limes hau 117 kilometro luze da. Solwayko golkoa du mendebaldeko muturrean; eta Tyneko estuarioa, ekialdekoan. Alboetan, Pons Aelius (Newcastle) eta Maglona (Carlisle) herriak zituen. Harresia 2,4 eta 3 metro bitarte lodi zen, eta 3,6 eta 4,8 metro bitarte garai. 14 gotorleku nagusi zituen, eta beste 80 txikiagoak, zaintza puntu klabeetan garnizioak zituztenak. Paraleloan, iparraldean, 10 metroko lubaki bat zuen; eta hegoaldean, bide militar bat eta vallum izeneko lubaki bat.

Harresia Eskozian dagoela uste su jende askok, edo Ingalaterra eta Eskozia arteko muga markatzen duela. Baina, izatez, harresia Ingalaterrako lurretan dago osorik, Eskozia eta Ingalaterra arteko gaur egungo muga baino hegoalderago, eta ez da sekula bi nazioen arteko muga izan.

Hadrianoren Harresiaren funtzio defentsiboa, hogei bat urte geroago, Antonino Pioren Harresiak hartu zuen, iparralderago altxatu zenean. Hala ere, denbora labur baten ondoren, erromatarrek Antoninoren Harresia bertan behera utzi zuten, kaledoniar tribuen etsaitasunaren ondorioz. Beraz, Hadrianoren Harresia Britaniako probintziako iparraldeko muga izatera itzuli zen. Piktoek hiru aldiz zeharkatu zuten harresi hau: 197an, 296an eta 367an. 209an konpondua eta luzatua izan zen, Septimio Severo enperadore zen garaian, eta betiko baztertua izan zen 383an.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 1987an. English Heritage delakoak, Ingalaterrako inguru historikoaren arduradun den gobernu erakunde nagusiak, «erromatarrek Britainia Handian eraikitako monumenturik garrantzitsuena» dela adierazi du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

122132Britainia HandiaBritaniaEskotoEskoziaHadrianoIngelesaIrlandaLatinPikto

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Juan Sebastian ElkanoKobreLeonardo da VinciAbiaduraTomas LizarazuEustakio MendizabalEuskal gatazkaJoan Manuel SerratHesi elektrikoWinifred Coombe TennantAdamen kreazioaGobernuz kanpoko erakundeFutbolBerdúnKoldo MitxelenaTxertoHipatia AlexandriakoaRomandiaIraultza neolitikoSabindarren euskara garbiaPanda handiSendotzaBernart EtxepareIdazketaren historiaBiolinIrulegiko EskuaLamia (greziar mitologia)MasturbazioBasamortuEstatu IslamikoaWazemank (telebista saioa)Nafarroako ErresumaEusko GudarosteaNeomakLokomozio-aparatuTxistu (musika tresna)ArtropodoBearnoAna TejadaCarles PuigdemontItsas pinuDeborah Carthy-DeuLide UrrestarazuTtun-ttunHarkaitz CanoPodzolTxantxangorriFestina auziaNew YorkErik BerganzaBegoña Muruaga LacaGiza eskubideakBilboAthleticHaize instrumentuSupernobaEguzki-energiaSan Petri basilikaLandarePortugaletePornhubEusko AlkartasunaPlastikoOsama bin LadenGernikako ArbolaNafarroa GaraiaProtoiTrapezioUrdaibai🡆 More