Georgius Agricola, Georg Pawer edo Georg Bauer jaioa (Glauchau, 1494ko martxoaren 24a - Chemnitz, 1555eko azaroaren 21a) alemaniar mineralogo eta metalurgista izan zen.
Georgius Agricola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georg Pawer |
Jaiotza | Glauchau, 1494ko martxoaren 24a |
Heriotza | Chemnitz, 1555eko azaroaren 21a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Zeitz Cathedral (en) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea Paduako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, Wiki Euskaramineralogoa, historialaria, ingeniaria, kimikaria, filosofoa eta metallurgist (en) |
Lan nabarmenak | |
Hamabi urterekin latineko eskolan hasi zen ikasten. 1514tik 1518ra teologia, filosofia eta filologia ikasi zituen Leipzigeko Unibertsitatean. Heziketa humanista jasotzen jarraitu zuen eta 1519an Zwickauko greziar eskola ezarri zuen. 1523an Italiara bidaiatu zuen eta medikuntza ikasketak Bolonian burutu zituen. 1527an Alemaniara itzuli zen eta Joachimsthalen sendagile eta farmazialari gisa ezarri zen, inguruko mineral betak aztertu ahal izateko. 1533an Chemnitzen kokatu zen, alkate izendatu zuten eta Jurgi Saxoniakoa dukeak diplomatiko eta historialari izendatu zuen. Georgius Agrícola katolikoa zen eta, hil ondoren, protestanteek Chemnitzen ehorztea eragotzi zuten. Zeitzeko Katedralean lurperatu zuten.
De re metallica libri XII lanagatik da ezaguna. Hamabi liburukik osatzen dute, eta meatzaritzaren eta metalurgiaren azterketa sistematikoa, sailkapena eta gida metodologikoa dira. Mineralogiaren aita eta geologiaren sortzailea bezala ezagutzen da. Medikuntzari, pedagogiari, metrologiari, farmaziari, filosofiari, geologiari, historiari eta abarri buruzko 40 bat lan argitaratu zituen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Georgius Agricola, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.