George Stanley McGovern (Avon, Hego Dakota, 1922ko uztailaren 19a - Sioux Falls, Hego Dakota, 2012ko urriaren 21a) estatubatuar historialari eta politikaria izan zen.
Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen eta bonbaketarien pilotua izan zen. Dakota Wesleyan Universitatean eta Northwestern Universitean lizentziatu zen eta historiako irakaslea izan zen.
Kongresista eta senataria izan zen, eta 1972an Alderdi Demokrataren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan. Hauteskundeak Richard Nixon Errepublikanoak irabazi zituen.
Gerra garaitik nekazaritzari, elikadurari eta goseari buruzko interesa piztu zitzaion. Enbaxadorea izan zen FAOn.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article George McGovern, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.