FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da.
Haren helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da. FAOren baitan estatu guztiek parte hartzen dute, besteak beste, informazio eta ezagutza trukaketan eta herrialde azpigaratuetako nekazaritza hobetu eta eguneratzeko ahaleginetan. Horrez gainera, gaur egun beste hainbat alorretan ere lan egiten du, hala nola, elikadura segurtasunean, basogintzan, arrantzan, eta abarretan.
FAO | |
---|---|
fiat panis | |
Datuak | |
Mota | Nazio Batuen agentzia espezializatua eta argitaletxea |
Jarduera | |
Kidetza | Digital Public Goods Alliance (en) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Mohammed Shia' Al Sudani (en) |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Nazio Batuen Erakundea |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1945eko urriaren 16a |
Ordezkatzen du | International Institute of Agriculture (en) |
webgune ofiziala |
1945eko urriaren 16an sortu zen Quebecen. FAOren bulego nagusiak Washingtonen egon ziren hasieran, baina 1951tik aurrera Erroman daude. 2006ko apirilean 190 kide zituen (189 estatu eta Europako Batasuna). FAOren goiburua latinezko fiat panis da; euskaraz egon bedi ogia.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article FAO, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.