Galway (irlanderaz Gaillimh ⓘ) Irlandako mendebal kostaldeko hiria da, Connachteko probintzia historikoan.
Hiria, Galwayko Konderriaren hiriburua da. Galway badiaren kostaldean kokatzen da.
Galway Gaillimh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Postakodea | H91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°16′22″N 9°02′30″W / 53.2729°N 9.0418°W |
Altuera | 25 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 79.504 (2016) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 091 |
Galway badiako ipar-mendebaldeko txoko batean kokatzen da. Corrib ibaiak gurutzatzen du hiria han itsasoratzeko. Hiri gazte eta dinamikoa da, Europar Batasuneko biztanle hazkunde handienetakoa duen hiria, bere biztanleria gelditu gabe hazten doa, batez ere bertaratzen diren atzerritar langile eta ikasleei esker (horietako batzuk euskaldunak). Galway hiri unibertsitarioa da: bi unibertsitate ditu, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway) eta MGIT.
Hiriak "City of Tribes" edo "Cathair na dTreabh" izena hartzen du (euskaraz "Tribuen Hiria"). Hiberno-Normandiar garaian bertako 12 Tribuek (merkatari anglonormandar familiak) hiriaren agintaritza eta kontrola baitzuten. "Tribu" izendapena Oliver Cromwell garaiko ezizena da eta gaur egun arte mantendu izan da.
Galway, gaeleraz Gaillimh ("gall" eta "am" gaelerazko hitzetatik eratorria, euskaraz "ibai harritsua"), hiriak izena Corrib ibaiaren ondoan aurkitzen diren harriei zor die. Halere, kondairei sinistu behar baldin badiegu, izena zeltiar mitologian legoke, honen arabera, Galvia, Breasal erregearen alaba, arroka batetik hurbil zegoela itota hil omen zen Corrib ibaian.
Beste batzuen ustez, hiriak Corrib ibaiarengandik hartzen du izena irlanderaz: Gaillimh ibaia. Ibai honen mendebaldean ezarri omen zen antzinako lehen biztanleen gotorlekua: Dún Bhun na Gaillimhe izenez ("Gaillimh gaineko gotorlekua") gaur egungo Claddagh auzoan egon omen zen kokatuta. "Gaillimh" izenak "Harritsu" esan nahi omen du.
Datu klimatikoak (Galway, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 9.0 | 10.5 | 12.5 | 15.5 | 17.3 | 19.2 | 19.0 | 17.0 | 13.7 | 10.9 | 9.0 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.2 | 3.3 | 4.7 | 5.5 | 8.0 | 10.6 | 12.6 | 12.5 | 10.4 | 7.9 | 5.3 | 3.6 | 7.3 |
Euria (mm) | 114 | 94 | 92 | 61 | 68 | 81 | 69 | 109 | 93 | 130 | 124 | 121 | 1156 |
Iturria: [] |
XIII. mendean jaio zen hiria, Richard de Burgh, anglo-normandar inbaditzaileetako bat, leku honetara ailegatu eta bertako O´Flaherty Klanak defendatzen zuen gaztelua hartzen saiatu zenean. Bi urteko setioen ostean, azkenik bere helburua lortu zuen. 1232tik aurrera, irlandar tribu etsai eta basatiez etengabe inguraturik, Galwayko Hiriak hazkunde nabarmena izatea lortu zuen, harresiturik eta ingeles erregeei beti fidel izanik. Normandar agintariei esker, zenbait familiek hiriko negozio garrantzitsuenak monopolizatzea lortu zuten. Hau izan zen Galway-eko Hamalau Tribuen genesia, mende batzuk aurrerago Oliver Cromwell-en gerlariek hiriko botere faktikoei izendapen hori ezarri zieten. XIV. mendearen bukaera aldera, hiria merkatari portu lehiakor bat bilakatzen hasi zen, Espainia eta Frantziarekin hartu-emanak estutuaz. Beharbada, familietan nabarmenena Lynch familia izan zen, Saint Nicholas elizaren eraikitzaileak, batzuen ustez Irlandako Erdi Aroko parrokia handi eta hobeto kontserbatuena.
Galway hiriak Irlandako hiririk "gaelerar" edo "irlandarrena" izateko ospea du, batez ere Irlandar Hizkuntza, herri musika, abestiak eta irlandar dantzekin duen lotura estua dela eta. Askotan Irlandako Hiriburu Elebiduna bezala izendatu ohi izan da, nahiz eta Irlandako Errepublikaren gainontzeko hirietan bezala biztanlegoaren gehiengoak ingelesez bakarrik hitz egin. Dena dela, hiriaren Irlandartasuna beste ezaugarri batean datza nagusiki: Galway Konderriko eskualde irlandar hiztuna edo Gaeltachtaren Ate Nagusia izatean, hain zuzen ere. Irlandar Antzerkia, Telebista, Irrati ekoizle eta Irlandar Musika Talde askoren kideek hiri honetan dute egoitza, An Taibhdhearc (euskaraz: Antzokia) eraikinean, Irlandar Hizkuntzaren Antzoki Nazionala, Galwayko erdigunean. RTÉren (Irlandar Irrati Telebista) TG4 telebista katea (Gaelerazko Telebista) eta Raidió na Gaeltachtak (Gaeltachteko Irratia) Connemarako Gaeltachtean dituzte beren egoitzak. Galway Konderriko 4 hauteskunde-barruti edo auzoguneek (denera 22 dira) Gaeltachtaí edo Irlandar Hiztunen gune bezala izendatuta daude. Galwayen dagoen Irlandako Unibertsitate Nazionalak eskualde honetako ahozko materiala Zeltiar Hizkuntzen Artxibategirako gorde du.
2020an izendatu zuten Europako kultura-hiriburu.
Joko gaelikoak dira nagusi. Galway GAA taldeak 9 aldiz irabazi du futbol gaelikoaren txapelketa nagusia, Irlandako konderrien artean hirugarrena da, Kerry eta Dublinen atzetik. Hurlingari dagokionez lau garaipen ditu txapelketa nagusia.
Futbolean jokatzen duten taldeen artean Galway United F.C. aipatu behar da. 1991ean Irlandako futbol kopa irabazi zuen.
Errugbiari dagokionez bertan egoitza duen Connacht Rugby taldeak Pro 12 Liga irabazi du 2016an eta bi aldiz izan da hirugarrena Europako Kopan.
Belauntzien Volvo Ocean Race estropada 2011-12an Galwayen bukatu zen. Aurrez 2009an Galwayen eskala egin zuen.
Galway ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Irlandako Ataria |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Galway, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.