Gaia hipotesia hipotesi ekologiko bat da, non biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratuz.
Horrela, Lurra egoera klimatiko eta biogeokimikoa homeostasian mantenduz.
1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Lovelock-ek William Golding idazleari hipotesiaren berri eman zion eta azken honi bururatu zitzaion Gaia izenaz izendatzea, greziar mitologiako Lurraren jainkosa.
Mundua organismotzat hartzearen teoria Naturphilosophie deritzon korronte filosofikoan oinarritu zen . Teoria horri eraiki zuen aditu esanguratsuenetarikoa Henrich Steffens norvegiarra izan zen, zeinak Munduaren historia izaki bizidun bat izango balitz bezala kontatu zuen.
Teoria hau honakoan oinarritzen da: biomasak planetaren baldintzak autoerregulatzen ditu bere inguru fisikoa eramangarriagoa egiteko bizia osatzen duten espezieekin. Gaia hipotesiak "eramangarri" hori homeostasi bat bezala definitzen du. Gaiaren hipotesia azaltzeko adibide erraz bat jartzen da, bitxilore mundua, alegia.
Gaia teoriaren arabera, gaur egun Lurrean bizitza egotearen zergatia gure atmosferaren konposizioa da. Izan ere, %78 nitrogeno, %21oxigeno eta % 0,03 karbono dioxidoa baititu.
Lurrak bere oreka termodinamikoa, bere sistemak eta egoerak era konstante batean mantentzen ditu (Lurra) izaki bizidunentzat leku bizigarria izateko. Horregatik esan dezakegu gure planeta izate biziduntzat hartu genezakeela.
Gaiaren hipotesia proposatzen duena honakoa da: Lurreko bizitzari hasiera eman zizkioten baldintzak, eta hortaz geroztik, bizitza bera izan da bizi baldintza horiek aldatzen joan izan den bakarra. Hortaz, esan dezakegu baldintzen emaitza, planeta habitatzen duen bizitzaren erantzukizuna eta ondorioa direla.
1960ko hamarkadaren azkenengo urteetan, NASAk Lurretik hurbilen dauden planetetan (Artizarra eta Marte) izaki bizidunen arrastorik atzemateko proiektu bat egiten ari ziren. Lovelock kimikariak, honetan lanean zebilen ikerketa taldean eta honako ondorio honetara heldu zen: Artizarra eta Marten ezinezkoa zela bizitzarik egotea bi planeta hauetan egoera desegokiak baitziren (CO2 gehiegi, oxigeno falta eta abar). Baina kimikariak beste ondorio batera heldu zen, hipotesi honi hasiera emango ziona hain zuzen ere.
Hasierako hipotesi honen ondoren, kimikariak tenperatura, konposizio atmosferiko eta gazitasun atmosferikoaren kontrol globala baieztatzen zuen; eta defendatu zituen argudioak honakoak ziren:
Ozeanoaren gazitasuna konstante izaten jarraitzen du.
Adibideak: Hainbat planetetan dauden, gas atmosferikoen baloreak:
James Lovelock en ustez Lurra; biosfera, atmosfera, ozeanoak eta lurra kontuan hartzen ditu eta izate honek, bere osotasunean, sistema zibernetiko edo atzeraelikatu bat da. Hau da, gure planetan bizitza posiblea suertatzea eragiten du.
Biologo batzuek esaten dute Lurrean Gaiak lau fase zeharkatu dituela jadanik:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gaia hipotesia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.