Gabriella Szabó

Gabriela Szabo (Bistrita, Errumania, 1975eko azaroaren 14a) atleta errumaniarra da.

19 urterekin egin zuen debuta senior mailan, eta 2005era arte lehiatu zen. Palmaresean hiru urre ditu munduko txapelketetan (bi 5.000m-tan eta bat 1500m proban), lau munduko indoor txapelketetan (hiru 3000m eta bat 1500m probetan), zilar bat Europa Txapelketetan (5000m) eta urre bat Europar Indoor Txapelketetan (3000m). 1996. urtean, Atlantako Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 1500m-tako proban. Gainera, 2000. urtean urre olinpikoa lortu zuen 5000 metrotako proban eta brontzezko domina 1500m proban Sydney-en.

Gabriella Szabó
Gabriella Szabó
Former Minister of Youth and Sport (en) Itzuli

2014ko martxoaren 5a - 2015eko azaroaren 17a
Nicolae Bănicioiu (en) Itzuli - Elisabeta Lipă
Bizitza
JaiotzaBistrița1975eko azaroaren 14a (48 urte)
HerrialdeaGabriella Szabó Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria, atleta eta politikaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua40 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGabriella Szabó Social Democratic Party (en) Itzuli

IAAF: 14295963 Olympic.org: gabriela-szabo Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gabriela Szabo 1975eko azaroaren 14an jaio zen Errumaniako Transilvania hirian. Gabriela ikastetxeko Gorputz Hezkuntzako irakaslearen animoei esker hasi zen lehiatzen, eta hark atletismoko lasterketa batean parte hartzea proposatu zion. Gabriela Szabok bere lehen lehiaketa irabazi zuen Bistri-ko parke nagusian eta bertan aurkitu zuen Zsolt Gyöngyössi entrenatzaile gazteak. Gurasoen adostasunarekin, atletismoko entrenamendua hasi zen.

Denborak aurrera egin ahala, Gyöngyössirekin zuen entrenatzaile-ikasle harremana erromantze bihurtu zen. 1999an, Zsolt Gyöngyössi entrenatzailearekin ezkondu zen. Familiaren laguntza izan zuen, nahiz eta hasieran ama ez zegoen oso pozik bere alaba bakarra kirolean aritzeko eta hainbeste denbora harengandik urrun egoteko ideiarekin, baina orain oso harro daude alabaz.

Lehenik eta behin, Gabrielak bere buruarekin lehiatu nahi zuen, eta bazirudien hori izan zela besteak gainditzeko modurik errazena; inoiz ez zen pozik geratu oholtzaren alde batean eserita egotearekin, lehen postuan egon nahi zuen, berarentzat bigarren lekua ez baitzen existitzen. Ez zaio inoiz gustatu galtzea. Esan du oso ondo sentitzen dela jendeak kaletik ezagutzen duenean eta bere lanagatik zoriontzen duenean. Horrek esan nahi du zure lana ez zela alferrik izan. «Lehiatzen zenean ez zuen Gabriela Szabok bezala egiten, Errumaniak bezala baizik. Saria zuretzat da, baina munduarentzat Errumania zara».

1999an urteko atletarik onena izendatu zuten. Urrezko 21 domina eta zilarrezko 12 irabazi zituen. Europako eta munduko txapelketetan titulu guztiak lortu dituen lehen atletetako bat da.

2004an, Birminghameko txapelketaren ondoren, profesionaltasuna utzi zuen. Errumaniako Atletismo Federazioak eta bere jarraitzaleek bere erabakia aldatzea espero zuten, baina, bere erabaki behin-betikoa zela esan zuen Gabrielak, neke fisiko eta emozionalarengatik. Beraz, 2005ean erretiratu zen profesionaltasunetik. Errumaniako enbaxadore turistikoa izan ondoren, gaur egun Errumaniako Gazteria eta Kirol ministroa da.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1996 AtlantaGabriella Szabó  AEB Gabriella Szabó  1500 m
2000 Sydney Gabriella Szabó  Australia Gabriella Szabó  1500 m
2000 Sydney Gabriella Szabó  Australia Gabriella Szabó  5000 m

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gabriella Szabó BizitzaGabriella Szabó Udako Olinpiar Jokoetako emaitzakGabriella Szabó ErreferentziakGabriella Szabó Kanpo estekakGabriella Szabó19751996ko Udako Olinpiar Jokoak2000ko Udako Olinpiar JokoakAzaroaren 14Bistrița (Siret)Errumania

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Nico WilliamsPruden GartziaBenito LertxundiLikenPrudentzio (santua)KalejiraApirilaren 26Ehun (biologia)Eusebio MugerzaAzaleraAntoine de Saint-ExupéryRockJon SarasuaGuadalcanalgo KanpainaAlbokaXXXTentacionItsasoOzeano Bareko Suzko EraztunaMalda (geometria)Igor OyonoErromeriaZortziko txikiDeba (ibaia)BiotopoKristautasunEnergia elektrikoLehen Mundu GerraTiranoErrege BardeaHipatia AlexandriakoaKlasizismoOligarkiaZirkulazio-aparatuSokatiraGutun formalElbira ZipitriaHedy LamarrPortugaleteGenero-indarkeriaMetal AroaFestina auziaRaúl Sánchez CedilloItsas intrusioDiktaduraJulen AlberdiOzeano AtlantikoaPigmentuJesus Maria LeizaolaEmpar PinedaEstitxu GaraiRamona Zapatero Zapatel2020Nazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaMonarkiaJaiotza-tasaAristotelesLegazpiPedro SánchezNekazaritzaXabier AlonsoNarrastiIkurrinEroskiItaliaEspainiako trantsizioaArancha del SolPizkundea🡆 More