Frank Bergon

Frank Bergon (Ely, Nevada, AEB, 1943) euskal jatorriko ingelesezko idazle eta literatura kritikari estatubatuarra da.

Bere eleberri, saiakera, antologia eta kritika-lanak Mendebaldeko Estatu Batuei buruzkoak dira nagusiki..

Frank Bergon
Frank Bergon
Bizitza
JaiotzaEly (Nevada), 1943 (80/81 urte)
HerrialdeaFrank Bergon Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Boston College
Stanford Unibertsitatea
Bellarmine College Preparatory (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, literatura-kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Washingtongo Unibertsitatea
Vassar College (en) Itzuli
Jasotako sariak

Biografia

Frank Bergon euskal jatorriko biztanle asko dituen Nevadako Ely herrian jaio zen. Amaren aldetik, Esteban Mendibe Aurtenetxea aitaita ajangiztarra zuen, eta amama, Petra Amoroto Egaña markinarra; ama, Lina Mendive, AEBetan jaioa eta aita, Frank Albert Bergon, bearnes jatorrikoa ditu. Kaliforniako San Joaquin Valleyn dagoen Madera konderriko etxalde batean hazi zen. Lehen Hezkuntza Maderan eta Bigarrena San Josen egin eta gero, Arte Batxilergoa lortu zuen Boston Collegen, Stanford Unibertsitatean Wallace Stegner bekadun aritu zen, eta Harvard Unibertsitatean Ingeles eta Amerikar Literaturan Doktoregoa erdietsi zuen.

Idazle ibilbidea

Bergonek 10 liburu argitaratu ditu: 4 eleberri, Stephen Craneri buruzko ikerketa kritikoa eta 5 bilduma eta antologia. Bere gai kutunen artean Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak daude. Baita Ameriketako jatorrizko herriak ere, Nevadako numa (xoxon) herria bezala Chiapaseko maiak..

Nevadako trilogia hiru eleberrik osatzen dute: lehena (Shoshone Mike), numa herrikoen 1911ko sarraskiaz; bigarrena (Wild Game), Claude Dallas menditarrak zenbait basozainen kontra egindako erasoez, eta azkena (The Temptations of St. Ed & Brother S), estatuko basamortuan hondakin nuklearrak pilatzearen inguruko egungo kalapitaz.

Kaliforniako bere trilogia berria Jesse’s Ghost eleberriarekin hasten da eta estatu honetako Central Valleyn dagoen euskal-bearnotar ondarea jorratzen du.

Mendebaldeko Estatu Batuetako historia naturalaz eta ingurumenaz ere idatzi izan ditu fikziozko zein ez-fikziozko lanak, The Journals of Lewis and Clark, esate baterako..

Holly St. John Bergon emaztearekin batera Antonio Gamoneda, José Ovejero eta Violeta C. Rangel espainierazko poeten eta Xavier Queipo galizierazkoaren olerkiak itzuli ditu New European Poets eta The European Constitution in Verse argitalpenetan.

Bergonek Washingtongo Unibertsitatean irakatsi du eta urte luzez irakasle izan den Vassar Collegen ingeles irakasle emeritua da. 1998an Nevada Writers Hall of Fame-rako hautatua izan zen.

Liburuak

  • Jesse’s Ghost (2011)
  • Wild Game (1995)
  • The Temptations of St. Ed & Brother S (1993)
  • The Journals of Lewis and Clark, editore (1989)
  • Shoshone Mike (1987)
  • A Sharp Lookout: Selected Nature Essays of John Burroughs, editore (1987)
  • The Wilderness Reader, editore (1980)
  • The Western Writings of Stephen Crane, editore (1979)
  • Looking Far West: The Search for the American West in History, Myth, and Literature, Zeese Papanikolasekin batera editore (1978)
  • Stephen Crane’s Artistry (1975)

Sariak

  • Nevada Writers Hall of Fame, 1998.
  • Mendebaldeko Eleberririk Onena (Best Novel of the West) sarirako finalista, Western Writers of America, 1993.
  • Mellon Grant espainieratiko itzulpenari.
  • National Endowment for the Humanities beka, 198586
  • American Council of Learned Societies beka, 1979-80.

Bibliografia

  • Monika Madinabeitia: "Frank Bergon's Fiction: Complexity, Polarization, Diversity", Exploring the American Literary West: International Perspectives. David Río eta beste editore batzuk, EHU, BIlbo, 2006.
  • David Río: "Basques in the International West: An Interview with Frank Bergon", Western American Literature, 2001eko udaberria.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Tags:

Frank Bergon BiografiaFrank Bergon Idazle ibilbideaFrank Bergon LiburuakFrank Bergon SariakFrank Bergon BibliografiaFrank Bergon ErreferentziakFrank Bergon Ikus, gaineraFrank Bergon Kanpo loturakFrank Bergon1943Ameriketako Estatu BatuakAntologiaEleberriEly (Nevada)IngelesLiteraturaMendebaldeko Estatu BatuakNevadaSaiakera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AfrikaSchool TiesArrasateSakanaGreziaTxakurBarrokoaNikolas KopernikoTorbeMP3Errobi (taldea)Anje DuhaldeGas naturalNestor BasterretxeaZentral hidroelektriko itzulgarriChiara ConsoliniGoierriJabari publikoSokatiraAndoainUgal-aparatuPlayStationIlargiaPello OtxandianoKalejiraArtzibarZinematikaEnergiaZangolanUmetokiko fibromaBizkaiko Foru AldundiaBerotegi-efektuaSevillako katedralaEdurne LarrazaElisabet I.a GaztelakoaNafarroa BehereaIzkiko Parke NaturalaLaminaBerriaOiartzunHernaniBizenta MogelMasturbazioLegazpiHigiduraNico WilliamsAmerikaDiario VascoLeintz GatzagaFrancoren diktaduraLapurdiTundraRockErlijioSofonisba AnguissolaMaria AntonietaAlmeneko bertso-eskolaMónica OltraNormandiako LehorreratzeaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaUrErromeriaEkain (leizea)Grândola, Vila MorenaBegoña Muruaga LacaUrbasa-Andia natura parkeaBihotz1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaInternetCantinoren planisferioaHerri kirolAsel LuzarragaAne Ibarzabal🡆 More