Eujenio Onegin

Eujenio Onegin (errusieraz: Евгений Онегин, translit.: Jevgeni Onegin) Alexander Puxkin errusiar idazlearen hitz neurtuz idatzitako eleberri bat da.

Errusierazko literaturako idazlan klasiko garrantzitsuenetako bat da, eta bere protagonista ondorengo errusiar literatur heroien eredu bilakatu zen. 18251832 artean atalka argitaratu zen, eta 1833an jada bilduma osoa. Eleberri hau oinarritzat hartuz Piotr Ilitx Txaikovski errusiar musikagileak izenburu bereko opera bat konposatu zuen.

Eujenio Onegin
Eujenio Onegin
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaAleksandr Puxkin (1833)
Argitaratze-data1825–1832 (atalka),
1833 (osoa)
GeneroaEleberria, hitz neurtua
Jatorrizko izenburuaЕвгений Онегин
Yevgeniy Onegin
HizkuntzaErrusiera
HerrialdeaEujenio Onegin Errusia
Euskaraz
IzenburuaEujenio Onegin

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bizitzaz aspertua dagoen Eujenio Onegin errusiar zaldun galaiak bere osabaren landako etxaldea ondorengotzan jaso berri du. Hara lekualdatzean ezusteko adiskide berri bat egingo du: Vladimir Lenski olerkaria. Egun batez, Lenskik Onegin haren emaztegaia Olga Larina eta familiarekin afaltzera eramango du. Topaketa honetan, Olgaren arreba eta probintzietako andere gazte, liburuzale eta oso sofistikatua ez den Tania Oneginez maiteminduko da. Gauez, Taniak Onegini bere maitasuna aitortzen dion gutuna idatzi eta igorriko dio. Guzti hau Taniak irakurri ohi dituen frantziar eleberrietako emakumezko heroiek burutu dezaketen ekintza bat da, baina garaiko errusiar gizartean amodio kontuetan neska gazte ezkongabe batek lehen urratsa ematea guztiz desegokia da. Berak espero ez bezala, Oneginek ez dio erantzungo. Biak beste bisita batean elkartuko dira, halere taktuzkoa baina axolagabe gisa deskribatua izan den hitzaldi baten bidez Oneginek Taniari ezezkoa emango dio.

Aurrerago, Lenskik, aurrez gertatutakoaz jakitun izan gabe, Onegin Taniaren santuaren jaira gonbidatuko du: Tania, bere arreba Olga eta gurasoekin bakarrik. Jai honetan Oneginek jada faltan botatzen hasia den mundu sofistikatua oroitarazten dion dantzaldi handi bat topatuko du. Lenskiz mendekatzeko (eta baita bere burua dibertitzeko ere), Oneginek Olgarekin dantzatu eta neskatan egingo du. Lenskik hau ikusirik jeloskor eta haserretuta alde egin eta biharamunean Onegini duelu batera desafiatuko du. Dueluan Oneginek Lenski hil eta ihes egingo du.

Taniak Oneginen etxaldea bisitatu eta alboetan oharrak dituzten haren liburuak irakurriko ditu, haiek irakurriz Oneginen izaera literatur heroien nahas-mahasa bat besterik ez dela usteko du, eta "benetazko Oneginik" ez dela existitzen. Geroago familiak Tania Moskura eraman eta hiriburuko gizartean aurkeztuko dute.

Handik urte batzuetara, Oneginek, halabeharrez, printzea den bere lehengusuarekin topo egingo du, hark harrera ekitaldi batera gonbidatuko du. Han berriz ere Taniarekin topo egingo du, hasiera batean hura ote den zalantza egingo duelarik; bere lehengusuari galdegin eta hark bere emaztea dela erantzungo dio. Tania mundu berri honetan asko aldatu da eta bere edertasunak Oneginengan ahaldura eragingo du, hari ezezkoa eman izana sekulako hanka sartzea izan zela jabetzen delarik. Nahiz eta Tania ezkondua egon, Onegin haren maitasuna berreskuratzen saiatuko da, baina Taniak ez ikusiarena egingo du. Oneginek gutun bat idatziko dio, baina ez du erantzunik jasoko.

Opera

Zinema

  • Eugene Onegin: 1958an Roman Tikhomirovek zuzendu eta Vadim Medvedev, Igor Ozerov eta Ariadna Shengelaya aktoreek antzeztua.
  • Onegin: 1999an Martha Fiennesek zuzendu eta Ralph Fiennes, Liv Tyler, Irene Worth eta Toby Stephens aktoreek antzeztua.

Kanpo estekak

Tags:

Eujenio Onegin ArgumentuaEujenio Onegin OperaEujenio Onegin ZinemaEujenio Onegin Kanpo estekakEujenio Onegin182518321833Alexander PuxkinEleberriErrusieraErrusieraren transliterazioaErrusierazko literaturaHitz neurtuPiotr Ilitx Txaikovski

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MateriaErromatar Inperioay7cauIndonesiaDanbolinEkain (leizea)Julen AlberdiGiza sexualitateGasGreziar mitologiaFidela BernatBerri TxarrakIrulegiko EskuaTransferentzia-prezioAngel Etxaniz OlabarriaAutonomia erkidegoXanti IparragirreWikipediaDinamikaJohann Sebastian BachErrementari (filma)Burgosko prozesuaNewtonen legeakEuskal Herria erromatarren garaianZirkuluMadrilGernuPalankaAlaitz eta MaiderAhateGernika-LumoAlexandro HandiaBakterioReal SociedadTigrePolinizazioAma KandidaKatuGoogle bombUnidad AlavesaIkastolaFrances Power CobbeNeolitoaFinlandiaDiario VascoEgiptoko piramideakJan VermeerUdalerri Euskaldunen MankomunitateaMaria AntonietaGalileo GalileiIslandiaEduardo TxillidaAnimaliaGabriel ArestiEustakio MendizabalAlbokaOskorriKike AmonarrizHammurabiren KodeaSur (Oman)ZuberoaCortinarius brunneusEnergia berriztagarriKorrontziAristotelesMónica Oltra2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJava (programazio-lengoaia)Celeste Caeiro🡆 More