Etxalar: Nafarroa Garaiko udalerria

Etxalar Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortzirikoa.

Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. 46,34 kilometro koadro ditu, eta 819 biztanle zituen 2014. urtean.

Etxalar
Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia
Etxalar herriaren ikuspegia Azkua menditik.
Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia
Bandera

Etxalarko armarria
Armarria


Kokapena
HerrialdeaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Euskal Herria
LurraldeaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Nafarroa Garaia
MerindadeaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
EstatuaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Espainia
ErkidegoaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Nafarroa
Izen ofizialaEtxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia Etxalar
AlkateaMigel Mari Irigoien Sanzberro
(Herri Taldea)
Posta kodea31760
INE kodea31082
Herritarraetxalartar
Geografia
Koordenatuak43°14′01″N 1°38′14″W / 43.233611111111°N 1.6372222222222°W / 43.233611111111; -1.6372222222222
Azalera47,05 km²
Garaiera106 metro
Distantzia65 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria833 (2023: Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia 3)
alt_left 386 (%46,3)(2019) (%51,3) 427 alt_right
Dentsitatea17,98 biztanle/km²
Zahartzea% 11,29
Ugalkortasuna‰ 60,98
Ekonomia
Jarduera% 85,05 (2011)
Desberdintasuna% 0 (2011)
Langabezia% 8,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 75,20 (2018: Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia %-15,06)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.etxalar.eus

Iruñeatik 63 km-tara dago kokatuta errepidez, Donostiatik 41era, Baionatik 52ra eta Donibane Garazitik bertzela 67ra.

Geografia

Udalerri mugakideak

Bortzirietako ekialdeko udalerria da Etxalar. Bera eta Sararekin (Lapurdi) du muga iparraldean; Baztanekin ekialdean; Igantzi eta Lesakarekin mendebaldean; eta Bertizaranarekin hegoaldean.

Lizarrietako mendateak lotzen ditu Etxalar eta Sara.

Etxalar horiz, Bortzirien artean.

Ingurune naturala eta klima

Tximista errekak Etxalar zeharkatzen du ekialdetik mendebaldera, Bidasoarekin bat egin baino lehen. Udalerriaren hegoaldean, Azkua (786 m), Barda (812 m) eta Aizkolegi (841 m) mendiak kokatuta daude, Aizkolegiko mendigunekoak, Bertizaraneko mugan. Ipar-ekialdean, bestela, Sara eta Zugarramurdiko mugetan, Arxuria mendilerroa dago: Arxuria (758 m), Zentinela (662 m), Kaskoaundi (623 m), Mendibil (617 m), Madariko Gaina (588 m), Eguzkietako Gaina (526 m) eta Saiberri (505 m), bertzeak bertze.

Etxalarrek klima atlantiko epela du, aldaketa termiko txikiekin, euritsua urte osoan. Urteko batez besteko balioak (altueraren arabera aldakorrak), 13-14 °C bitarteko tenperatura eta 1.600 eta 2.000 mm arteko prezipitazioak dira. Urteko egun euritsuak 180 inguru izaten dira.

Landarediari dagokionez, udalerriaren hego-ekialdeko mendietan, pagadi batzuk geratzen dira. Iparraldean hariztiak, gaztainondoak eta hainbat espezietako zuhaixkak daude. Landatutako basoek 850 hektarea hartzen dituzte eta Etxalar mendebaldean eta iparraldean daude bereziki. Landatutako espezieen artean, Korsikako larizio pinua, intsinis pinua, Japoniatik ekarritako alertzea eta haritz gorria daude.

Estazio meteorologikoa

Etxalarren, itsas mailatik 163 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea. 2021.urteko azaroan, nafarroako gobernuak estazio meteorologiko automatikoa jarri zuen, orizkiko gainean. Datu horiek, nafarroako meteorologia agentzia webgunean ikus daitezke, denbora errealean.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Auzoak eta metro baserri mapa

Etxalar honako auzo hauek osatzen dute: Urritzokieta, Lurriztederra, Gorosurreta, Lakain-Apezborro, Larrapil-Sarriku, Orizki, Jauregieta, Iñarreta, Andutzeta, Antsolokueta, Bekolanda eta Goikolanda.

Herriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jarri dira. 2021.urtean, Etxalarren martxan jarri zuten sistema hau, 2020ko maiatzean Zubietan, Beran, Aranon eta Beran jarri zuten bezala.

Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia 
Etxalarko baserrietara heltzeko "metro-baserri-mapa".


Demografia

Etxalarko biztanleria
Etxalar: Geografia, Auzoak eta metro baserri mapa, Demografia

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 69 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,61 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2011n udalerri honetan ez zen Bildu aurkeztu. EAren izenean 2007an aukeratutako zinegotziek alderdia utzi zuten, ezker abertzalearekin batera joan nahi izan ez zutelako, eta Etxalarko Independienteak zerrenda aurkeztu zuten. Hala, berriro Herri Taldea izan zen irabazle (3 zinegotzi, Migel Maria Irigoien Sanzberro alkatea barne); Etxalarko Independienteek beste 3 lortu zituzten, Etxalar Aintzineratek (bere burua talde abertzale eta ezkertiartzat jo zuenak) bakarra, eta ez UPNk ez PPk ez zuten hautetsirik lortu.

Etxalarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Herri Taldea 205 3
Etxalarko Independienteak 160 3
Etxalar Aintzinerat 98 1
UPN 46 0
PP 5 0

Udaletxea

  • HELBIDEA: Andutzeta kalea, 15

Alkateak

2019-2023 Migel Mari Irigoien Sanzberro Herri Taldea
2015-2019 Migel Mari Irigoien Sanzberro Herri Taldea
2011-2015 Migel Mari Irigoien Sanzberro Herri Taldea
2007-2011 Patxiku Irisarri Elizagoien Herri Taldea

Azpiegiturak

Gaur egun

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Trenbide zaharra

Lesaka–Etxalar geltokia egon zen martxan XX. mendearen erdialdean 40 urtez Irun-Elizondo burdinbidearen ibilbidean.

Kultura

Ttipi-Ttapa eskualdeko hedabideak bertan dauka egoitza nagusia. Bestalde, usategiak daude, duela 600 urteko ehiza tradizionala egiten den ehizatokiak, Iberiar penintsula osoan bakarrak.

Euskara

Elizagoien ahizpak (Ahotsak eta Gazte Gara Gazte proiektuetarako).

Etxalarko biztanleen % 90 euskaldunak dira. Tokiko euskara goi-nafarrera da. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legeari jarraituz, eremu euskaldunean dago, eta 2009tik UEMA mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Usategieta

Sakontzeko, irakurri: «Etxalarko Usategiak»

Usoen ehiza jarduera tradizionala da Etxalarren. XV. mendetik ezaguna den sistema zaharra erabili izan da gaur egun arte, sareen bidez eta armarik gabe, kultura intereseko ondasuntzat hartua. Urriaren 1etik azaroaren 20 arte tradizionalki irekita egon da denboraldia. Lizarrietako mendatearen ondoan daude kokatuta usategiak (441 m), eta Pirinioko igarobiderik baxuena da.

Jaiak

Etxalarko bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen egunean.

Pastorala

Karmen Etxalarkoa pastorala interpretatu zuten 150 herritar inguruk 2017ko irailaren 16an eta 17an herriko enparantzan. Obra Gerardo Mungiak idatzi eta Pantxika Urrutik zuzendu egin zuten. Bi urteren buruan herrian Karmen Etxalarkoa ibilbidea inauguratu zen eta geroztik urtean behin auzolanean egiten dituzte mantentze eta hobetze lanak.

Karmen Etxalarkoa ibilbidea

Karmen Etxalarkoa ibilbidean Karmenen ustezko jaiotetxerako bidea egiten da. Ibilbidean zehar 6 panel daude jarrita, Kultur Etxeko ataritik bere etxeraino, Errotxen bordaraino. Ibilbide eder honetan zehar, Karmenen garaiko zenbait gai aipatzen dira, tartean orduko bizimodua eta gertakariak.

Ibilbidearen tarte oso eder batzuk orduan erabiltzen zen “Baztango bidetik” doa. Baztango  bide hau, bide garrantzitsua zen Karmenen garaian, bailarako nagusia.

Bizet-en Carmen opera ezagunaren protagonista Etxalarkoa omen zen. XIX. mende hasieran, Karmen izeneko neskatila bat bizi omen zen Etxalarren, Prosper Meriméeren nobelagatik ezaguna egin zen gero. Karmen, Errotxen bordan jaio omen zen, Larrapil Sarrikuko auzoan eta gaztetxoa zelarik, uholdeak egon ziren gau batean, ijitoek bahitu omen zuten eta Sevillarat eraman.

Arkitektura ondarea

  • Andra Mariaren Eliza: XVII. mendeko elementuak ditu. Kanpoaldeko lorategian, disko itxurako hilarri ikusgarriak daude.
  • Gaztelua: XVIII. mendean berreraikia.
  • Iriondoa, Aldaitegia, Etxebertzea eta Landaburua etxeak.
  • Iñarrea etxea eta gurutzea.
  • Argaratako zubia, Arteneko zubia eta Zubiaundi.
  • Antsolokuetako etxeak eta gurutze bidea.
  • Santa Krutz ermita.
  • Infernuko errota, erdiko eta beheko errotak.
  • Presa eta garbilekua.
  • Arroseko iturria.
  • Fatimako kapera.
  • Kisulabea.

Etxalartar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Tags:

Etxalar GeografiaEtxalar Auzoak eta metro baserri mapaEtxalar DemografiaEtxalar PolitikaEtxalar AzpiegiturakEtxalar KulturaEtxalar Arkitektura ondareaEtxalar tar ospetsuakEtxalar Argazki galeriaEtxalar ErreferentziakEtxalar Ikus, gaineraEtxalar Kanpo estekakEtxalarBortziriakIruñeko merindadeaKilometro koadroNafarroa GaraiaUdalerri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Martxoaren 24Guruin endokrinoSugaarApustuHausterre-egunTximeletaJon ArretxeJon MirandeAnimaliaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaIlargiaren aldiMichael JacksonIkus-entzunezkoaren aldiriakCelsius graduIgaraba arruntGoi Erdi AroaLurraLudwig van BeethovenAmets ArzallusNafarroa BehereaCanis lupus arctosEdurne AzkarateTxGripeArnasketa zelularDaniel KaluuyaKondor operazioaWikidataErdi AroaKarl MarxErrusiaEustakio MendizabalMaurizia AldeiturriagaInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Nogen (musika taldea)Hizkuntza gutxituCastillo SuarezEuskal HerriaMarie CurieLur ErrekondoFrantziaAkizePirritx, Porrotx eta MariMototsJose Saenz GarmendiaChazey-sur-AinNarrastiSumendiZaharkitze programatuMason MountLXalbadorren heriotzeanEsku-huskako pilotaMexikoXabier LeteBiodibertsitateMateriaJoxe AzurmendiPagoetako natura parkeaJoan Antonio MogelEuskaldunon EgunkariaPhyllobates aurotaeniaEuskal Pentatloi SariaGabrielle d'Estrées eta haren ahizpa batMarvin Amparo SantanaHaltzZirkuitu elektrikoHenry David ThoreauTxalapartaProzesioZientziaJoxe Mari AgirretxeFaxismoGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaZuntz optiko🡆 More