Espainiako Vuelta (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta a España, ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da. Txirrindulariak hiru astez lehiatzen dira irailean, Espainiako txoko gehienetan, baita Andorran ere.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1935 | ||
Ekitaldi kopurua | 78 (urtea: 2023) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Abu) | ||
Mota | Itzuli handi | ||
translation for raceinfobox translate index 33 not found | Espainia | ||
Antolatzailea | Unipublic | ||
Mailak | 2.PT (2005-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Sepp Kuss | ||
Garaipen gehien lortu duena | Roberto Heras (4 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2023ko Espainiako Itzulia | |||
Dokumentazioa |
Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen, lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411 km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240 km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak itzuli handi bat antolatzea erabaki zuen, Espainian. 1937. urtean, Espainiako Gerra Zibila dela eta, ez zen itzulia ospatu. Ezta 1938, 1939 eta 1940. urteetan ere. Bigarren Mundu Gerra dela eta, 1943 eta 1944ko ekitaldiak ere ez ziren ospatu. 1945. urtean, Ya egunkariak antolatu zuen lasterketa eta hala izan zen 1949ra arte. 1955an, El Correo egunkariak antolakuntzaren ardura hartu zuen arte, ez zen berriro ospatu. 1955an, Bilbotik hasi eta Bilbon amaitu zen, hurrengo bi ekitaldiak bezala. Handik aurrera, urtero ospatu da. Momentu horretatik aurrera, Vuelta apirila eta maiatza artean egin da, eta atzerriko partaidetza handiagoa eta garrantzitsuagoa izan du.
Urte haietan, Bilbon amaitzen zen normalean, baina Donostian eta Madrilen ere amaitu ziren ekitaldi batzuk.
1963. urtean, Jacques Anquetil handiak Vuelta irabazi zuen eta historiako lehena izan zen Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta irabazten.
1979. urtean, Unipublic antolatu zuen Espainiako Vuelta eta orain arte horrela izan da. Urte guztietan ia, Madrilen amaitu da Unipublic-en ardurapean.
1990 urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.
1999 urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen Angliru mendatea Asturiasen, Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa.
Sailkapen orokorreko liderraren elastikoak hainbat kolore izan du historian zehar, 2010etik aurrera elastiko gorri bat izanik. Beste sailkapen txikiagoek, mendiko sariak bezala, ez dute kolore finko bat eta noizbehinka aldatu egiten dira.
Urteak | Elastikoaren kolorea |
---|---|
1935-1936 | |
1941 | |
1942 | |
1945 | |
1946-1948 | |
1950 | |
1955-1976 | |
1977 | |
1978-1998 | |
1999-2009 | |
2010- |
Garaipen gehien dituen txirrindularia Roberto Heras espainiarra da, lau garaipenekin. 77 ekitalditik (2022), espainiarrek 32 alditan irabazi dute Vuelta.
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Roberto Heras | 4 | 2000, 2003, 2004, 2005 |
Tony Rominger | 3 | 1992, 1993, 1994 |
Alberto Contador | 3 | 2008, 2012, 2014 |
Primoz Roglic | 3 | 2019, 2020, 2021 |
Gustaaf Deloor | 2 | 1935, 1936 |
Julián Berrendero | 2 | 1941, 1942 |
José Manuel Fuente | 2 | 1972, 1974 |
Bernard Hinault | 2 | 1978, 1983 |
Pedro Delgado | 2 | 1985, 1989 |
Alex Zülle | 2 | 1996, 1997 |
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
José Luis Laguía | 5 | 1981, 1982, 1983, 1985, 1986 |
José María Jiménez | 4 | 1997, 1998, 1999, 2001 |
David Moncoutié | 4 | 2008, 2009, 2010, 2011 |
Emilio Rodríguez | 3 | 1946, 1947, 1950 |
Antonio Karmany | 3 | 1960, 1961, 1962 |
Julio Jiménez | 3 | 1963, 1964, 1965 |
Andrés Oliva | 3 | 1975, 1976, 1978 |
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Sean Kelly | 4 | 1980, 1985, 1986, 1988 |
Laurent Jalabert | 4 | 1994, 1995, 1996, 1997 |
Erik Zabel | 3 | 2002, 2003, 2004 |
Alejandro Valverde | 3 | 2012, 2013, 2015 |
Rik Van Looy | 2 | 1959, 1985 |
Jan Janssen | 2 | 1967, 1968 |
Uwe Raab | 2 | 1990, 1991 |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Espainiako Vuelta, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.