Erabiltzailearen Interfaze

Erabiltzailearen interfazea programa informatiko baten atal bat da, programaren eta haren erabiltzailearen artean informazioa trukatzeko eginkizuna duena.

Informatikan, hainbat interfaze mota daude, hainbat mailatan aritzen direnak: pertsonei programekin komunikatzeko aukera ematen dietenak, batetik; eta ordenagailu edo konputagailu barruko gailuak eta osagaiak lotzen dituzten ezinbesteko hardwareak, ikusezinak sarritan, bestetik.

Erabiltzailearen Interfaze
Erabiltzailearen interfaze grafikoa mahai-gainekoaren metaforari jarraikiz.

Erabiltzailearen interfazeak erabiltzeari programa batekin komunikatzeko aukera eskaintzen dioten elementuak ditu (diseinu grafikoa, komandoak, mezuak eta abar). Interfaze hauetan hainbat geruza bereizi ohi dira, eta horietako bat gizaki-konputagailu elkarrekintza bideratzen du, zeinaren bidez konputagailuak sarrerako gailuren batekin aritzen baita interakzioan, sarreran teklatu, sagu edo mikrofonoarekin esaterako, eta irteeran pantaila, inprimagailu edo bozgorailuekin.

Egungo interfaze ohikoenak, ordenagailuetan zein telefonoetan, "erabiltzailearen interfaze grafikoak" (GUI) dira, baina gero eta sofistikazio handiagokoak dira, ukimen-pantailak telefonoetan, hizketa ahots-laguntzaileetan, haptika edo ukimenaren ustiapena edo garuneko aktibitate elektrikoaren neurketa. Bideo-jokoen industria ere aitzindaria izan da interfaze berrien diseinuan.

Historia

Erabiltzailearen Interfaze 
MS-DOS sistemaren interfazea. Lehen lerroan komandoa (dir) eta ondoren emaitza.

Garai bateko konputagailuetan sarrerako ohiko interfazea komandoen bidezkoa zen. MS-DOS sistema izan da alde horretatik ezagunena, baina Unix eta antzekoetan ere ohikoak izan dira eta oraindik erabiltzen dira (shell) . Hurrengo aurrerapena sagu bidez hautatzeko menuak izan ziren, non aukera batzuen artean hautatzen zen.

Lehen iraultza erabiltzailearen interfaze grafikoek ekarri zuten, Apple Macintosh eskutik hasiera batean. Leihoetan eta menuetan oinarritzen dira eta kontzeptuak irudien bidez adierazten dira. Erabiltzaileari menuak eta leihoen neurria, kokalekua eta edukia kontrolatzeko aukera ematen zaie.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Tags:

HardwareInformatikaSoftware

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gaixotasun infekziosoLeitzaran1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaKomunikazio ez-bortitzNøgen (musika taldea)TxantxangorriEuskalkiJoxantonio OrmazabalAskatasunAustraliaPedro Miguel EtxenikePirritx, Porrotx eta MariMototsUgal-aparatuReal SociedadPoloniaZabalguneXabier García RamsdenLandareZapelatz arruntAntton KazabonSinbolismoAnimaliaEguzki-loreKaskabeltzAutonomia erkidegoKortatuKontrahormaNerbio-sistemaAdimen artifizialWikidataEuskal Herria BilduEuropaObabakoakSan Bartolome (argipena)TxolarreEritasunUrteBideokontsolaBuckingham jauregiaGanga (arkitektura)IndonesiaHistoriaurreaJuan Sebastian ElkanoInperialismoPatataEuskal Herriko kastroakZirkuluBertsolari Txapelketa NagusiaErrubrika (hezkuntza)Miren LeanizbarrutiaGotzone SagarduiOzeano Bareko Suzko EraztunaSur (Oman)Ilargiaren aldiRamona Zapatero ZapatelEguzki-lore luzePavel TonkovSua EnparantzaUztarriaMaría Jesús MonteroNapoleon BonaparteIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaJon Gotzon AldaparenaGaztelania🡆 More