Enrique Simonet

Enrique Simonet Lombardo (Valentzia, 1866 – Madril, 1927) margolari espainiarra, artista, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako partaidea.

Bere estiloa Errealismo barruan kokatzen da.

Enrique Simonet
Enrique Simonet
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique Simonet Lombardo
JaiotzaValentzia1866ko otsailaren 2a
HerrialdeaEnrique Simonet Espainia
HeriotzaMadril1927ko apirilaren 20a (61 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Asunción Castro Crespo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaReial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Itzuli
Espainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Enrique Simonet
Enrique Simonet.

Biografía

Enrique Simonet 
Autoerretratua, 1885.

Enrique Simonet Valentzian, 1866ko otsailaren 2an jaio zen. Haurtzaroan haren lehenengo bokazioa elizarena izan zen baina gero margolaritzaren alde bestea baztertu zuen. Valentziako San Carlos Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Bernardo Ferrándiz artista valentziarrak Málaga tailer bat zuen eta han jarraitu zituen ikasketak. Andaluziako hiri berean bertako artisten zirkuluetan integratu zen, Malagako margolaritza eskolan alegia.

1887an Erromako Arte Ederren Akademia Espainiarra zelakoan lan egin zuen. Han San Pabloren dekapitazioa egin zuen. Italian eta Frantzian zehar ibili zen eta, 1890ean, Mediterraneo itsasoan ibili zen. Erroman ere, 1890an, bere lan ezagunena egin zuen: Autopsia; obra hau Eta bihotza zuen...! izenburuaz ere ezagutzen da. Beste bidaia Palestinara eraman zuen eta, halaber, beste obra ezaguna izango zena egiteko dokumentazioa bildu zuen: Flevit super illam. Azken lan monumetal honek sari eta domina asko jaso zituen, besteak beste Madrilgo Nazioarteko Erakusketarena, 1892an, Chicagokoarena, 1893an, Bartzelonarena, 1896an, eta Parisena, 1900an.

1893an eta 1894an, Madrilgo La Ilustración Española y Americana aldizkariaren gerra berriemale bezala, Marokon egon zen. 1901an San Jorgeko Arte Ederren Errege Akademian katedra bat eskuratu zuen, Artearen eta Izadiaren Formen Ikerketarena, alegia. Geroztik Bartzelonara bizi izatera joan zen nahiz eta udak Vigon igaro.

1911n, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako partaidea izan zen eta 1921-1922an El Paular erresidentziaren zuzendaria izan zen; erresidentzia hori paisaia margolarientzat zen. Azken urte horietan hiru ohial handiak egin zituen: Zuzenbidearen Alegoriak, gaur egun Bartzelonako Zuzenbide Jauregirako, eta Probintzien Alegoriak, Madrilgo Zuzenbide Jauregirako. 1927ko apirilaren 20an hil zen margolari valentziarra.

Galeria

Hemen haren lan ezagunetarikoak biltzen digugu:

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique Simonet Enrique Simonet 

Tags:

Enrique Simonet BiografíaEnrique Simonet GaleriaEnrique Simonet ErreferentziakEnrique Simonet Kanpo loturakEnrique Simonet18661927ErrealismoMadrilSan Fernandoko Arte Ederren Errege AkademiaValentzia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Contact (1997ko filma)OligarkiaGiza eskubideakErlojuOñatiElhuyar HiztegiaGiza Garapenaren IndizeaEuskal etxeakEgiptoGalapagoakLapurdiTartaLoteriaOrga jokoKlima aldaketaZaloa GómezNogen (musika taldea)Munduko biztanleriaUrtarrilaren 8LandareTontxu RodríguezSirolimusEuskal Autonomia ErkidegoaKanariakLGenetikaUrtarrilaren 18Mikel LaboaFutbol amerikarraBiztanleriaHaranKike AmonarrizAimar IrigoienOrreagako gudua (778)ZarautzFrantziako IraultzaJuan Jose UnanueWeb nabigatzaileAnimaliaBiodibertsitateBizi itxaropenBaiduKolitis ultzeradunBulego (musika taldea)Haizearen orraziaOstegun SantuaSoy boySons of AguirreEli GallastegiPablo PicassoLarraunCelsius graduDibulgazioGero (Axular)Jose ItuarteOhmen legeaMichael JacksonOlaia InziarteMoneroGatz (kimika)Joxe Mari Agirretxe2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLazkao TxikiJosetxo LizartzaKristalezko sabaiaNetiketaEuskal Herriko historiaMaiatzaren 12JaiegunAna NafarroakoaEgutegi gregorianoBernardo AtxagaLezkaGutun formal606Haut-Lieu🡆 More