Egokituz edo Behar Berezietarako Pertsona-Konputagailu Elkarrekintza Laborategia Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean lan egiten duen ikerketa taldea da.
Julio Abascal irakasleak sortu zuen 1985ean pertsona minusbaliatuen komunikazio-arazoei aurre egiteko, desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala hobetzen eta gizartean eta lanean txertatzen laguntzeko.
Egokituz | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikertaldea eta pertsona juridikoa |
Jarduera | |
Honen parte | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
webgune ofiziala |
Egokituz taldeak pertsonen arteko komunikazio zuzenari nahiz urruneko komunikazioari laguntzeko programa informatikoak diseinatu ditu (telekomunikazio-sistemak erabilerraz eginez), baita ingurune fisiko gertua kontrolatzeko sistemak, gailu informatikoetan datuak sartu/ateratzeko software eta hardware, eta komunikazio-gailu eramangarriak ere, besteak beste.
Bestalde, pertsona-ordenagailu egokigarrien interfazeak garatu ditu, ingurune nonahiko irisgarritasuna ahalbidetzeko. Gainera, metodologiak, tresnak eta metrikak garatu ditu, web-erako irisgarritasuna automatikoki ebaluatzeko eta neurri kuantitatiboa hartzeko. Nazioarteko aldizkari eta kongresu zientifikoetan argitaratu dira ikerketaren emaitzak.
Eusko Jaurlaritzak SPRIren IMI programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sailaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuko hainbat ministerioaren (Zientzia eta Teknologia, Hezkuntza eta Unibertsitate, Gizarte Gai, Industria eta abar) deialdi publikoen bidez finantzatu dira. baita Europar Batasunarena bidez
Egokituz nazioarteko hainbat batzorde eta mintegitan parte hartzera gonbidatu dute, pertsona ezinduentzako eta adinekoentzako irisgarritasunaren inguruko gaiak aztertzekoa.
Taldeko sortzailea eta zuzendaria izan den Julio Abascalek informatika munduan nagusi diren IFIP, ACM eta IEEE elkarteen bost errekonozimendu jaso ditu Gizaki-konputugailu elkarrekintza arloan egindako bere ekarpen ugariengatik:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Egokituz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.