Dundee United Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Dundee hirikoa.
1909an sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako liga bat eta bi Kopa eskuratzeaz gain UEFA Kopako finalista izan zen 1987an.
Sorrera | 1909 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Tannadice Park edukiera: 14.209 lagun inaugurazioa: 1883 (1997an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Mark Ogren | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jim Goodwin | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. mailan | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | Lehen maila, 12.a (jeitsi) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Edinburgheko Hibernian FC taldea eredu hartuta, Dundeeko irlandar katolikoen komunitateak futbol taldea eratu zuen 1909an hasiera hartan Dundee Hibernian izenarekin. 1923an hiriko publiko handiagoa erakarri nahian Dundee United Football Club izena ezarri zioten.
1971ean Jim McLean hiriko Dundee FC taldetik fitxatu zuen eta haren eskutik taldearen urrezko garaia iritsi zen, 1983ko Ligako garaipenarekin burutu zena. Aurretik Ligako Kopa bi ere eskuratu zituen 1980 eta 1981ean. 1984ean Europako Kopako final aurrekoetara iritsi zen baina AS Romak kanporatu zuen. Dundeen 2-0 emaitza lortu zuen arren Erroman 3-0 galdu zuen. Jokatu duen Europako final bakarra 1987ko UEFA Kopakoa du. Orduan IFK Göteborgek garaitu zuen, suedian 1-0 galdu eta etxean 1-1 berdindu zuen.
2015-16an azken postuan gelditu da eta maila galdu du.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dundee United FC, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.