Drakensberg

Drakensberg (afrikaansez: Drakensberge, Herensugearen mendiak; zulueraz: uKhahlamba, Lantzen hesia; sothoeraz: Quatlhamba eta, Lesothon sartzen den sektorea, Maluti) edo Drakensberg mendiak Hegoaldeko Afrikako mendigunerik garaiena da; Thabana Ntlenyana (3.482 metro) du gailurra.

Drakensberg
Drakensberg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaThabana Ntlenyana
Garaiera3.482 m
Motamendikate eta large igneous province (en) Itzuli
Luzera1.000 km
Geografia
Koordenatuak29°S 30°E / 29°S 30°E / -29; 30
MendikateaGreat Escarpment (en) Itzuli
Estatu burujabeDrakensberg Hegoafrika
Hegoafrikako probintziaDrakensberg KwaZulu-Natal
Geologia
Material nagusiabasalto
kuartzita
GaraiaTriasiko

Kokapena

Hegoaldeko Afrikako ekialdeko zatian daude, 1.000 kilometro inguruko luzeran, orokorrean hego-mendebaldetik iparrekialdera, ipar-mendebaldean Lesotho eta Hegoafrikaren arteko muga eratzen duen kurba bat eginez. Mendikate honetatik mendebaldean Vaal ibaia eta Orange ibaia jaiotzen dira, eta ekialdean eta hegoaldean zenbait ibai txikiago, hauetatik handiena Tugela ibaia. Mendikateak KwaZulu-Natal probintzia Estatu Askea probintziagandik banatzen du, gertuko Nataleko kostaldera hurbilduz.

Mendirik garaiena Thabana Ntlenyana da (3.482 m, Lesothoko garaiena ere bada). Beste mendi nabari batzuk Mafadi (3.450 m, Hegoafrikako garaiena), Makoaneng (3.416), Njesuthi (3.408), Champagne Castle (3.377), Ntabayikonjwa edo Giant's Castle (3.315) eta Ben Macdhui (3.001) dira, guztiak Lesothoko muga inguruan daude; Lesothotik iparraldera, mendikatearen altuera pixkanaka jaisten doa eta ez da hain malkartsua, Mpumalangan sartu arte; hor, Transvaaleko Drakensbergen kuartzitazko mendiak pitzatuagoak dira eta eskalatzaile zein txangozaleentzako erronka dira.

Ezaugarriak

Geologikoki Drakensberg mendiak jatorrizko afrikar ordokiaren hondar bat dira. Mendiak 1.500 metroko sendoera izatera irits daitekeen basaltozko geruza batez koroatuta daude; beherago, hareharria dago eta magal malkartsu eta tontor maldatsuzko konbinaketa sortzen du. Leizezuloak ohikoak dira hareharrian eta horietako askok san herriaren labar margoak dituzte.

Mendi haietako asko mendizaletsaunerako erronkak dira. Nagusi guztiak konkistatuak izan dira, baina txikiago batzuk oraindik igo gabeak dira. Oinezko ibilaldiak ere jarduera ezagunak dira. Txango luzeetako ibilbidean, sarri, GPSaren laguntza erabiltzen da, baita KZN Faunak (KwaZulu-Natal Wildlife) arruntki banatutako mapena ere, Cape Datum erabiltzen duena erreferentzia geodesiko bezala.

Turismoa Drakensbergen garatzen ari da, maldetan sortzen diren hotel eta gune turistiko ugariei esker. Hegoafrikar mendikatearen zatirik garaienetako gehienak faunaren babesgune edo ehiza babesleku izendatu dira. uKhahlamba edo Drakensberg Parke Nazionala, KwaZulu-Natalen, Lesothoko mugatik gertu, UNESCOk 2000n Gizateriaren Ondarearen zerrendan jarri eta 242.813 hektareako hedadura hartu zuen. Parkea Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneen Zerrendan ere badago (Ramsarreko hitzarmenaren arabera).

uKhahlamba/Drakensberg mendien parkea1
Drakensberg  UNESCOren gizateriaren ondarea
Drakensberg 

Drakensberg mendiak

Mota Mistoa
Irizpideak i, iii, viii, x
Erreferentzia 985
Kokalekua Drakensberg  Hegoafrika
Eskualdea2 Afrika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Drakensberg mendietako parke nazionalik ezagunena Natal Real Parke Nazionala da. Han dago Tugela ibaiaren iturria, baita ibai horren Tugela izeneko ur-jauzia ere, 947 metroko altuera duena, mundu osoko bigarren ur-jauzirik garaiena. Erdialdeko mendiek turistei Kambergen san herriaren labar margoak ikusteko eta ibilialdiak bidezidor anitzetatik handienerako sarrerarik hoberena eskaintzen diete.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Drakensberg KokapenaDrakensberg EzaugarriakDrakensberg ErreferentziakDrakensberg Ikus, gaineraDrakensberg Kanpo estekakDrakensbergAfrikaansHegoaldeko AfrikaLesothoSothoeraThabana NtlenyanaZuluera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Galaxia eliptikoLos XeyUztailaren 31PortugalEspainiako Gerra ZibilaAutismoUrtarrilaren 18TxKoalaBerezko hazkundeRadio EuskadiBurmuinBihotzTeodosia OrtegaApustuPepito IantziEuskal antzerkigintzaGozategiChazey-sur-AinBulego (musika taldea)EskoziaXabier LeteLord ByronLekeitioOrga jokoErresuma BatuaGatza eta argiaEmozioKoliseoaEnergia ez berriztagarriAkizeGante-WevelgemMarvin Amparo SantanaTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaLandareTxanpon-makinaLokotx biltzeRamadanEslovakiako futbol selekzio nazionalaEskola segregazioZumaiaKoldo IzagirreGanga (arkitektura)Hayao MiyazakiMarie CurieSouth Windsor (Connecticut)Erramu IgandeaXVideosIrakBaiduPaleolitoaClarendonHiba AboukMalikiOstiral SantuaGutun formalIslandiaGoi Erdi AroaArteAbiaduraEuskal Pentatloi SariaEspainiako Bigarren ErrepublikaEusko JaurlaritzaArnasketa zelularGarraioDatu mota osoaLinguae vasconum primitiaeTxikipediaIñaki SalvadorMiren NogalesIslamIruñeaMartxoaren 26🡆 More