Mafadi

Mafadi edo Ntheleli (3.451 m) Hegoafrikako mendirik altuena da.

uKhahlamba edo Drakensberg mendietako erdialdeko sektorean dago, KwaZulu-Natal eta Lesothoren arteko mugan. Hegoaldeko Afrika osoko hirugarrena da, Lesothon dauden Thabana Ntlenyana (3.482 m) eta Makhekaren (3.461 m) atzetik.

Mafadi
-
Ntheleli
Mafadi
Datu orokorrak
Garaiera3.450 m
Motamendi
Geografia
Koordenatuak29°12′10″S 29°21′30″E / 29.20286°S 29.35832°E / -29.20286; 29.35832
MendikateaDrakensberg
Maloti Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabeMafadi Hegoafrika
Hegoafrikako probintziaMafadi KwaZulu-Natal
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna
Ohiko bideaInjisuthitik
Geologia
Material nagusiabasalto

Izenak

Mafadi Hegoafrikan eta nazioartean gehien erabiltzen den izena da; izen horren erabilpena 2002an Mountaineering Club of South Africa (MCSA) elkarteak eginiko igoera eta ikerketa lanaren ostean finkatu egin da. Ntheleli, ordea, Lesothon erabiltzen da eta sotho hizkuntzan "altua" esan nahi du; batzuentzat Mafadi baino izen jatorragoa da. Eskualdeko hizkuntza bantuetan (sotho, zuluera) d eta l letren ahoskeren arteko hurbiltasunagatik Mafali, Bafali eta Ntheledi aldaerak ere topa daitezke; ikus "Ezaugarriak" atala.

Ezaugarriak

Mendia Lesothoko Mokhotlong Barrutiaren eta Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziaren arteko mugan dago; Indiako ozeanora eta Atlantikora doazen ibaien arroen banaketa lerroan ere badago.

Azken hogei urteetan baino ez da argi geratu Hegoafrikako altuena dela; lehenago inguruko beste tontor batzuei ematen zitzaien ohore hori edo bi estatuen arteko muga ez zen ondoegi zehazten. Gaur egun tontor hau mugan bertan dagoela oso garbi frogatuta badago ere, Lesothoko iturri bakan batzuek zuluerazko eNjesuthi izena ematen diote (aldaerak: Njesuthi, Injasuti...) eta horrela adierazi nahi dute Mafadi izena Lesothon (eta ez mugan) dagoen beste puntu bat dela.

Igoera

Mafadiko igoera ez da teknikoki oso konplikatua baina neketsua da, fisikoki prestatuta egotea eskatzen du eta egun batzuk erabiltzen dira igoera burutzeko; hara joateko hilabeterik egokienak apirila, maiatza, iraila eta urria izaten dira. Hegoafrikako aldetik hasita normalean Injisuthi ("txakur asebetea" zulueraz) izeneko kanpalekutik abiatzen da. Hastapenean 8 km inguruko bidea egin behar da Marble Bathseraino (1800 m). Igoerak ibaia gorantz segitzen du, xendetatik edota haitzak gaindituz. Mendia dagoen bizkar luzearen beheko aldera helduta Molar izeneko kanpalekura heltzen da. Hortik aurrerako tontorretan zehar doan zidorrari Leslie's Pass deitzen zaio. Zidorrak oro har bizkarra segitzen du harkaitz batzuek hegoalderantz jotzeko behartzen duen arte. Hortik aurrera batzuetan haitzez betetako lurretik jarraitu behar da baina Leslie's Passeko punturik gorenera heltzeko azken 20 metroak belarezko aldapa bat dira. Gune honetatik mendi tontorretatik segitzen da Mafadira heldu arte.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Mafadi IzenakMafadi EzaugarriakMafadi IgoeraMafadi ErreferentziakMafadi Ikus, gaineraMafadi Kanpo estekakMafadiDrakensbergHegoafrikaHegoaldeko AfrikaKwaZulu-NatalLesothoThabana Ntlenyana

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eneko AristaPierre-Simon LaplaceEdvard MunchOinarriko errenta unibertsalIgor OyonoAhateEusko AlkartasunaHaize instrumentuJoan Manuel SerratKarol SzymanowskiTeknologiaLiztor asiarIzotzBurdinaLemoizko zentral nuklearraJean EspondaOrkaFidela BernatEkialde HurbilaZuberoako maskaradakMetal AroaAngelu auzokideakAustraliaDentsitate (fisika)Orsk-eko aireportuaAbugidaMahatma GandhiHanumanEuskalkiEuskal HerriaEnergia iturriJean-François MilletGozategiTxikipediaLurraren egituraEzkontzaAtomo-zenbakiItoizPornografiaVienako BatzarraLPEEKazetaritzaIndustrializazioa Euskal HerrianBiozenosiOnddoHaurtxoBegoña Muruaga LacaTeresa CaloSozialismo utopikoMusika tresnaEusko GudarosteaBetMaien zibilizazioaUrEguzki-lorePaulo AzpiazuGizarte-darwinismoRo Jai-bongJon ArretxeEgiptoKortatuEslovakiaOzeano ArtikoaDiana UrreaMartin (telesaila)Lubaki bandaNiklas Luhmann🡆 More