Dora Dorita Ruiz Cejudo (Burgos, Espainia, 1944ko maiatzaren 9a) maistra eta pedagogoa.
Irakasle aitzindaria izan zen adimen-urritasundun ikasleak eskoletan integratzen. Eskolen arteko koordinazioaz arduratzeaz gain, familien sostengu ere izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Bereziko Plana diseinatzen parte hartu zuen, baita Gorabide elkartearen sorreran ere.
Dorita Ruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burgos, 1944ko maiatzaren 9a (79 urte) |
Herrialdea | Araba |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa eta irakaslea |
Burgosen jaio zen Dorita, baina aita errepublikarra zen, eta han ez zioten lan egiten uzten, horregatik, Arabako Gaubea herrira joan ziren bizitzera, Doritak 3 urte zituenean. Aita herriko eskolako irakaslea izan zen. Geroago, Madrilera joan zen, bere ahizpa guztiekin, barnetegi batera, eta han egon zen Magisteritzako lehenengo maila egin arte. Ondoren Bilbora etorri zen. Hasieran oso zaila egin zitzaion ohitzea. Euskararik ere ez zekien. Magisteritza bukatu zuen udan ordea. Deustuko Unibertsitatean eman zuen izena oinarrizko euskara ikasteko. Euskara ikasi, ezkondu eta Euban jarri zuen bere bizitokia.
Magisteritza ikasketak egin zituen. Madrilen hasi eta Bilbon amaitu zituen. Era berean, Pedagogia Terapeutikoko ikasketak burutu zituen Madrilen, Espainiar Estatuko lehenengo promozioko lizentziaduna izan zen arlo honetan.
Lehen urteetan Karrantzan eta Portugaleten aritu zen maistra lanean, harik eta, Soriako Berzosa herrira joatea egokitu zitzaion arte. Bi ume soilik zituen eskola hartan.
Hezkuntza Berezian Otxarkoagan eman zituen lehen urratsak. Bizkaian Sondikako La Ola zentroa baino ez zegoen adimen urritasuna zuten ikasleentzat, baina ikasle jakin batzuk soilik hartzen zituzten bertan. Orduan, irakasle batzuk batu, eta Auxilio Social elkarteko falangista bat konbentzitu zuten Bizkaian halako ikasleentzako zentroak sortzeko. Bilboko Otxarkoaga auzoan tokia aurkituz gero utziko zietela esan zien. Pisu bat aurkitu, eta etxez etxe ibili zen auzoan haurren bila. Ezagutzen den Downen sindromea zuen lehen ikasle ijitoa izan zuen bertan.
Otxarkoagatik Durangora General Varela zentrora. Zuzendaria falangista zen, eta, Doritaren seme-alabak ikastolara joaten zirela konturatu zenean, astebete eduki zuen zuzendaritzako atean eserita. Hastapenak latzak izen ziren. Dena zegoen egiteko eta baliabideak urriak ziren. Goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostak arte egiten zuten lan. Bazkaltzen ematen zieten umeei, eta askotan kozinatu ere irakasleek egiten zuten. Taxian heltzen ziren ikastetxera Durangalde osoko berrogei ikasle inguru.
1980ko hamarkadan, Gorabideren Durangaldeko Elkartearen sorreran parte hartu zuen. General Varela eskolan lan egin zuen sasoian harremana izan zuen ikasleen gurasoekin, hau da, inplikazioa zuen. Gurasoek sareak egin eta elkartea sortu zuten, beharrizanei irtenbidea emateko, baina profesionalen laguntza ere eskatzen zuten. Horregatik, Durangaldeko Gorabideko arduradun ibili zen Dorita denbora batez.
1982an Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen Hezkuntza Bereziko Planaren egituraketan parte hartu zuen, eta 1992ra arte Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan lan egin zuen, teknikari eta kudeatzaile gisa. Ostean, Durangoko Landako eskolan eman zituen klaseak eta azken urtean Durangoko Berritzeguneko talde multiprofesionalean hartu zuen parte. 2004an erretiratu zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dorita Ruiz, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.