Dean Gooderham Acheson (Middletown, Connecticut, 1893ko apirilaren 11 – Sandy Spring, Maryland, 1971ko urriaren 12a) estatubatuar abokatu eta politikaria izan zen.
Dean Acheson | |||
---|---|---|---|
1949ko urtarrilaren 21a - 1953ko urtarrilaren 20a ← George Catlett Marshall - H. Freeman Matthews (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Dean Gooderham Acheson | ||
Jaiotza | Middletown (Connecticut), 1893ko apirilaren 11 | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Sandy Spring (en) , 1971ko urriaren 12a (78 urte) | ||
Hobiratze lekua | Oak Hill Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Edward Campion Acheson | ||
Ama | Eleanor Gertrude Acheson | ||
Ezkontidea(k) | Alice Acheson (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale College (en) Harvard Law School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta abokatua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoa | ||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
Harvardeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean ikasi zuen. Estatu Batuetako Alderdi Demokratako kide izan zen. Bere lehen kargua Franklin Roosevelt presidentearen gobernuan izan zuen altxorraren idazkariorde gisa. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako politika ekonomikoaren ardura izan zuen eta Erresuma Batuari berrarmatzeko politikan lagundu zion. 1944an Bretton Woodseko Konferentzian parte hartu zuen.
Harry Truman presidentearen Estatu-idazkaria izan zen 1849tik 1953ra. Estatu Batuetako politikaren zuzendaritzan paper garrantzitsua izan zuen Gerra Hotzean. Marshall Plana, Truman doktrina eta NATO diseinatzen lagundu zuen.
1950eko ekainean Truman konbentzitu zuen Koreako Gerran esku hartzeko. Halaber, Indotxinako frantsesei aholkulariak bidaltzeko konbentzitu zuen. Ondoren, John F. Kennedyk aholkua eskatu zion Kubako Krisialdian.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dean Acheson, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.