David Ausubel (New York, 1918ko urriaren 25a - 2008ko uztailaren 9a) psikologo estatubatuarra da, hezkuntza eta pedagogia arloan berezitua.
New Yorkeko Unibertsitatean ikasi eta Jean Piageten jarraitzailea izan zen. Bere ekarpen garrantzitsuena ikaskuntza adierazgarria izan zen. Aurretiazko antolatzaile izenekoak, ikasketa prozesu bati ekin aurretik informazio berria barneratzen laguntzen duten tresnak alegia, ere landu ditu.
David Ausubel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1918ko urriaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2008ko uztailaren 9a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvaniako Unibertsitatea Teachers College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | Wiki Euskarapsikologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jean Piaget |
1970eko hamarkadan, Jerome Brunerren proposamenak garrantzia hartzen hasi ziren, ikaskuntza aurkikuntzaren bidez ematen zela nabarmenduz. Momentu horretan eskoletan bilatzen zena, umeek bere ezagutza eratzea zen, edukien aurkikuntzen bitartez. Ausubelen iritziz, ikaskuntza aurkikuntzaren bidez ez dela erakusketa irakaskuntzaren aurkakoa moduan aurkeztu behar, azken hau bestea bezain egokia izan baitaiteke, ezaugarri batzuk kontuan hartzen badira.
Era honetan, Ausubelek adierazten du ikaskuntza eskolarra harrera edo aurkikuntzaren bidez eman daitekeela, estrategia moduan erabilita eta azkenean bi eratan ikaskuntza esanguratsu bat lortzen dela. Ikaskuntza esanguratsuaren arabera, ezagutza berriak ikasleen estruktura kognitiboan erantsi egiten dira betirako. Hori ikasleak ezagutza berriak aurretiaz jabetu dituenekin erlazionatzen dituenean lortzen da, hau da sare edo kontzeptu mapa moduan antolatzen dutelako, baina aldi berean nahitaezkoa da ikasleak interesatuta egon dezala erakusten ari zaiona ikastera. Interakzio honetan, bi prozesu psikologiko parte hartzen dute aldi berean; ezagutza berrien asimilazioa (gehi desestabilizazioa) eta gero egokiera. Era honetan ezagutza garatzen dute, interakzionatzen dutelako objektu fisiko zein sozialekin, eta horrela egitura kognitiboetan barneratzen dira.
Ikaskuntza adierazgarriaren bitartez informazioa errazago eskuratzen da eta ez da hain erraz ahazten. Era esanguratsuan eskuratutako edukiak nabarmen laguntzen du hurrengo edukiak lortzen, estruktura kognitiboan argi daudelako. Informazio berria aurrekoarekin erlazionatzean, luzarorako memorian gordetzen da. Bestalde, ikaskuntza aktiboa denez, ikasleen ekintzen eta barnerapenen menpean dago. Ikaskuntza pertsonala ere badenez, ikasle bakoitzak dauzkan errekurtso kognitiboen menpean geratzen da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article David Ausubel, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.