Dario Fo (Sangiano, Varese, Lombardia, Italia, 1926ko martxoaren 24a - Milan, 2016ko urriaren 13a) italierazko idazlea eta antzerkigilea izan zen.
Dario Fo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dario Luigi Angelo Fo |
Jaiotza | Sangiano, 1926ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1926ko martxoaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2016ko urriaren 13a) |
Heriotza | Luigi Sacco Hospital (en) , 2016ko urriaren 13a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Heriotza modua | : arnas gaixotasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Franca Rame (1954ko ekainaren 24a - 2013ko maiatzaren 29a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, antzerki aktorea, gidoilaria, musikagilea, antzerkigilea, zinema aktorea, ilustratzailea, margolaria, poeta, eszenografoa, satira-idazlea, idazlea, jantzi-diseinatzailea, aktorea eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | komedia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Alderdi politikoa | Communist Refoundation Party (en) |
dariofo.it | |
| |
Lehen antzerki-lan satirikoak kabaret eta areto txikietarako egin zituen. Fanca Rame antzezlearekin ezkondu eta 1959an, Campagnia Dario Fo-Franca Rame taldea eratu zuten. Italiako telebistan egindako ikuskizunek eta antzerki-lan umoretsuek fama handia ekarri zioten bikoteari; politika gai nagusia zuten, zorroztasun handiz aztertuta. 1968an Nuova Scena talde berria sortu zuten, Alderdi Komunistarekin harremanak zituena; 1970ean, La Comune antzerki-taldea sortu eta parkeetan, eskoletan eta leku publikoetan antzerki-emanaldiak eskaini zituzten. Lan nagusien artean: Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez da ordaintzen, ez da ordaintzen!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia).
XX. mendeko antzezle komiko hoberenetako bat izan zen, eta antzerki-idazle oparo eta bikainenetako bat. Politika-gaiak erabili zituen batez ere, umore eta ironia handiaz. 1997an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dario Fo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.