Dag Hjalmar Agne Carl Hammarskjöld (Jönköping, 1905eko uztailaren 29a - Ndola, Zambia, 1961eko irailaren 18a) suediar politikaria izan zen.
Aipagarria da haren egunkaria, Vägmärken (1963, Bideko seinaleak). 1961ean Bakearen Nobel saria eman zioten.
Dag Hammarskjöld | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1954ko abenduaren 20a - 1961eko irailaren 17a ← Hjalmar Hammarskjöld - Erik Lindegren (en) →
1953ko apirilaren 10a - 1961eko irailaren 18a ← Trygve Lie - U Thant →
1951ko otsailaren 6a - 1953ko apirilaren 8a ← baliorik ez - baliorik ez →
1936 - 1945 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Jönköping, 1905eko uztailaren 29a | ||||||||
Herrialdea | Suedia | ||||||||
Heriotza | Ndola (en) , 1961eko irailaren 18a (56 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Uppsalako hilerri zaharra | ||||||||
Heriotza modua | ezezaguna: hegazkin-istripua | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Hjalmar Hammarskjöld | ||||||||
Ama | Agnes Maria Carolina Almquist | ||||||||
Anai-arrebak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Q64438163 Stockholmgo Unibertsitatea Uppsalako Unibertsitatea (1923 - | ||||||||
Hizkuntzak | suediera | ||||||||
Irakaslea(k) | Hildur Akselsson (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, ekonomialaria, poeta, idazlea eta filosofoa | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea Ministry of Finance (en) | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Suediar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||||
daghammarskjold.se | |||||||||
Hjalmar Hammarskjöld Suediako lehen ministroaren semea, ekonomia politikoko irakasle izan zen. Estatu-ministroa izan zen 1951tik 1953ra, eta Suediako ordezkari, nazioarteko erakundeetan. NBEko idazkari nagusi hautatu zuten 1953an, eta 1957an, berriro, kargu bererako.
Bere burua bakezaletzat definitu zuen eta noranzko berria eman zion Nazio Batuen Erakundeari. Negoziazioetan beti neutraltasunari eutsi zion eta NBEaren zeregina estatu txikiak potentzia handietatik babestea zela adierazi zuen. Bake-indarraren sorera sustatu zuen; bake-indar horren bidez, NBEk etengabeko bitartekaritza funtzioa izango zuen krisialdi egoeretan.
Agintaldian zehar, Hammarskjöldek hiru krisi larri arintzea lortu zuen: Suezko Krisialdia, 1956an, eta Libanoko eta Laoseko gatazkak. 1960an, Kongoko gerra zibila sortu zenean, Hammarskjöldek NBEren indarrak bidali zituen bertara, eta bitartekaritza lanak egiten saiatu zen. Misio horietako batean ari zela hil zen, hegazkinean zihoala, gaur egungo Zambian lurra jo ondoren.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dag Hammarskjöld, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.