Chris Pratt (Virginia, Minnesota, 1979ko ekainaren 21a - ) aktore estatubatuarra da.
Telebistan hainbat lan egin ditu, adibidez Everwood, The O.C. edo Parks and Recreation telesaietan. Rae Dawn Chong aktore/zuzendariak aurkitu zuen. Guardians of the Galaxy (2014) eta Passengers (2016) bezalako filmetan protagonista izan baino lehen Wanted, Moneyball eta Zero Dark Thirty pelikuletan agertu zen.
Chris Pratt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christopher Michael Pratt |
Jaiotza | Virginia (Minnesota), 1979ko ekainaren 21a (44 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Faris (2009 - 2018ko urria) Katherine Schwarzenegger (2019 - |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lake Stevens High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea |
Parte-hartzailea | |
Altuera | 1,88 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
| |
Chris Pratt Virginian jaio zen. Hiru anaien artean txikiena da. Bera jaio eta laster bere familia Lake Stevensera (Washington) bizitzera joan zen. Han Prattek bere aktore-karrera hasi zuen, antzokietan paper txikiak antzeztuz. Geroago, egoitzaz aldatu eta Mauira (Hawaii) joan zen. Hor, Bubba Gump Shrimp Companyn zerbitzari bezala lan egiten ari zenean Rae Dawn Chong ezagutu zuen. Raek Chrisen itxura eta energia gogoko izan zituen eta berak zuzendutako Cursed Part 3 (2000) film laburrean parte hartu zuen. Momentu hartan hasi zen Chrisen benetako aktore-karrera: hainbat paper lortu eta Evenwood telesaian Bright Abbott izeneko pertsonaia antzeztu zuen 2002tik 2006ra.
Bere izena The O.C.ren aktoreen zerrendan agertu zen 2006tik 2007ra. Ondoren, nahiko famatua bihurtu zen klase bateko komedia paperengatik. Amy Poehler sitcom Parks and Recreation komedian parte hartu zuen 2015ra arte.
Prattek Strangers With Candy (2005), Wanted (2008), Jennifer's Body (2009) eta Bride Wars (2009) filmetan lanak egin ditu. Baita ere Moneyball (2011) Zero Dark Thirty (2012) eta The Lego Movieen parte hartu du. 2014an Guardians of the Galaxy film arrakastatsuaren protagonista antzeztu zuen. 2015an, Jurassic World pelikulan agertu zen. Bere azken lanetako bat Passengers filma (2016) izan da.
Filma | Urtea | Pertsonaia |
---|---|---|
Jurassic World 2 | 2018 | Owen |
Guardians of the Galaxy Vol. 2 | 2017 | Peter Quill |
Passengers | 2016 | Jim |
The Magnificent Seven | 2016 | Josh Faraday |
Jem and the Holograms | 2015 | |
Jurassic World | 2015 | Owen |
Guardians of the Galaxy | 2014 | Peter Quill |
The LEGO Movie | 2014 | Emmet Brickowski |
Delivery Man | 2013 | Brett |
Her | 2013 | Paul |
Movie 43 | 2013 | Jason |
Zero Dark Thirty | 2012 | Justin - DEVGRU |
10 Years | 2012 | Cully |
The Five-Year Engagement | 2012 | Alex Eilhauer |
Moneyball | 2011 | Scott Hatteberg |
Take Me Home Tonight | 2011 | Kyle Masterson |
What's Your Number? | 2011 | Disgusting Donald |
Deep in the Valley | 2009 | Lester Watts |
Jennifer's Body | 2009 | Roman Duda |
Bride Wars | 2009 | Fletcher |
Wanted | 2008 | Barry |
Walk the Talk | 2007 | Cam |
Strangers With Candy | 2006 | Brason |
Motorcycle | 2006 | Chris |
Cowboy Ninja Viking | Duncan |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Chris Pratt, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.