Charles Bronson –jaiotze izenaz, Charles Dennis Buchinsky, lituanieraz: Karolis Dionyzas Bučinskis– (Ehrenfeld, Pennsylvania, Estatu Batuak, 1921eko azaroaren 3an - Brownsville, Vermont, Estatu Batuak, 2003ko abuztuaren 30a) aktore estatubatuarra izan zen.
Charles Bronson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Dennis Buchinsky |
Jaiotza | Ehrenfeld (Pennsylvania), 1921eko azaroaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Bel Air Malibu Brownsville (en) Snowmass (en) |
Lehen hizkuntza | lituaniera |
Heriotza | Los Angeles, 2003ko abuztuaren 30a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Brownsville Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jill Ireland (1968ko urriaren 5a - 1990eko maiatzaren 18a) Kim Weeks (en) (1998 - 2003) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera lituaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, karaktere aktorea, gidoilaria eta telebista-aktorea |
Altuera | 174 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | kabo |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
charlesbronson.info | |
|
Charles Bronson 15 seme-alabako familia bateko azken bigarren semea zen eta guraso lituaniarrak zituen. Aktore izan aurretik, oso bizitza gogorra izan zuen. Gaztetatik ikatz-meatze batean lan egin behar izan zuen, bere familia mantentzeko.
1943an, Bigarren Mundu Gerrara bidali zuten, japoniarren aurka borrokatzera. Gerratik itzuli zenean, antzerki ikastaro batzuk egin zituen Philadelphian. Horren ondorioz, lehen aktore lanak lortu zituen Hollywooden. Lehen lana You are in the Navy now (1951) izan zuen, Gary Cooper aktorearekin batera.
Run of the Arrow (1957), Roger Corman zuzendariaren filmagatik, lehen laudorioak jaso zituen. Bertan, sentimentu gabeko pertsonaia gogor bat interpretatu zuen. Horrelako pertsonaien paperengatik hasi zen ezaguna egiten. 1960an, John Sturgesen The Magnificent Seven filmean parte hartzeko aukera eman zioten: Steve McQueen, James Coburn eta Eli Wallach bezalako aktoreekin lan egiteko aukera eman zion, baita izugarrizko arrakasta eman.
1963an, John Sturgesen The Great Escape filmean parte hartu zuen.
1968an, Europara joan zen lanera eta Sergio Leone zuzendariarentzat lan batzuk egin zituen. 1971n, Michael Winner zuzendariaren bitartez, film guztietako pertsonaiarik esanguratsuena egin zuen: Paul Kersey, hain zuzen ere. Haren izenpean, Death Wish (1974), Death Wish II (1982) eta Death Wish III (1985) bezalako hainbat film egin zituen, eta akziozko aktore onenen artean sailkatu.
Harriet Tendler lehen emaztearekin bi seme izan zituen. 1958an, Jill Ireland aktore britainiarrarekin ezkondu zen. Zinean ere, sarritan bikote gisan lan egin zuten. 1990 arte ezkonduta egon ziren, urte horretan Jill hil egin baitzen.
Ondoren, hirugarren aldiz ezkondu zen 1998an, Kim Weeksekin, eta harekin lau seme-alaba izan zituen.
2003ko abuztuaren 30ean hil zen, neumonia baten ondorioz. Hala ere, urteak zeramatzan alzheimerrarekin borrokan.
Nahiz eta bere bizitza profesionalean sentimentu gabeko pertsona gogorrak interpretatu, hari buruz pertsona oso estimatua zela idatzi dute hedabide askok.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Charles Bronson, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.