Britoi Hizkuntzak

Britoi hizkuntzak uharteetako zelta hizkuntzen taldeko hizkuntza adar bat dira (zelta P taldea); uharteetako beste adarra, hizkuntza goidelikoek osatzen dute (zelta Q taldea).

Britoi hizkuntzen barnean, gaur egun mintzatzen diren galesa eta bretainiera daude, bai eta orain dela gutxi arte mintzatu diren manxera eta kornubiera ere (kornubiera XVIII-XIX. mendeetan galdu zen; manxeraren azken hiztuna 1974an hil zen; gaur egun abian dira bi hizkuntza horiek biziberritzeko saiakerak). Horietaz gain, duela mende batzuk desagertu ziren cumbriera, britainiera eta ziurrenik piktoera ere talde honen barnean leudeke. Britoi izena (ingelesez, Brythonic) Sir John Rhys ikerlariak sortu zuen, galesezko brython («zelta indigena») hitzetik eratorrita, horrela anglosaxoi eta eskotoetatik ezberdintzeko asmoz.

Britoi hizkuntzak
Britoi Hizkuntzak
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua.
Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua.
Urdinez: Piktoen eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErresuma Batua eta Frantzia
Hiztunak† Britainiera (hila)
† Cumbriera (hila)
Piktoera (ziurrenik) (hila)
Galesa: 750.000
Kornubiera: 3.500 inguru (hila eta zaharberritze prozesuan)
Bretainiera: 257.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
EskualdeaGales, Kornualles eta Bretainia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza kodeak
Glottologbryt1239 eta bryt1238

Britainian, hizkuntza hauek mintzatu izan dira Burdin Arotik hasita, mendez mende. Gaur egun ere, Galesen eta Kornuallesen mintzatzen dira (azken herrialde horretan, milaka batzuk). Nahiz eta Britainiar uharteetako hizkuntza bat izan, VI. mendean saxoi, pikto eta eskotoen erasoetatik ihesi zihoazen britoien emigrazio bidaien ondorioz, Bretainian ere mintzatzen da multzo honetako hizkuntza bat: bretainiera. Hori dela eta, galesaren, kornubieraren eta bretainieraren arteko antzekotasunak handiak dira, batez ere azken bi hizkuntzen artekoak.

Sailkapena

Britoiak
Erromatar-britoiak
Mendebaldeko britoiak Hegoaldeko britoiak
Cumbriera Galesa Kornubiera Bretainiera

Parekotasun taula

Britoi Hizkuntzak 
Britoien kokaleku eta emigrazioak VI. mendean.
Kornubiera (SWF) Kornubiera (KK) Galesa Bretainiera Euskara
Kernewek Kernewek Cernyweg Kerneveureg Kornubiera/Kernuera
gwenenen gwenenenn gwenynen gwenanenn erle
kador kador cadair kador aldaka
keus keus caws keuz gazta
dhe-ves dhe-ves y ffordd allan/mas er-maez irteera
kodha koedha cwympo kouezhañ erori
gaver gaver gafr gavr ahuntz
chi chi ti etxe
gweus gweus gwefus gweuz ezpain
aber aber aber, genau aber aho (ibai)
niver niver rhif, nifer niver izen
peren perenn gellygen, peren perenn txerremen/udara/madari
skol skol ysgol skol eskola
megi megi mygu mogediñ erre
steren sterenn seren steredenn izar
hedhyw hedhyw heddiw hiziv gaur
hwibana hwibana chwibanu c'hwibanat txistu egin

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Britoi Hizkuntzak SailkapenaBritoi Hizkuntzak Parekotasun taulaBritoi Hizkuntzak Ikus gaineraBritoi Hizkuntzak ErreferentziakBritoi Hizkuntzak Kanpo estekakBritoi Hizkuntzak1974AnglosaxoiBretainieraEskotoGales (hizkuntza)Hizkuntza goidelikoakIngelesKornubieraManxeraPiktoeraXIX. mendeaXVIII. mendea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Dominantzia (genetika)BelakiLe Grand-SaconnexMarie EquiUgatzMegalitoTaxonQionglaiXX. mendeaStephanos II.a GhattasSexismoGiustina Renier MichielOnddoBilboko Burdin HesiaErrege BardeaInka InperioaGobernuz kanpoko erakundeTasmaniako deabruNafarroa GaraiaOrnogabePuppyArmentia1963Euskal Herriko ekonomiaMartxoaren 29Luis VII.a FrantziakoaBaleaMAPFREAzaroaren 27Kongoko Errepublika DemokratikoaErresuma BatuaIruñeko historiaIndiaEuropako Esparru EkonomikoaKoma (puntuazio-zeinua)AustraliaEgutegi gregorianoFGizakiMalko-guruinGerra HotzaGiza sexualitateAlkandora beltzakLekeitioEuskal aditzUItzulpen automatiko neuronalUgal-aparatuEnergia iturriEstoniaTiranoZelulaEuskal pilotaAstoGurutzadakTeresa Jiménez VílchezBaionaOrkestraDonostiako historiaMarcel DuchampXalbadorren heriotzeanImmigrazioBibliothèque nationale de FranceArtearen historiaLuzaideko bolantakBegiLeonidas I.aIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaXenpelarCarles Puigdemont🡆 More