Blas Otero Muñoz (Bilbo, Bizkaia, 1916ko martxoaren 15a - Majadahonda, Espainia, 1979ko ekainaren 29a) gaztelaniaz idatzi zuen olerkari bizkaitarra izan zen.
Blas Otero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1916ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1979ko ekainaren 29a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila |
Heriotza modua | berezko heriotza: biriketako edema |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tachia Quintanar Sabina de la Cruz |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Bilboko Hurtado Amezaga kalean jaio zen. María de Maeztu bertako ikastetxean ikasi zuen. Hamar urterekin, Madrila bizitzera joan zen familia, eta bertan hasi zituen zuzenbide ikasketak, 1931an. Bilbora itzuli ziren, eta bertan karrerarekin segitu zuen, Zaragozan amaituko zuena 1935ean. Erlijioaren inguruan bizitza intentsua eduki zuen urte haietan, Espainiako Gerra Zibilarenak hain justu.
1945ean krisialdi depresiboa jasan zuen, eta Usurbilen egon zen ingresatuta hori dela eta. Orduan hasiko zen poesia idazten, terapia moduan edo. 1956an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta handik aurrera hasi zen sariak lortzen: 1958an Espainiako Kritika Saria Ancia liburuarekin eta Fastenrath Saria 1961an. 1959an argitaratu zuen Parisen Parler clair, En castellano ("Gaztelaniaz") liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean. Sasoi hartan, bidaiak egin zituen SESBera, Txinara eta Kubara. Francoren erregimenaren aurka kokatu zen etengabean.
1979ko ekainaren 29an Majadahondan (Madril) hil zen arte.
Hasierako olerki liburuetan erlijio kezka antzematen zaio, San Joan Gurutzekoaren eraginpean eta metafisikaren inguruan. Ondoren, gizarte gaiekin kezkatua zen, eta bere poesia jende guztiari helarazten saiatu zen. Hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bat bilatu nahian idatzi zituen.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala deitu mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.
Hauek dira argitaratutako titulu guztiak:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Blas Otero, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.