Bitxore Laka

Bitxore Laka Guenaga (Ondarroa, Bizkaia, 1933ko abuztuaren 13a – ib., 2014ko ekainaren 8a) misiolari eta artista izan zen.

Bitxore Laka
Bitxore Laka
Bizitza
JaiotzaOndarroa1933ko abuztuaren 13a
HerrialdeaBitxore Laka Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa2014ko ekainaren 8a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria eta artista

Biografia

Familia abertzale batean jaio zen. Bere aita Saseta Batailoian ibili zen.

Misiolari urteak

1953an herritik kanpora joan zen, institutu sekular baten bidez. Avilan eta Gasteizen egon zen, formazioa jasotzen, eta handik Gironara joan zen, langile auzoetan lan egitera. Han eskolak ematen zizkien emakumeei, josten ikasteko eta. Gaixotasun baten ondorioz egindako ebakuntza zela eta, Ondarroara bueltatu zen 1961ean.

Osasuna berreskuratu zuenean, Kataluniara itzuli zen, Bartzelonako txabola eta langile auzoetara. Han hasi zen Bitxore artearekin lotutako jarduerak egiten.

Bigarren ebakuntza bat egin zioten, eta berriro itzuli zen Ondarroara. Herrian zegoela, 1969an, Txabi Etxebarrietaren omenezko elizkizunean Guardia Zibilek egindako errepresioa ikusi zuen, eta Elizarekin harremanak apurtzea erabaki zuen.

Elizatik atera ziren herritar batzuek Kristau komunitateak sortu zituzten, eta Bitxore Lakak ere talde horietan parte hartu zuen. Jaunartzeak eta ezkontzak mendian egiten zituzten, Imanol Oruemazaga eta beste apaiz kritiko batzuen laguntzaz. Umeekin udalekuak ere egiten zituzten, eta Bitxore Lakak horien antolaketan parte hartzen zuen.

Cikautxo fabrika kooperatiboan lanean hasi zen, eta herriko mugimendu ezkertiar eta abertzale klandestinoari laguntzen hasi zen.

Arte mundua bultzatzen

Bitxore Laka 
Bitxore Lakaren erraldoiak Ondarroan

Bitxore Laka Kresala elkartearen arte tailerrean lanean hasi zen, eta gero Artelan tailerra ipini zuen martxan 1983an. Latxanbre herritarrarekin batera, urtero Ondarroako inauterietan ateratzen diren Lantzoi eta Akuli pertsonaiak sortu zituen 1988an, baita jaietan elizatik jaisten den Leokadi pertsonaia ere 1979an. San Juan gauean egiten den akelarrea sortzen ere ibili zen. Baina batez ere bere erraldoiak dira ezagunak, 1983ko Lekeitioko Ibilaldirako sortuak. Euskal Herriko hainbat manifestazio eta jaietan ikusi ahal dira urte luzez. Eskuak mugitzeko aukera daukaten erraldoi bereziak dira, Euskal Herriko pertsonaiak irudikatzen dituztenak, eta paparrean aldarrikapenak dituztenak. Kirmen Uribek idatzi zuen lez, «umeak besarkatzen dituzten erradoin bakarrak».

Bitxore Laka 
Bitxore Lakaren omenezko mosaikoa Ondarroan

Omenaldia

2014ko urrian Bitxore Lakari omenaldia antolatu zioten Ondarroan. 2017ko irailean bere omenezko mosaikoa inauguratu zuten Ondarroan.

Pentsamendua

60. hamarkada amaieran Bitxore Lakak elizako hierarkiaren kontrako jarrera hartu zuen. 1970ean Instituto Misionero Secular erakundeari uko eginez idatzitako gutunean adierazi zuen bere ikuspegia:

(...) Artzainak estatu totalitario batek aukeratzen ditu, zeharo zuzenduak, eta Jainkoaren Herria gehiago zapaltzeko autoritate faxisten aurrean juramentua egiten dute, militarrek eta estatuko funtzionarioek egiten duten bezala, horrela fidelak izateko gauzen egoera izugarri honi. (...) ez da urrutira joan behar ikusteko nola dagoen Jainkoaren Herri hau (...) eta zer jasotzen duen bere Artzainengandik. Teoriaren arloan, buru-garbiketa konstante bat. Akzioaren arloan, kristau jarrera lez aurkezten zaizkio injustiziarik handienak...

Zergatik kaleratu nauten IMSetik, oso erraza da: eskuak zikindu ditut borrokatzen, babesgabea den herria askatzeko sistema totalitario kapitalistaren zapalkuntzatik.

Eskatzen dizuedan bakarra da (eta urgentea da) zapalduaren eta babesgabearen alde jartzea. Jakin dezagun ondo eta argi ikusten zapaltzailearen azpijokoak (Hierarkia deitzen dugun honenak barne) eta herri esplotatuaren egoera alienatua, arlo guztietan.

Arrazoi hauengatik prest nago 'eskandalu' izateko, 'Jainkoaren herri' honek lehenbailehen izan ditzan Kristok bezala zerbitzatuko dituen Artzainak.

2014an, honela azaldu zuen berriro garai hartan edukitako jarrera.

Nik esan nien ni ez nengoela obispo horiekin, niretzako horiek ez zirela inor, niretzako hierarkia ere ez zutela ordezkatzen, eta gutxiago Jesukristo! Nik ez ditut behar obispoak kristinau izateko.

Kristau Komunitateetan irakasten zuten dotrinaren inguruan, hauxe zioen Bitxore Lakak:

Dotrina egin genuen zoriontasunekin bakarrik. Horiekin bakarrik dotrina guztia. Horixe da benetan kristau dotrina, besterik ez dago.

2014an gogoeta hau egin zuen erlijioari eta independentzia intelektualari buruz:

Gaixotu egin behar da pertsona, tristura heltzen zaio eta zerbait nahi... zerbaiti heldu, erlijioari. Gaitza da zeu bakardade hutsean geratu eta zeure postura zaintzea, intelektuala eta sinisten duzuna. Lagunak ere gutxi geratzen dira benetako denboralea heltzen denean. Baina konturatu behar zara horiek denak gainditu egin behar dituzula. Ezin duzula lotura hori eduki, zeu izateko zerbait.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Bitxore Laka BiografiaBitxore Laka PentsamenduaBitxore Laka ErreferentziakBitxore Laka Kanpo estekakBitxore Laka19332014Abuztuaren 13ArtistaBizkaiaEkainaren 8IbidemOndarroa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MustelidaeIgaraba arrunt1938HezkuntzaGlobal Biodiversity Information FacilityShorty RogersMarrazoZilarOxigenoDikaryaFrantziaBizantziar egutegiaArroka sedimentarioRSuizidio lagunduMiokardio infartu akutuAlofonoEnergia elektrikoSoziolinguistikaGonzalo BoyeAnfibioAntisorgailuNerbio-sistema606Pierre TopetGalaxiaSergio MattarellaGari-alearen parabolaZentral nuklearIruñeaKPortugalTxinga eramateGoi Erdi AroaMikel LaboaErrusiaEuskal Herriko naturagune babestuakLehen Mundu GerraMarteLauaxetaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Zuntz optikoEne begiek (abestia)OligarkiaCastillo SuarezDonostiaErromatar InperioaGernikako bonbardaketaIlargiaren aldiKontsumismoGoroldioTrans harrotasunaren bandera24 ordu euskarazIkastolaTigreAndy WarholUgal-aparatuLMiren NogalesXabier LizardiUgalketaKoloreÖtziBananaRamadanMendukiloErrege BardeaMizenastar zibilizazioaHormabularInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Luzera (geometria)BartzelonaHegazti🡆 More