Bita, informatikako oinarrizko unitatea da.
Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari "gezur" egoera eta 1-ari "egia" egokitzen zaizkie, nahiz eta batzuetan alderantziz ere izaten den. Oinarrizko eragiketa logikoak egin daitezke: NOT, AND, OR, NAND, NOR eta XOR. Haien bitartez, multzokatuz, zenbakiak (osoak nahiz errealak), karaktereak eta konplexuagoak diren datu egiturak ere adieraz daitezke.
Bit | |
---|---|
Azpiklasea | Nazioarteko Kantitate Sistema |
Neurtzen du | information (en) eta equivalent binary storage capacity (en) |
Unitate estandarretan | 0,125 B, 0,69314718055995 nat eta 1 bit |
Ikurra | bit, b eta bit |
Biten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI aurrizkia | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) | SI Estandarra | Erabilpena informatikan | Izena (Ikurra) | Balioa | ||
kilobit (Kb) | 103 | 210 | kibibit (Kib) | 210 | ||
megabit (Mb) | 106 | 220 | mebibit (Mib) | 220 | ||
gigabit (Gb) | 109 | 230 | gibibit (Gib) | 230 | ||
terabit (Tb) | 1012 | 240 | tebibit (Tib) | 240 | ||
petabit (Pb) | 1015 | 250 | pebibit (Pib) | 250 | ||
exabit (Eb) | 1018 | 260 | exbibit (Eib) | 260 | ||
zettabit (Zb) | 1021 | 270 | zebibit (Zib) | 270 | ||
yottabit (Yb) | 1024 | 280 | yobibit (Yib) | 280 |
Bita Binary digit-en akronimoa da (digitu bitarra). Bit bat sistema bitarreko digitu bat da.
Zenbakitzeko sistema arruntean hamar digitu erabiltzen ditugun bitartean, sistema bitarrean bi soilik erabiltzen dira, 0 eta 1. Hots, bit batek 0 edo 1 balio har dezake. Bit bat errazago ulertzeko pentsa dezakegu bonbila bat dela, eta hau, piztuta edo itzalita egon daitekeela.
Halaber, beste gauza asko adieraz ditzake digitu batek: egia edo gezurra, iparra edo hegoa, irekita edo itxita, ongi edo gaizki, etab. Guk adierazi nahi duguna. Nahikoa da egoeratako bati "0" eta besteari "1" bat esleitzea. Adib: itzalita (0) eta piztuta (1).
Bit batekin bi balio bakarrik adieraz ditzakegu, normalean 0 eta 1 adierazten dituzte. Informazio gehiago adierazteko gailu digital batean, bit kopuru haundiagoa behar dugu. Bi bit erabiliko bagenitu lau konbinazioak edukiko genituzke:
Lau konbinazio hauekin lau balio desberdin adierazi ditzakegu, adibidez, urdina, berdea, gorria eta magenta koloreak.
Bit segidak erabiltzean edozein balio kodifika dezakegu, zenbakiak, hitzak eta irudiak. Lau bitek nibble bat sortzen dute eta 24 = 16 balio desberdin adieraz ditzake, zortzi bitek zortzikote bat (edo byte bat) sortu eta 28 = 256 balio desberdin arte adieraz ditzake. Orokorki, n biteko sortarekin 2n balio desberdin arte adieraz ditzakegu.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bit, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.