Beñat Gaztelumendi: Bertsolari gipuzkoarra

Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1987ko ekainaren 11) bertsolaria da, Unai Gaztelumendiren anaia.

Bi aldiz izan da Gipuzkoako txapelduna eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan zen 2013, 2017 eta 2022an.

Beñat Gaztelumendi
Beñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak
Bizitza
JaiotzaAñorga1987ko ekainaren 11 (36 urte)
HerrialdeaBeñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak

Inguma: benat-gaztelumendi-arandia

Bertsolaria

Beñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak 
Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak

Beñat eta Unai Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen. Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, Bilboko SantutxunAñorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.

Beñatek Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Bilbon, eta 2008an Bertsoa.com-en hasi zen lanean. Hasieran, kazetari bezala, eta, gero, grabatzen ere bai. 2017 bitarte bertsoa.eusen eta Hitzetik Hortzeran aritu zen, eta 2017tik aurrera bertsotan zentratu zen gehiago. Kolaborazio ugari egiten ditu hainbat hedabidetan.

2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da, ikerkuntza ataleko arduradun gisa bereziki.

Idazlanak

Hainbat hedabidetan kolaboratzen du: Gaztezulo, Gaur8, Berria, …

Beñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak 
Bidea da borroka komikia

2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen. Komikiak Beñat eta Unairen belaunaldiaren deskribapen bat erakusten du, eta azaltzen du gazte horiek mundua nola ikusten duten. Anaien artean argitu zuten komikiaren nondik nora hasieran, eta gero Beñatena izan zen gidoia eta Unairena marrazkia. Bertsolari aldizkariko 124. zenbakian argitaratu zuten, monografiko gisa 2021eko neguan.

Komikia sortzeko erreferentzia handia hartu zuten Zerocalcareren komikietatik. Eguneroko harremana kontatzen du, eguneroko liskar txikiak. Gainera Zerocalcareren marrazkien estilo bat-batekoa ere erabli zuen Unaik. Liburuan ea dena egin zuen lehenengo trazuan. "Inperfekzioz" jositako komikia da, baina horrek, era berean, nortasuna ematen dio.

Bestalde gaztelumenditarrek beren artean askotan komentatuta zuten txapelketek zenbaterainoko fokoa hartzen duten, ze arreta bereganatzen duten, eta nola beste plaza, saio edo bertsolari izateko moduak itzalean geratzen diren.

Txapelketak

Beñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak 
Beñat txapela jantzita 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean.

2007an jokatu zuen Gipuzkoako txapelketa aurreneko aldiz eta buruz-burukora iritsi zen. Ordutik aurrera Gipuzkoakoan izan diren buruz buruko lehia guztiak jokatu ditu eta 2015ean Alaia Martinekin eta 2019an Agin Labururekin jokatu ondoren txapelduna izan zen.

Bertsolari Txapelketa Nagusian ere finalean izan da eta bietan zazpigarren postua lortu du. Hau da bere palmaresa:

Sariak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beñat Gaztelumendi Beñat Gaztelumendi: Bertsolaria, Idazlanak, Txapelketak 

Tags:

Beñat Gaztelumendi BertsolariaBeñat Gaztelumendi IdazlanakBeñat Gaztelumendi TxapelketakBeñat Gaztelumendi SariakBeñat Gaztelumendi ErreferentziakBeñat Gaztelumendi Ikus, gaineraBeñat Gaztelumendi Kanpo estekakBeñat Gaztelumendi1987AñorgaBertsolari Txapelketa NagusiaEkainaren 11GipuzkoaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaUnai Gaztelumendi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TartaloErliebe (geografia)BaserriItsas trikuZuhaitzUrteberriOñatiKoebaluazioBerlingo harresiaAutarkia (ekonomia)Fitxategien Transferentziarako ProtokoloaItsaslabarGiza sexualitateEsklabotzaOn Kixote MantxakoaArgia (aldizkaria)HegaztiNutrizioIratxeko monasterioaEuskararen bilakaera XX eta XXI. mendeetanCristiano RonaldoPlano inklinatuNew YorkMarruskadura-indarScratch (programazio-lengoaia)OtxandioEstropadaPertsona Fisikoen Errentaren gaineko ZergaJazzJanire Gonzalez EtxebarriBerriaBarne produktu gordinUztarriaErretinaDurangoHaurdunaldiErromaMahatma GandhiXalbadorren heriotzeanUltimate frisbeeTrikuharriAustraliaGerra zibilMozolo arruntAna EstradaGonzalo BoyeJohn Fitzgerald KennedyProsaOlagarroGobernuz kanpoko erakundePornhubAndorraLautada633Lurraren egituraBernardo AtxagaBaliagarritasun (argipena)DiktaduraAhateAro ModernoaIñigo UrkulluPatata🡆 More