Alaia Martin Etxebeste: Bertsolari gipuzkoarra

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987ko abenduaren 28a) bertsolaria, gidoigilea, kultur sortzailea eta ikus-entzunezko komunikatzailea da.

Alaia Martin Etxebeste
Alaia Martin Etxebeste: Bizitza, Bertsolari ibilbidea, Txapelketak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlaia Martin Etxebeste
JaiotzaOiartzun1987ko abenduaren 28a (36 urte)
HerrialdeaAlaia Martin Etxebeste: Bizitza, Bertsolari ibilbidea, Txapelketak Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Ikus-entzunezko komunikazio
La Platako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta gidoilaria

Bizitza

Oiartzungo Ugaldetxo auzoan jaio zen. Ama oiartzuarra du, Xeberoeneko Maixux Etxebeste Odriozola, eta aita irundarra, Xabier Martin Sandoval. Sei urte zaharrago den anaia bat du, Jon, bera ere bertsolaria, beste jarduera batzuen artean.

Haurtzaro ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak, aurrez Iturburu Udal haur-eskolatik pasata. Batxilergoa Orereta ikastolan eta Bilbon eta Argentinan unibertsitateko ikasketak. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, zinemagintzan espezializatua.

Bertsolari ibilbidea

12 urterekin hasi zen bertsotan Haurtzaro ikastolako bertso eskolan. Geroztik, Oiartzungo, Santutxuko eta Ahalduntze bertso eskoletan ibilitakoa da. Oiartzungo Martzelina Bertsozale Elkarteko kide da. Bere lehen eskolarteko saioa Añorgan egin zuen, Maddi Suarez Korta eta Karmele Mitxelena Etxebeste lagun zituela. Orduz geroztik bertso-plaza asko egina da. 2011ko Gipuzkoako txapelketa nagusia bizitza aldatu zion txapelketa modura gogoratzen du eta ongien sentitu izan den txapelketa, berriz, 2015ekoa dela aitortzen du. 

Txapelketak

Gazte Sariketetan Sariak:

Txapelketa Nagusietan

Bertsolaritzari lotutako bestelako jardunak

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Transmisio atalean irakasle ibilia da

UEU 2021ean Udako Bertso Eskolako irakasleetariko bat izan zen.

Kazetari lanetan

2016tik 2020ra Euskadi Irratiko Zubiak programa aurkeztu zuen Artzen Letonarekin batera hasieran, Pantxis Bidartekin ondoren. Kolaboratzaile izan ziren Saioa Alkaiza eta Lohizune Amatria. Programa honek 2021eko Irratiaren Argia saria jaso zuen.

Barrubiak saioko gidaritza.

Herritmia saioko gidaritza.

7K Aldizkarian, zein irratian iritzi-emaile ibilitakoa. 2008an desagertutako Xirika gehigarriko elkarrizketatzailea izan zen, bai eta ON eta Gaztezulo aldizkariko iritzi emailea ere.

Bestelako sormen lanak

Bertsolaritzan zentratua badabil ere, sormenarekin zerikusia duten alor asko lantzea gustatzen zaio: ikus-entzunezkoak, artikulugintza, poemagintza, ipuingintza etab.

Gidoigintzan ibili da Martin telesailean, Sautrelan, Izan egin eragin eta Tximeletak dokumentaletan eta baita irrati saioetan ere.

Abestien letra egilea: Esti eta Mikel Markez, Iker Lauroba, Topagunea 2008, Olatz Salvador, Bizipoza proiektua (Beroa Elkartea)...

Leihoen afasia (Eztena Jaialdia) antzerki-kronika liburuaren egilea da.

Bertsoklika. Korriklika saioak bere bertsoaz lagunduta (2019).

Oiartzungo Arte Egunak-eko partaide, Hiru Binaka zirkuituan (2020, 2022).

Ez Gaude Konforme. 11 Lore. Lurdes Iriondoren omenez Agurtzane Intxaurragak landutako omenaldi ikuskizunean testuen egile eta aurkezle (2020).

Mugmus Kolektiboaren “GARAIZ 60 t.m” ikuskizunaren kale-aldaera prestatu zuen eta bertan parte hartzen du (2021).

Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolari oiartzuarrari historian merezi duen lekua emateko proiektuetan dabil, tartean. “Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo.” argitalpenean, Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin (2023).

Herritar aitortza

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • «Alaia Martin» Bertsozale.com webgunea.
  • [1] Oiartzun Urtekaria 2012. Herriko seme-alabak. Jonekin.
  • [2] Aski Prexko udaleko aldizkarian gidoilari eta kazetagintzaz mintzo.
  • [3] Kulturaz elkarrizketa Oiartzungo irratian.
  • [4] Txapelketa aurreko elkarrizketa Berrian.
  • [5] Txapelketa ondorengo elkarrizketa Naiz-en.

Tags:

Alaia Martin Etxebeste BizitzaAlaia Martin Etxebeste Bertsolari ibilbideaAlaia Martin Etxebeste TxapelketakAlaia Martin Etxebeste Bertsolaritzari lotutako bestelako jardunakAlaia Martin Etxebeste Kazetari lanetanAlaia Martin Etxebeste Bestelako sormen lanakAlaia Martin Etxebeste Herritar aitortzaAlaia Martin Etxebeste ErreferentziakAlaia Martin Etxebeste Kanpo estekakAlaia Martin Etxebeste1987Abenduaren 28BertsolariGidoilariGipuzkoaIkus-entzunezko komunikazioOiartzun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Giza Immunoeskasiaren BirusaWikipediaConnemara gure bihotzetanAnimaliaSistema endokrinoGreziar mitologiaBoleibolTaula periodikoaEsklabotzaAner PeritzGoienaJosip ManolićKöppen klima sailkapenaMikel LaboaParaíbaNerea KortajarenaJose Antonio ArdanzaEuskal dantzakRadarFaktore biotikoMarrazo erraldoiItaliaWiki CommonsJuan Ajuriagerra OtxandianoMuga-zergaBaionaAntton OlariagaInkisizioaImanol LarzabalEuskal HerriaBig BangGoogleBihotzXabier AlonsoGlositisTxinako Herri ErrepublikaOlinpiar JokoakKorronte elektrikoBellagio (hotela eta kasinoa)Euri azidoMarcella MaiaIsaac NewtonEzteiMusikaInformazioBortxaketa zuzengarriOzeano ArtikoaErrobiIzurdeGregorio ArziniegaErdi AroaEstatu IslamikoaGeoparkeGari MujikaIkurrinBasamortuNazio Batuen ErakundeaNorvegierazko literaturaDavaajantsangiin SarangerelRube Goldberg makinaPopArantzazuko santutegiaUEFAko Txapeldunen LigaEuskal Herriko artea PaleolitoanUztarriaGamelan🡆 More