Barea ornodun animalia guztiek daukaten organoa da, gizakiengan abdomenaren ezker goialdean dagoena.
Fisiologikoki, bi funtzio nagusi ditu. Batetik, globulu gorrien erregulazioa: globulu gorri zaharren suntsipenaz arduratzen da, eta bere barnean odol-biltegia dauka horretarako. Bestetik, immunitate-sistemaren zati garrantzitsua osatzen du, eta bere gabeziak babesgabe utz gaitzake infekzio zehatz batzuen aurrean.
Bare (organoa) | |
---|---|
Barearen kokapena barrunbe abdominalean. Irudi gehiago | |
Giza barearen laparoskopia bidezko ikuspegia. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | immunitate-sistema |
Kokapena | sabelaldeko barrunbea |
Hona drenatzen du | zain esplenikoa |
Arteria | arteria espleniko |
Zaina | zain esplenikoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | splen |
MeSH | eta A15.382.520.604.700 A10.549.700 eta A15.382.520.604.700 |
TA | A13.2.01.001 |
FMA | 7196 |
Terminologia anatomikoa |
Greziera klasikoan σπλήν zen, "spleni" alegia, eta latinez "lien". Hala ere, gaur egungo izenak hizkuntza erromantzeetan aldentzen dira hitz horietatik, hala nola "bazo" gaztelaniaz, "baço" portugesez eta "rate" frantsesez. Eredu klasikoetatik eratorriak ditugu ingelesezko "spleen" eta esperantozko "lieno". Euskaraz "are" (Arratiako bizkaieran), "bae" (zubereran) eta "bara" (Nafarroako gipuzkeran) ere dokumentaturik daude.
Giza barea abdomenaren atzealdean dago, ezkerreko giltzurrunaren gainean, 9. eta 12. saihetsen artean eta hauen azpian. 13-15 cm izaten da luze, 7 cm inguru zabal, eta 3-4 cm lodi; 200 gr inguruko pisua du. Kolore gorri urdinxka du eta itxura biribildua. Ehun konektibozko kapsula batez inguraturik dago, eta kapsularen irtenuneak barearen barrunbera sartzen dira, eta bitan banatzen dute mamia: mami zuria barnealdean, eta mami gorria aurrekoaren inguruan. Mami zuria da berez linfoideoa, eta B eta T linfozitoz osaturik dago, arteriola baten inguruan. Mami gorria, berriz, odolez betetako sinu benosoz eta eritrozitoz osatua da.
Hiru funtzio nagusi ditu:
Esplenomegalia barearen handitze patologikoa da. Gibeleko gaitza bat izaten da arrazoirik ohikoena, baina infekzioek, linfomek edo prozesu tumoralek ere eragin dezakete. Esplenomegaliaren ondoriorik larriena barea apurtzea da, odol-galera handia gertatzen delako, eta segituan konpondu beharreko arazo kirurgikoa da. Abdomeneko traumatismo baten ondorioz ere hauts daiteke barea, eta orduan ere erauzi egin behar izaten da, peritoneoaren barneko odoljarioa saihesteko. Barea kendu ezkero, beste organo batzuek burutzen dituzte haren funtzioak, hezur-muin gorriak eta gibelak batez ere.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bare (organoa), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.