Aurora Bertrana Salazar (Girona, 1892ko urriaren 29a - Berga, 1974ko irailaren 3a) katalan idazle eta biolin-jotzailea izan zen.
Aurora Bertrana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aurora Bertrana i Salazar |
Jaiotza | Girona, 1892ko urriaren 29a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Girona Geneva Paris Bartzelona Papeete |
Heriotza | Berga, 1974ko irailaren 3a (81 urte) |
Familia | |
Aita | Prudenci Bertrana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut Jaques-Dalcroze (Genève) (en) Genevako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, biolontxelista, jazz musikaria eta esploratzailea |
Enplegatzailea(k) | Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison (en) |
Kidetza | Lyceum Club de Barcelona (en) |
Mugimendua | feminismoa |
Genero artistikoa | eleberria jazza war novel (en) Bidaldi liburua zientzia-fikzioa |
Musika instrumentua | txeloa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kataluniako Ezker Errepublikanoa |
Oso umetan hasi zen idazten. 10 urte inguru zituenean erakutsi zion lehen ipuina aitari. Hain zuzen, Prudenci Bertrana kazetari eta idazlearen alaba zen —Josafat aitoren semeak egin zuen batez ere ezagun hura—. Aitak ez zuen inondik inora nahi alaba idazlea izaterik; ez zitzaion emakumeentzako moduko jarduera iruditzen. Hala, berari kopiatu izana leporatu zion alabari. Ama Neus Salazar zuen.
Josi egiten zuen amak, eta nahiz eta etxean saiatu ziren Bertranak ere bide hori har zezan, inoiz ez zitzaizkion interesatu jostorratzak eta hariak. Literatura ahatz zezan, aitak biolontxelo irakasle bat jarri zion. Hasieran, Gironan bertan hartu zituen eskolak, eta trenean astean pare bat aldiz Bartzelonara joaten hasi zen gero. Txiki geratu zitzaion Bartzelona ere, eta Suitzara joan zen, Dalcroze Institutuan ikastera. 1920ko hamarkada zen, eta emakumez bakarrik osatutako Europako lehen jazz-banda sortu zuen han.
Han ezagutu zuen Denys Choffat ingeniari elektrikoa ere, eta ezkondu egin ziren. Senarraren lan kontuak zirela medio, Polinesiara joan ziren 1926tik 1929ra. Kataluniako egunkarietara kronikak bidaltzen hasi zen, eta egundoko arrakasta zuten irakurleen artean.
Kataluniara itzulita, 1930ean Paradisos oceànics idatzi zuen Polinesiako bizipenetan oinarrituta; liburu horrek eman zion hasiera haren literatura-ibilbideari. 1930eko hamarkadan, gerra hasi aurretik, fikziozko liburuak eta fikziozkoak ez zirenak idatzi zituen. Besteak beste, Marokora joan zen hango emakumeen bizimoduaren berri izateko: El Marroc sensual i fanàtic liburua idatzi zuen han jasotakoekin. ERC alderdiko militantea izan zen, eta, 36ko gerraren ostean, erbestera alde egin behar izan zuen: atzera Suitzara. Senarra Espainian geratu zen, eta frankistengana batu.
Bertrana 1949an itzuli zen erbestetik. «Garai grisak» deitu izan zien handik aurrerako urteei, baina haiexek izan zituen emankorrenak literatura aldetik, dozena bat liburu baino gehiago kaleratu baitzituen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Aurora Bertrana, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.