Augusto Ibáñez: Errioxako pilotari

Augusto Ibáñez Sacristán, pilota arloan Titín III.a goitizenaz ezaguna (Tricio, Errioxa, 1969ko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da.

Titín III.a
Augusto Ibáñez: Errioxako pilotari
Titín III.a, Adarraga pilotalekuan, berak esku huskako pilotara ekarri zuen boleiboleko jauzia eginez.
Izen osoa: Augusto Ibáñez Sacristán
Jaiotza data: 1969ko urtarrilaren 13a (55 urte)
Jaioterria: Tricio, Errioxa (Espainia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 86 kg
Debutatze data: 1992ko irailaren 13a
Debutatze pilotalekua: Baños de Río Tobía
Erretiratze data: 2014ko urriaren 5a
Erretiratze pilotalekua: Adarraga

Esku huska, aurrelari jokatzen zuen, Asegarcerekin lehenik, Asperekin gero. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 metro luze da, eta 86 kg pisatzen zuen. Estreinako partida 1992ko irailaren 13an jokatu zuen, Baños de Río Tobíako (Errioxa) pilotalekuan. 2014ko urriaren 5ean erretiratu zen, 22 urtez profesional izan eta gero. Iraultza ekarri zuen esku huskako pilotara. Ordu arte askoz estatikoagoa zen aurrelarien jokoari, Titinek bestelako molde bat ekarri zion: erasokorra, airez asko sartzekoa (hala erasorako nola defentsarako), bizia, abiadura handikoa, guztiz ikusgarria. Augusto Ibañez inoiz ez zen jo luzeko pilotaria izan, baina oso nabarmenak izan ziren beti haren defentsa (izan ere, zango arinak zituen, eta boleibolean ikasia zuen eran lurrera botaz jauzi egiten zuen pilotaraino iristeko) eta airez erremate zehatzak egiteko ahal ikusgarria. Nahiz hedapen handieneko txapelketa garrantzitsuenean, nahiz herri txiki-txiki bateko jaietako partidetan, beti jokatzen zuen ahal betean, bere onena ematen saiatzen zen beti. Pilotazaleen maitasuna ekarri zion horrek guztiak, eta pilotazaletasuna piztu zuen Errioxan: Titin profesional mailara iristean ahulaldi sakonean sartuta zebilen esku huskako pilota profesionala lurralde hartan, eta profesional izateari utzi zionerako bera idolotzat hartuta hazitako errioxar gazte ugari ari ziren profesionaletan (Merino I.a eta II.a, Cecilio Valgañón, Gorka eta Víctor Esteban...).

2014ko urriaren 5ean erretiratu zen profesionaletatik, Logroñoko Adarraga pilotalekuan egin zioten omenaldiarekin. Hala ere, pilotan jokatzen jarraitzen du, nahiz eta maila apalagoan aritu, Garfe enpresarekin.

Politikari gisa, Espainiako Alderdi Popularreko zinegotzi izan zen Logroñoko Udalean, 2011tik 2015era bitartan. 2012ko maiatzean, zeresan handia eman zuen Arnaldo Otegirekin batera Logroñoko espetxean ateratako argazkiak, Alderdi Popularrak Euskal Herriko ezker abertzalearekiko harremanak etenda baitzituen garai hartan.

Kirol lorpenak

  • 1992/1993ko binakako txapeldunordea.
  • 1993/1994ko binakako txapelduna
  • 1997ko lau eta erdiko txapeldunordea.
  • 2000ko binakako txapelduna.
  • 2003ko lau eta erdiko txapeldunordea.
  • 2004ko binakako txapelduna.
  • 2007ko lau eta erdiko txapelduna
  • 2008ko binakako txapeldunordea
  • 2012ko binakako txapelduna.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augusto Ibáñez Augusto Ibáñez: Errioxako pilotari 

Tags:

1969Errioxako Autonomia ErkidegoaEsku-huskako pilotaPilotaTricioUrtarrilaren 13

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HaltzEnergia eolikoIzenordainEreinotzWolfgang Amadeus MozartGoi Erdi AroaJaponiaReinhardstein ur-jauziaMartxoaren 27Urteberri-egunKukuAngkor WatLurraKutsaduraHausterre-egunAutismoXIX. mendeaRaichur barrutiaEnergia elektrikoBernart EtxepareDentsitate (fisika)EuskalkiMirotzak (abestia)VUztailaren 31Jazz2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakIlaski SerranoMatalas apaizaren matxinadaTxinako Herri ErrepublikaMexikoAltsasu auziaBarakaldoLokotx biltzeAMIA analisiAztarna ekologikoKai NakaiOperaMarie EquiKolitis ultzeradunHannah ArendtItsas izarEguzki-sistemaLokomozio-aparatuContact (1997ko filma)Euskal Herriko bertako etxe abereen arrazakApustuTurismoIndoeuropar hizkuntzakBarne produktu gordinHidrosferaMonarkia autoritarioZirkulazio-aparatuUruguaiko futbol selekzio nazionalaOrga jokoFestina auziaEmilia LandaluceJuan Jose Unanue2017Connemara gure bihotzetanIP helbideEuskaraCrapsWalter BenjaminSilverstoneko zirkuituaOrreagako gudua (778)Inesa GaxenXabier TolosaOligarkiaLegamia🡆 More