Askapen Islamikorako Fronte Mairua

Askapen Islamikorako Fronte Mairua edo MILF (ingelesez: Moro Islamic Liberation Front, arabieraz: جبهة تحرير مورو الإسلامية‎‎, Jabhat Tahrīr Moro al-ʿIslāmiyyah) Filipinetako hegoaldean kokatutako gerrilla musulman bat da.

Batez ere Mindanaoko Bangsamoro eskualdean, Sulu uhartedian, Palawanen eta Basilanen da garrantzitsua.

Historia

Sorrera

Askapen Islamikorako Fronte Mairua 
MNLFren bandera

1960ko hamarkadan Jabidahko sarraskia gertatu ondoren Nazio Askapenerako Fronte Mairua (MNLF) sortu zen, Bangsamororen autonomia eskuratu asmoz, Filipinetako hegoaldean.. MNLFak hainbat ekintza armatu egin zituen euren helburuak lortzeko asmoz, tartean hilketak zirela. Manilako gobernuak armada bidali zuen Filipinetako hegoaldera insurjentzia kontrolatu asmoz. 1976an Muammar al Kadafik negoziazioa bultzatu zuen Filipinak et MNLFko buruzagia zen Nur Misuariren artean, eta honela MNLF-GRPH Tripoliko Akordioa erdietsi zen, non gobernuak MNLFri eskualdean autonomia partzial bat ematen zion.

Akordioa sinatzeak eztabaida handiak sortu zituen MNLFren buruzagien artean. eta honek haustura sortu zuen, 1977an. Hashim Salamat eta beeste 57 ofizialek "Lidertza Berria" dieturikoa osatu zuten. Misuarik Salamat kaleratu zuen, 1977ko abenduan eta honek buruzagitza Kairora eraman zuen, Egipton eta 1980an Lahorera, Pakistanen. Bertan aktibitate diplomatiko handia hasi zuen eta 1984an Askapen Islamikorako Fronte Mairua sortu zuen. Muammar al Kadafi laguntzaile garrantzitsua bilakatu zen.

Bereizketaren ostean

Askapen Islamikorako Fronte Mairua 
AIFMko kide bat

1987ko urtarrilean MNLFk eta Filipinetako Gobernuak autonomia partzial baten eskaintza sinatu zuten, Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa sortuz. MILFek, ordea, ez zuen hau onartu eta bere insurjentzia operazioekin jarraitu zuen. 1997an Manila eta MILFen arteko su-eten bat sinatu zen, bien arteko operazio ofentsiborik ez egitea onartuz, baina 2000. urtean Filipinetako Armadak hautsi egin zuen, Joseph Estrada presidentearen ardura-pean. Honi erantzunez jihad bat deitu zuten gobernuaren, bere herritarren eta babesleen aurka. Gloria Macapagal-Arroyo presidenteak berriro ere su-etena sinatu zuen eta MILFek bake eztabaidak berriro hasi zituen.

Oin-oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Askapen Islamikorako Fronte Mairua HistoriaAskapen Islamikorako Fronte Mairua Oin-oharrakAskapen Islamikorako Fronte Mairua ErreferentziakAskapen Islamikorako Fronte Mairua Ikus, gaineraAskapen Islamikorako Fronte Mairua Kanpo estekakAskapen Islamikorako Fronte MairuaArabieraBangsamoroFilipinakGerrillaIngelesaMindanaoMusulmanSulu artxipelagoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Urteberri-egunBakterioArrate (mendia)School TiesAsun MatillaRamón AndrésAmarotzMiñanTontxu RodríguezAitana Etxeberria606Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaBernardo AtxagaGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaDentsitate (fisika)Urtarrilaren 18MateriaIrakLotura kobalenteBiodibertsitateZLauaxetaBilboko Burdin HesiaConnemara gure bihotzetanEuskal Autonomia ErkidegoaMarvin Amparo SantanaToles eta zamalkadura gerrikoAntzinaroaHaizearen orraziaAnimaliaJose Maria IparragirreFilosofia politiko1997IslandiaErika OlaizolaSokatiraNaiara ArnedoLehen Mundu GerraUztailaren 31ProtozooPhyllobates aurotaeniaOxigenoCary MiddlecoffKolitis ultzeradunErdi AroaProzesioLeBron JamesSergio MattarellaAiora ZulaikaEuropaKai NakaiTxantxangorriJosu Zabala AjuriagerraJ. K. RowlingErnalketaBernart EtxepareMiren NarbaizaSilverstoneko zirkuituaBola joko (herri kirola)Emmanuel MacronEuskal Herriko futbol selekzioaKoalaArteriosklerosi🡆 More