Arroketako Ama Birjina (italieraz, Vergine dell Rocce) Leonardo da Vincik egindako bi margolan berdintsuei ematen zaien izena da.
|
|
Bata Parisen dago, Louvre museoan, eta bestea Londresen, National Galleryn.
Louvrekoa 1483-1486 inguruan margotu zuen Leonardok, edo lehenago agian, Milanen zegoela egindako lehen margolan handia. Bestea baino 8 cm altuagoa da.
Leonardoren “sfumato” deritzon teknikaren adibide ezin hobea da bertsio hau. Arrakasta izan zuen berehala margolan honek, eta konta ezin ahala kopiatu zen.
Oro har, onartzen da bertsio hau 1492-1508 bitartean margotu zela. Estiloa helduagoa da, eta agian, beste artista batzuen laguntzarekin egin zuen Leonardok. 2005ean, izpi infragorriei esker, ikusi zen beste irudi bat dagoela horren azpian: emakume bat, belauniko, esku batean haur bat daukala. Agian, Jesus Haurraren adorazioa margotzea izan zitekeen lehendabiziko helburua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Arroketako Ama Birjina, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.