Arabako Errioxa: Arabako eskualde

Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabako Errioxa (ofizialki Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da.

    Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errioxa (argipena)».

Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.544 biztanle 2021ean).

Arabako Errioxako kuadrilla
Arabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia Euskal Herria

Arabako Errioxa armarria

Arabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia
Arabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia
Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik.
Administrazioa
HerrialdeaArabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia Araba
Udalerriak15
EskualdeburuaGuardia
Herri handienaOion
Izen ofizialaArabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia 
PresidenteaJoseba Fernandez Calleja
(EAJ)
Geografia
Koordenatuak42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W / 42.6; -2.6
Azalera315,83 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.

Udalerriak

Ondoko udalerriak biltzen ditu:

# Udalerria ▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak Alkatea Alkatearen alderdi politikoa Biztanleria
(2021)
Biztanleriaren ehunekoa, Arabako Errioxako guztizkoan Azalera (km²)
1 Bastida ▪︎Bastida
Gatzaga Buradon
Daniel Garcia Ruiz Alderdi Popularra 1.557 13,4 38,17
2 Elvillar ▪︎Elvillar Enrique Perez Mazo Euzko Alderdi Jeltzalea 349 3,0 17,50
3 Ekora ▪︎Ekora Alfredo Arguijo Echazarreta Euzko Alderdi Jeltzalea 268 2,3 18,80
4 Eltziego ▪︎Eltziego Juan Carlos Uribe Rueda Zieko Bai 1.003 8,7 16,32
5 Kripan ▪︎Kripan Joseba Fernandez Calleja Euzko Alderdi Jeltzalea 177 1,5 12,52
6 Guardia Campillar
▪︎Guardia
Páganos
Serna
Raul Garcia Ezquerro Euzko Alderdi Jeltzalea 1.546 13,4 81,08
7 Lantziego Asa
Binasperi
▪︎Lantziego
Itziar De Alava Martinez de Icaya Euzko Alderdi Jeltzalea 719 6,2 24,20
8 Lapuebla de Labarca ▪︎Lapuebla de Labarca Maria Teresa Cordoba Fernandez Lapuebla Avanza 872 7,5 5,99
9 Leza ▪︎Leza Ignacio Gallo Herrera Euzko Alderdi Jeltzalea 219 1,9 9,92
10 Mañueta ▪︎Mañueta Francisco Javier Garcia Perez de Loza Alderdi Popularra 297 2,6 9,46
11 Moreda Araba ▪︎Moreda Araba Mara Garcia Diaz de Cerio Euzko Alderdi Jeltzalea 212 1,8 8,67
12 Navaridas ▪︎Navaridas Mikel Fernandez Calleja Euzko Alderdi Jeltzalea 216 1,9 8,92
13 Oion Gorrebusto
Labraza
▪︎Oion
Jose Manuel Villanueva Gutierrez Euskal Herria Bildu 3.544 30,6 45,16
14 Samaniego ▪︎Samaniego Maria Pilar Garmendia Iparragirre Euskal Herria Bildu 313 2,7 10,64
15 Villabuena Araba ▪︎Villabuena Araba Iñaki Perez Berrueco Euzko Alderdi Jeltzalea 287 2,5 8,48
Arabako Errioxako kuadrilla 11.579 100 315,83

Inguru naturala eta klima

Arabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia 
Eskualdea Bernedoko mendatetik ikusita.

Arabako Errioxa Ebro ibaiaren sakonunearen barnean dago, bi muga hauek dituela: Toloño mendilerroa iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean. Kantauri itsasotik gertu dagoen arren klima kontinental leuna du Arabako Errioxak (urtean 16,7 gradu batez beste eta 430 mm ur).

Landarediari dagokionez landareak mediterraneoak dira nagusi, ezpela, artea, pinua eta makala ibaien inguruan. Ebro ibaia da Arabako Errioxako ibai nagusia, eta bertan isurtzen dute ura Toloño mendilerrotik jaisten diren errekek (Herrera, Mayor, Pisarnoso, Acequia, Gines, Uneba, Galijo, Viñaspre, Valvarriñaga, Conchaval, Buenpajera eta Valdevaron).

Historia

K.a. 5000. urtetik, Mesolitotik, hainbat herri finkatu edota igaro dira Arabako Errioxatik. Atlantiko eta Mediterraneo aldeetako kulturen arteko bilgunetzat hartu izan da Arabako eskualde hori (kultura zelta, zeltiberiarra eta euskalduna). Erromatarrak Ebroko goi arroan egokitu zirenean, herri euskaldunak (autrigoiak, barduliarrak edo baskoiak) bizi ziren Arabako Errioxan.

Arabako Errioxa: Udalerriak, Inguru naturala eta klima, Historia 
Sorginaren Txabola.

V. mendetik aurrera, Erromako inperioa deuseztu ondoren, bisigodoen begiradapean geratu zen Arabako Errioxa euskalduna. VIII. mendean, Errioxako lurrez jabetu ziren arabiarrak. X-XI. mendeetan, Nafarroako eta Gaztelako koroek gutiziaturiko eremu bihurtu zen Araba guztia. Arabako Errioxa Nafarroako lurra zen, Lizarraldeari zegokiona eta hala iraun zuen XVI. mende hasiera arte. XV. mendean hasi zen, gaztelerak bultzatuta, euskararen gainbehera Errioxan.

Kultura

Hizkuntzari dagokionez, gaztelania da nabarmen nagusi Arabako Errioxan. 2016an, 2.525 euskaldun, 2.200 ia-euskaldun eta 6.448 erdaldun bizi ziren, hau da, eskualdeko biztanleen % 42,28k zekiten euskaraz neurriren batean. 20 urte lehenago, 1996an, 978 euskaldun, 831 ia-euskaldun eta 7.673 erdaldun ziren.

Ekonomia

Ekonomiaren aldetik, eskualde aberatsa da Arabako Errioxa. Oro har ardogintzari lotutako lehen sektoreko jarduerek aparteko garrantzia dute eskualdean. Ardogintzaren inguruan, bestalde, zerbitzuak eta turismo jarduerak ere nabarmen indartu dira Arabako Errioxan azken urteotan.

Ardogintza

Errioxa mahats lurralde oparoa izan da historian zehar, eta, Nafarroarekin batera, ardoz hornitu ditu luzaroan iparraldeko euskal lurraldeak. Mundu osoan ospetsu bihurtu da gaur egun Errioxako ardoa. Mediterraneo aldeko erromatarrek irakatsi bide zizkieten errioxarrei mahatsa lantzeko eta ardoa egiteko teknikak. Erdi Aroan bere horretan iraun zuten teknika horiek. XIX. mendearen bukaeran, teknika berriak abiarazi zituzten Errioxako ardogintzan Bordele aldeko ardogile frantsesek eta gaurko egunean ardo industria modernoa dago Errioxan.

Eskualdea Errioxako ardoa ekoizten duen hiru azpi-eskualdeetako bat da. Tartean, Guardia, Eltziego eta Lantziego dira herri ekoizle nagusiak.

Herritar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Arabako Errioxa UdalerriakArabako Errioxa Inguru naturala eta klimaArabako Errioxa HistoriaArabako Errioxa KulturaArabako Errioxa EkonomiaArabako Errioxa Herritar ospetsuakArabako Errioxa ErreferentziakArabako Errioxa Kanpo estekakArabako ErrioxaArabaArabako kuadrillakGuardiaOion

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GipuzkoaNikolas KopernikoSinbolismoHarkaitz CanoJonathan SwiftRadiocrimenEuropar BatasunaGorrindolEskusoinu txikiOtsoPigmentuPlanktonJon SarasuaMónica OltraCantinoren planisferioaEnergia berriztagarriLaskorain IkastolaApirilaren 25Gabriel ArestiBiozenosiMilanLokomozio-aparatuGarapen iraunkorLouis-Sébastien MercierEspainiako trantsizioaJoselu AnayakP2PXVIII. mendeaIván Martín NúñezTeknologiaGipuzkoako Bertsolari TxapelketaInternetErlijioSan Bartolome (argipena)Energia zinetikoParisBilboInternazionalaMadrilZirkuluDanbolinPortugalBarrokoaBarry CunliffeGoroldioGarazi ArrulaPruden GartziaEroankortasun elektrikoKuku-belarErnalketaErromako foroaFrancoren diktaduraLaminaAnne IgartiburuCecilia BoloccoKubismoIndarSarpenWładysław BartoszewskiAmerikaJoanes LeizarragaSare pribatu birtualDeiaTximeletaBizkaiko Foru AldundiaWikiNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaEnergia geotermikoAngel Etxaniz Olabarria🡆 More