Antònia Vicens eta Picornell (Santanyí, Mallorca, 1941eko martxoaren 27a) Mallorcako emakumezko idazle bat da.
Katalanez idatzi du narratiba eta poesia.
Antònia Vicens | |||
---|---|---|---|
1998 - 1999 ← Jaume Fuster (en) - Jaume Pérez Montaner (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Antònia Vicens i Picornell | ||
Jaiotza | Santanyí, 1941eko martxoaren 27a (83 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea eta haur literatura idazlea | ||
Parte-hartzailea | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | eleberria |
Hasierako idatzietan herriaren eta zaharren hizkera eta kontaera hartu zituen oinarri, eta ondoren katalanean trebatu zen Obra Cultural Balear erakundean. Argitaratu zuen aurreneko liburuak, Banc de fusta izeneko kontakizun bildumak, sari bat jaso zuen Cantonigròsen 1965ean. Bigarren lanak, berriz, oihartzun handiagoa izan zuen: 39º a l'ombra eleberriak Sant Jordi saria bereganatu zuen 1967an. Bai bi lan horietan bai ondorengoetan bere inspirazio iturri nagusiak izan dira Mallorcako unibertsoa eta turismoaren eta lurraldearen iraupenaren arteko oreka arazoak, uhartean gertatutako aldaketa eta haren ondorioak. Hoteletan lanean ibiltzeak ere ikuspegi ezin hobea eman zion egoeraz. Maiz landu dituen beste gai batzuk baztertutako jendearen egoera (baztertuak emakumeak direlako, sistematik kanpo daudelako) eta horrek eragiten duen bakardadea izan dira.
1971n ezkondu eta Palmara joan zen bizitzera. Han askotariko lanak bete zituen hainbat tokitan eta uharteko egoera ikuspegi askotatik ezagutu zuen. Avui egunkarian kolaboratzaile lanetan hasi zen ipuinak argitaratuz, baita Diario de Mallorca kazetan ere. 2000. urtean, erretiroa hartu zuenean, hiritik kanpora bizitzera joan zen, eta han jarraitu zuen idazten, poesia eta prentsarako artikuluak ere tartean.
1997an Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC) elkarteko juntan sartu zen, Balear Uharteetako lehendakariordearen karguarekin.
2009an hasi zen poesia argitaratzen, Lovely izeneko poema bilduma plazaratu zuenean.
Lehen aipatutako Sant Jordi sariaz gain beste hainbat jaso ditu, besteak beste Creu de Sant Jordi 1999an, Ramon Llull domina 2004an (uko egin zion, Balearretako Gobernuaren hizkuntz politika salatzeko), Kataluniako Kultura Sari Nazionala 2016an, Espainiako Poesia Sari Nazionala 2018an eta Katalanezko Letren Ohorezko Saria 2022an. Urte horretan alaba kutun izendatu zuen Mallorcako Kontseiluak.
Bere liburuak alemanera, frantsesera eta gaztelaniara itzuli dira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Antònia Vicens, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.