Altitudezko Zonazio

Altitudezko zonazioa, ekologian, altitudearen eraginez mendietan gertatzen den landaredi-zonazioa da.

Altitudeak tenperaturan, hezetasunean, lurzoruaren konposizioan eta eguzki-erradiazioan eragiten duenez, ingurune-baldintza desberdinak dituzten estai altitudinalak bereizten dira; ingurune-baldintza desberdinen horien ondorio dira landaredi-estaiak.

Altitudezko Zonazio
Landaredi-estaiak Alpeetako Olperer mendian: behetik gora, menditar garaia, subalpetarra, alpetarra eta elurtarra.

Estai bioklimatikoak

Altitudezko Zonazio 
Alpeetako estai bioklimatikoak.

Altitudezko zonazioak balio unibertsala badu ere, eskualde bakoitzak bere estai bioklimatiko diferentzialak izan ohi ditu. Praktikan, ezaugarri termoklimatikoen arabera mugatzen dira. Europari dagokionez, bost estai bereiz daitezke eskualde eurosiberiarrean, eta sei eskualde mediterraniarrean.

Eskualde eurosiberiarra

Ezaugarri termoklimatikoak Landaredi-estaiak
Urteko batezbesteko tenperatura Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa
<3 °C
<-8 °C
<0 °C
Estai elurtarra
Estai alpetarra
3 °C — 6 °C
-8 °C — -4 °C
0 °C — 3 °C
Estai subalpetarra
6 °C — 10 °C
-4 °C — 0 °C
3 °C — 8 °C
Estai menditarra
>10 °C
>0 °C
>8 °C
Estai muinotarra

Eskualde mediterraniarra

Proposamen desberdinak egin dira mediterraniar kliserierako; hona hemen Salvador Rivas-Martínezena:

Ezaugarri termoklimatikoak Landaredi-estaiak
Urteko batezbesteko tenperatura Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura minimoa Hilabeterik hotzeneko batezbesteko tenperatura maximoa
<4 °C
<-7 °C
<0 °C
Estai krioromediterraneoa
4 °C — 8 °C
-7 °C — -4 °C
0 °C — 2 °C
Estai oromediterraneoa
8 °C — 13 °C
-4 °C — -1 °C
2 °C — 9 °C
Estai supramediterraneoa
13 °C — 17 °C
1 °C — 4 °C
9 °C — 14 °C
Estai mesomediterraneoa
17 °C — 19 °C
4 °C — 10 °C
14 °C — 18 °C
Estai termomediterraneoa
>19 °C
>10 °C
>18 °C
Estai inframediterraneoa

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Sarasola, Laura I. Kliseriea, bioscio.hirusta.io

Tags:

Altitudezko Zonazio Estai bioklimatikoakAltitudezko Zonazio ErreferentziakAltitudezko Zonazio Kanpo estekakAltitudezko ZonazioAltitudeEguzki-erradiazioEkologiaHezetasunLandarediLurzoruMendiTenperatura

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Malda (geometria)Eskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaAdimen artifizialMP3Zentral hidroelektriko itzulgarriAlmeneko bertso-eskolaIrulegiko EskuaXerxes I.aALMENGarazi ArrulaJoanes LeizarragaJorge OteizaZuberoaSur (Oman)Euskal literaturaFederico Jiménez LosantosEspainiako Bigarren ErrepublikaSua EnparantzaAfrikaMesopotamiaElastikotasun (fisika)Euskal Herriko musika garaikideaAntzinako ErromaGernikako ArbolaLazkaoElektrizitateTxoria txoriAbeltzaintzaAntoine de Saint-ExupéryDiktaduraHistoriaurreaIzar-malkoakOzeano AtlantikoaHerri kirolEspezieKontrapasSofonisba AnguissolaMarrazoKate trofikoDeba (ibaia)LawfareJoseba Díez AntxustegiMarokoMetal AroaCaponataItsas intrusioFinlandiaPort-au-PrinceItsas pinuRichard WagnerEukariotoAustraliaElhuyar HiztegiaLehen hizkuntzaEz Dok AmairuAlemaniaBegoña Muruaga LacaInternational Standard Book NumberBernardo AtxagaHasier OleagaArmentiako basilikaMaitasunIndarPortugaleteIzarCookieEspainiako Gerra ZibilaTina ThörnerArnaldo OtegiBizkaiko udalerrien zerrendaJon ArretxeNøgen (musika taldea)DinamikaBeñat Gerenabarrena🡆 More