Alanbre

Alanbrea edo burdin haria metalez osatutako hari mehea da, metalen harikortasunari esker haiek luzatuz fabrika daitekeena.

Alanbreak sortzeko erabiltzen diren metal nagusiak burdina, kobrea, letoia, zilarra eta aluminioa dira, besteak beste.

Alanbre
Txarrantxa
Alanbre
Kobrezko alanbre sorta edo kablea.

Ezaugarriak

Alanbreak mota askotakoak dira, emango zaien aplikazioaren araberakoak. Alanbrearen diametroa ere aldakorra da, eta ezin da zehatz esan non amaitzen den alanbrea eta non hasten den hagatxoa edo barra. Alanbrearen ezaugarri nagusia da biribilkiak edo bobinak sortuz bil daitekeela.

Kobrezko alanbrea hari elektrikoak fabrikatzeko erabiltzen da gehien bat. Altzairuzko alanbre arruntak galvanizatu egiten dira oxidaziotik eta korrosiotik babesteko. Tenplaketa bidez gogortutako alanbrea ere existitzen da.

Motak eta aplikazioak

Alanbrearen aplikazio nagusienen artean hurrengoak aipa daitezke:

Alanbre 
Trakziorako malgukiak
Alanbre 
Babeserako alanbre-hesiak
  • Malgukiak
  • Lursailak eta eraikinak zedarritzeko txarrantxak
  • Trakzioa jasaten duten elementuak (igogailuak, garabiak) lotzeko altzairuzko hari lodiak
  • Alanbre korrugatuak, eraikuntzako forjatuak eraikitzeko
  • Alanbre kromatu edo galvanizatuak, aire zabaleko aplikazioetarako
  • Tamaina handiko bobinak sortzeko erabiltzen den alanbre berezi lubrifikatua
  • Karbono-kantitate handiz gogortutako alanbrea
  • Altzairu herdoilgaitzezko alanbrea aplikazio berezietarako

Kanpo estekak

Alanbre  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

AluminioBurdinaKobreLetoiMetalZilar

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ProtistoUrteSeychelleakTxalapartaKate trofikoPierre TopetLehen Mundu GerraKike AmonarrizAmaiurko gazteluaKarl MarxIrabazi arte! (telesaila)IndustriaSoinu kutsaduraMaialen LujanbioAtenasThe SimpsonsWeb nabigatzaileXX. mendeaIndiaProteinaEMakalMateriaAmaia UribeBizkarroiHiriTxinga eramateLeire BilbaoZetakKrimenezko filmOrreagako gudua (778)Xabier Mikel ErrekondoLe CorbusierZuberoaIrunFutbolMieltxo SaralegiErlojuUrtarrilaren 8Seo (argipena)GeneOligarkiaGatz (kimika)Juan Jose UnanueAngkor Wat24 orduak euskarazJPennsylvaniaEmozioPello ReparazPeoi (xakea)AnimaliaNumantziaInflazioAmaiur gaztelu baltzaHannah ArendtMalikiEuskaldunon EgunkariaClement ArrindellIrakAro ModernoaNerbio-sistemaEuskararen historiaCary MiddlecoffPaulo AzpiazuDatu mota osoaQuit IndiaRotten XIIITximeletaArrasateHaut-LieuSons of AguirreEuskal Herriko klima🡆 More