Adolfo Leibar Axpe: Gipuzkoar mendizalea, espeleologoa eta biologoa.

Adolfo Leibar Axpe (Arrasate, 1922ko azaroaren 9a - Oiartzun, 2016ko maiatzaren 8a) Oarsoaldeko naturalista, espeleologo eta kulturzalea izan zen.

Adolfo Leibar Axpe
Adolfo Leibar Axpe: Biografia, Gerra ostea, Aranzadi Zientzia Elkartea
Bizitza
JaiotzaArrasate1922ko azaroaren 9a
HerrialdeaAdolfo Leibar Axpe: Biografia, Gerra ostea, Aranzadi Zientzia Elkartea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun2016ko maiatzaren 8a (93 urte)
Jarduerak
JarduerakWiki Euskaraespeleologoa, naturalista, Wiki Euskarabiologoa eta mendigoizalea
Jasotako sariak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Biografia

Arrasaten sortu zen arren, lau urte zituela familiarekin Errenteria/Oreretara aldatu zen lan kontuak zirela eta. 1950ean Oiartzunera ezkondu zen, eta aurrerantzean han bizi izan zen Ixiar Mendarte emaztearekin.

Gerra ostea

Espainiako Gerra Zibilean gurasoek Abadiñora bidali zuten, eta han zortzi hilabete egin zituen herrira itzuli aurretik.

Gerra ostean Euskal Herrian nagusi zen desolazio giroari aurre egiteko, Oreretako gazte talde bat musika, antzerkia, dantzaldiak etabar antolatzen hasi zen. Horren ondorioz, herrian hainbat kultura eta kirol talde sortu ziren: Leibarrek eta bere lagunek (Pedrotxo eta Boni Otegi, Antontxu, Pepin, Hospitaler anaiak, Mikel Erriondo...) mendi irteerak egiten zituzten, eta 1942an Urdaburu Mendizale Elkartea sortu zuten. Bere espeleologia ibilbidea ere Urdabururen baitan hasi zuen. 1943an soldadutzara joan zen, eta Marokon hiru urte egin zituen.

Aranzadi Zientzia Elkartea

1945ean, Leibar Aralar inguruan biltzen hasi ziren naturalista talde barruan zegoen; handik gutxira Aranzadi Zientzia Elkartea sortu zuten; harrezkero, bere bizitza osoko kultura ibilbidea elkarte honen barruan emango zuen. Hain zuzen ere, hurrengo urteetan Espeleologia Sailean aritu zen: 1945 eta 1949 artean Troskaetako (Ataun) kobazuloko esplorazioetan; 1951an Gesaltzako lizunean (Oñati) burututako lehen esplorazio handian; 1955ean, Espeleologia Saileko burua zela, Aitzbeltzera (Mendaro) jeisteko operazioa koordinatu zuen, hiru bizikletarekin eginiko “Tridem” torno famatuarena; eta 1956ean bere taldekideekin batera Arantzazuko I Euskal Espeleologia Jardunaldiak antolatu zituen, Euskal Espeleologoen Elkargoaren ernamuina. Urte horretatik aurrera Espeleologia Sailaren buruzagitza Felix Ruiz de Arkautek hartu zuen; aurrerantzean Leibarrek lurpeko aktibitatea gutxitu zuen, baina guztiz utzi barik: saguzarren portaera aztertzen jarraitu zuen, Ixiar Mendarte emaztearekin eta Jesus Elosegirekin batera, 70eko hamarkadara arte.

Kultura gizona eta eragile soziala

1950. hamarkadan, herrira etorri eta berehala, Oiartzungo toponimia biltzen eta lantzen abiatu zuen, hurrengo urteetan hainbat planotan jasoko zuena.

1958tik aurrera, Orereta eta Oiartzungo aldizkarietan 50 artikulutik gora idatzi zituen;

1950-60ko hamarkadetan Lartaun elkartearen sortze batzordekidea izan zen.

G. Echeverria lantegian (Pekin) Oreretako Zentro Meteorologikoa sortu zuen, eta 40 urtez Igeldoko Itsas Meteorologia Behatokiari datuak helarazi zizkion.

60ko hamarkadan, frankismoak uzten zituen lege-zirrikituak baliatuz, erakundeetan parte hartu zuen; horrela, Oiartzungo zinegotzia izan zen (tercio familiar delakoaren ordezkari) eta Gipuzkoako Aldundian ahaldun; honen barruan, 1968an zortzi egunez atxilotua izan zen.

1960-70 hamarkadetan trikuharri eta harrespila prospekzioan eta katalogazioan aritu zen inguruko mendietan.

80ko hamarkadan, Arditurriko meategietako trenbidea herriratzeko taldean parte hartu zuen, gaur egungo bidegorriaren aintzindari izan zena. Gainera, trenbide honetan aritutako azken lokomotora lokalizatu zuen Mieres herrian (Asturias).

90ko hamarkadan, Oiartzungo "Mugarri" bildumaren sortze batzordekide, partaide eta bultzatzaile izan zen.

Hortaz gain, beste jarduera askotan aritu zen: mendian magnetofoiarekin txorien kantuak grabatzen, Amulleta, Club Atletico Renteria, Ibaiondo eta Fomento Cultural taldeak bultzatzen, parrokiako obretako batzordekide, Oarsoaldeko historia ikertzen, eta Oiartzungo panoramikak argazkitan jasotzen.

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Adolfo Leibar Axpe BiografiaAdolfo Leibar Axpe Gerra osteaAdolfo Leibar Axpe Aranzadi Zientzia ElkarteaAdolfo Leibar Axpe Kultura gizona eta eragile sozialaAdolfo Leibar Axpe SariakAdolfo Leibar Axpe ErreferentziakAdolfo Leibar Axpe Kanpo estekakAdolfo Leibar Axpe19222016ArrasateAzaroaren 9EspeleologiaMaiatzaren 8NaturalistaOarsoaldeaOiartzun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

GasteizFigaroren ezkontzakLurraReichstagValbonnaisAlderdi Nazional FaxistaCorpus Inscriptionum LatinarumUgalketaUgal-aparatuHistoriografiaPirritx, Porrotx eta MariMototsLos XeyWikiZiegaNetiketaItaliar faxismoIkusmenCharles CoburnIbon MartínErramun MartikorenaGaliziako Egun NazionalaUrteMaiatzaren 15LanbideKristautasunEguzki-energiaGante-WevelgemEdurne AzkarateOmanAitor AranaTernuaEuroBilboko Athletic Club 2016-2017FutbolTxakurAieru (zientzia)Nafarroa GaraiaUrtarrilaren 20Iraitz-sistemaGonneville-en-AugeHuntza taldeaStand-upMadrilAtharratzeko gazteluko kantuaElektrizitateBizenta MogelEzteiLisboaKorneaXerocomus tumidusTiranoKarlos X.a FrantziakoaArabaLandareKorronte elektrikoAgurne AnasagastiValfroicourtNarrastiBasurdeBelakiArgentinaTxistu (musika tresna)Andy WarholHertzainakOperaProkariotoMendiMartxoaren 28KroaziaGipuzkoaItsasontziEider RodriguezSugegorriArmentia🡆 More