20 De Abril

20 de abril (euskaraz: «Apirilaren 20a») Celtas Cortos espainiar folk musika taldearen abesti bat da.

1991n Cuéntame un cuento diskoaren barnean kaleratu zuten.

20 de abril
Celtas Cortosen singlea
Egilea(k)Celtas Cortos
Argitaratze-data1991
Izenburua20 de Abril
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Honen izena daramaApirilaren 20
Ezaugarriak
Genero artistikoaCeltic rock (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaDiscos Radiactivos Organizados
Deskribapena
Honen parte daCuéntame un cuento (en) Itzuli
HitzakJesús Cifuentes
Bestelako lanak
MusikagileaJesús Cifuentes

Abestia

Jesús Cifuentesek hitzak gutun gisa idatzi zituen, neska-lagun ohi bati zuzenduak, gaztetako lagun talde komunarekin iraganean bizi izandako une onak nostalgiaz gogora ekarriz. Horrez gain, abestiak Turmo etxolan, Huescako Benasque udalerriko Estós haranean dagoen aterpe batean, asteburu jakin bati buruz ere hitz egiten du.

20 De Abril 
Turmo etxola, Estós harana

Cifuentesek hitzak benetako istorio batean oinarritzen ez zirela azaldu zuen. Abestia El Tiemblon gizarte-laguntzaile gisa aritu zela moldatu zuen. Hala ere, 30. urteurrenean, bere balizko neska-lagun ohiak gutuna erantzun eta bere "erantzun"a argitaratu zuten.

Abestiaren izenburuak abestiaren lehen bertsoa aipatzen du, gutunaren goiburua izango zena errepikatzen duena: 20 de abril del 90 (1990). Abestia, ordea, 1991n idatzi zuen.

Oihartzuna

Laster ospetsu bilakatu eta 1992ko apirilaren 18ko astean Los 40 Principales irrati-kateak egindako zerrendako lehen postua eskuratu zuen. Hain handia zen oihartzuna, ezen Valladolideko Udaleko Ezker Batuak proposamen bat ere aurkeztu zuen: José Antonio Primo de Rivera kalearen izena 20 de abril deitzera pasa zedila- Hala ere, azkenean proposamenak ez zuen aurrera egin.

Abestiaren bideoklip ofiziala ez zuten urte asko geroago arte grabatu, 2019ko apirilaren 20era arte hain zuzen ere.

Dataren 25. urteurrena bete zenean, hau da, 2015eko apirilaren 20an, Espainian olatu nostalgiko bat gertatu zen, bai sare sozialetan, bai komunikabideetan, abestia gogora ekarriz, eta trending topic bihurtu zen. Letraren parodiak eta abestiaren kartaren balizko erantzunak ere agertu ziren.

Bertsioak

Amaral, Siniestro Total, Oysterband eta Nomadi taldeek abestiaren bertsioak egin dituzte, azken biek ingelesez (20th of april) eta italieraz (20 di Aprile), hurrenez hurren. COVID-19 pandemiaren ondorioz, Valladolideko taldeak beste artista ezagun batzuekin batera, Celtas Cortos & Amigos izenpean, bertsio berri bat kaleratu zuen, non letra bere 30. urteurrena ospatzeko egokitu zuten eta bertsioaren mozkinak ongintzarako eman zituzten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

20 De Abril Abestia20 De Abril Oihartzuna20 De Abril Bertsioak20 De Abril Erreferentziak20 De Abril Kanpo estekak20 De Abril1991Celtas CortosEspainiarEuskaraFolk musika

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HaranAitana EtxeberriaGari-alearen parabolaLuzera (geometria)MinbiziLur ErrekondoULMA TaldeaMarcel DuchampAngiolo GabrielliMichael PraedElektrizitateGaltzagorriCrapsThe Englishman Who Went Up a Hill But Came Down a MountainBasamortuKorrikaMichael JacksonMarteGenePinuArrate (mendia)Arroka sedimentarioGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaKlarineteUrtarrilaren 182023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakDiktaduraBergaraGoogleFrankfurteko EskolaHiriUrteberriUrtarrilaren 15ProteinaBertsolaritzaKoliseoaClement ArrindellParagrafoKristautasunEne begiek (abestia)1911GarizumaKlimaLeinu gerrakErriberriko Errege JauregiaLurraErdi AroaUgal-aparatuWiki CommonsBerotegi-efektuaLandareErika OlaizolaMusikaren historiaSarpenEuskal PizkundeaZornotzaJose Abad Azpilikueta2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakMaria ArrillagaDesobedientzia zibilFestina auziaEnergiaLeBron JamesIzenordainAlemaniaKote CabezudoSinapsiBizkarroiTontxu RodríguezBHistoriaurreaEbaluazio (hezkuntza)NarrastiGasteiz🡆 More