1948ko Udako Olinpiar Jokoak Udako Olinpiar Jokoen XIV.
edizioa izan zen, eta Londresen ospatu zen. 1945ean, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, ofizialki izendatu zuen Londres joko hauetako hiri antolatzaile bezala. Londresek, bigarren aldiz antolatu zituen Olinpiar Jokoak, aurretik, 24 urte lehenago, Parisek egin zuen bezala.
1948ko Udako Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1948ko uztailaren 29a - 1948ko abuztuaren 14a |
Data | 1948 |
Edizio zenbakia | 14 |
← 1944 1952 → | |
Kokaleku | Wembley estadioa (1923) Londres |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Partehartzaile kopuru | 59 4.104 |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 136 |
Osatuta | |
| |
Webgune | olympics.com… |
12 urteren ondoren, Olinpiar Jokoak ospatu ahal izan ziren. Aurreko bi edizioak, ezin izan ziren ospatu, Bigarren Mundu Gerragatik. Hala ere, bi edizio horiek ez ziren ezeztatu, eta, hortaz, 1948ko edizio honek, XIV. zenbakia eraman zuen.
Soiltasunaren jokoak deituak izan ziren, Ingalaterra, eta, zehazkiago, Londres bera, gerraren kalteetatik suspertzen ari baitzen. Britainiarren artean, izendapen hau ez zen oso ongi hartua izan, bizirautearekin nahikoa baitzuten, joko hauen ospakizunetaz arduratzeke.
Ez ziren superegitura edo estadio handiak eraiki, une horretan zegoena probesten saiatu ziren, kirolariek, gerran zehar kuartel bezala balio izan zuten barrakoietan lo egin behar izateraino.
Wembley estadioa egokitu zen, 100.000 pertsonentzako tokiarekin, atletismo probak hartzeko hautsezko pista bat eraikiz. Tamesis ibaiak, arraunketa eta piraguismoko probak hartu zituen.
Inaugurazio zeremonia, telebistaz igorri zen lehena izan zen, eta 500.000 pertsonek jarraitu zuten.
Arazo guzti hauek gora-behera, nazio parte-hartzaileen errekorra lortu zen, 59 naziorekin. Espero zen bezala, joko hauek nahiko pobreak izan ziren diru aldetik. Kirolari batzuk gerran hil ziren, eta beste batzuek, euren kirol karrerako garairik hoberena galdu zuten, eta ez zituzten prestatzeko baldintzarik hoberenak aurkitu.
Azken lehiaketa eguna, 1948ko abuztuak 7an lortu zen diru gehien, 2.000 $ekin. Estadioan, 86.000 pertsona bilduta zeuden.
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | 38 | 27 | 19 | 84 | |
2 | Suedia | 16 | 11 | 17 | 44 |
3 | Frantzia | 10 | 6 | 13 | 29 |
4 | Hungaria | 10 | 5 | 12 | 27 |
5 | Italia | 8 | 11 | 8 | 27 |
6 | Finlandia | 8 | 7 | 5 | 20 |
7 | Turkia | 6 | 4 | 2 | 12 |
8 | Txekoslovakia | 6 | 2 | 3 | 11 |
9 | Suitza | 5 | 10 | 5 | 20 |
10 | Danimarka | 5 | 7 | 8 | 20 |
Kasu honetan jokatu ziren kirolak, atletismoa, boxeoa, hockeya, hipika, borroka, igeriketa, pentatloi modernoa, arraunketa, tiro olinpikoa eta bela izan ziren.
Aurrekoa 1944ko Londresko Udako Olinpiar Jokoak | Aro Modernoko Udako XIV. Olinpiar Jokoak 1948 | Ondorengoa 1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article 1948ko Udako Olinpiar Jokoak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.