Uxue Kerejeta: Musikaria

Uxue Kerejeta (Zumarraga, Gipuzkoa, 1999) musikaria da; trikitilaria, panderojolea eta abeslaria.

Gitarra eta pianoa ere jotzen ditu. Hainbat txapel eskuratu ditu trikiti lehiaketetan.

Uxue Kerejeta
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1999 (24/25 urte)
HerrialdeaUxue Kerejeta: Biografia, Trikitilari eta panderojole ibilbidea, Sariak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, trikitilaria, tambourinist (en) Itzuli eta piano-jotzailea

Biografia

Uxueri txikitatik gustatu izan zaio abestea, eta oso gazte hasi zen trikitia jotzen; aurrerago, panderoa; ondoren, gitarra; eta pianoa. Hainbat txapel eskuratu ditu trikiti munduan, hainbat taldetan jo izan du, eta Gaztea Cover lehiaketan finalera heldu eta publikoaren saria irabazi izanak ezagun bihurtu zuen. Ikasketetan ere musika aplikatzen du, eta musika terapiako masterra egina du. Orain, bakarlari moduan hasi da kontzertuak ematen, eta musika proiektu batean ere murgilduta ibili da.

Musikoterapia masterra egin zuen Madrilen.

Erreferenteak

Musika munduan betidanik izan du erreferente bere trikiti eta pandero irakaslea, Edurne Iturbe. Panderoaren munduan, Maurizia Aldeiturriaga ere izan du erreferente. Musika tresna honetan, gainera, ez dago besteetan adina erreferente. Maurizia plazetara atera zen lehendabiziko emakumeetako bat izan zen. Ines Osinaga ere erreferente du. Sexua eta sexualizazioaren inguruko abestiak jorratzen ditu, gainera euskal musikaren bidez. Musikatik harago, bere ama erreferente. Beste erreferente bat Oihane Vicente da; asko laguntzen eta erakusten dion laguna.

Trikitilari eta panderojole ibilbidea

Herriko jaietan igo zen lehen aldiz trikitiarekin oholtza gainera, lagun talde batekin. Ilusio eta pasio handiarekin jo zuela oroitzen du, txapelketetan, ordea, beti igo izan da panderoarekin; erosoago sentitzen da.

Txapelketei dagokienez, trikiti kontzertu batean, Uxuek 12 bat urte zituela, Edurne Iturbek txapelketetan parte hartzea proposatu zion,Andoni Oruesagastirekin batera. Animatu egin ziren eta lehenengo txapelketa Zaldibarkoa (Bizkaia) izan zen.Ondoren, Aramaion (Araba) kanporaketa aurreko bat egin zen, eta finaleraino heltzea lortu zuten. Esperientzia horri esker, beste hainbatetan parte hartu dute, eta zortzi-bederatzi txapel inguru lortuak dituzte.

Sariak

  • Gaztea Cover lehiaketan finalera heldu eta publikoaren saria irabazi zuen, horri esker ezagun bihurtu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Uxue Kerejeta BiografiaUxue Kerejeta Trikitilari eta panderojole ibilbideaUxue Kerejeta SariakUxue Kerejeta ErreferentziakUxue Kerejeta Kanpo estekakUxue Kerejeta1999AbeslariGipuzkoaGitarraMusikariPanderojolePianoTrikitilariaZumarraga

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UgalketaBehin batean LoiolanBasajaunVatikanoko II. kontzilioaNestor BasterretxeaGozategiNeomakGoroldioErregai fosilTermaElektrizitateIzaro Andres ZelaietaZenbaki lehenMendebaleko euskaraKorrontziEuskal Autonomia ErkidegoaGiltzurrunGasBeñat GerenabarrenaGipuzkoaJabari publikoEskusoinu txikiLawfareParpain-arkuBiomasaBarrokoaUrOligarkiaHeriotza zigorLazkaoKorrikaZirkuluISO 8601Maialen LujanbioInternazionalaAma KandidaAlmeneko bertso-eskolaEkain (leizea)TiranoCeleste CaeiroGenero-indarkeriaEspainiako geografiaFidela BernatKen ZazpiWikipediaJon MirandeEuskal literaturaErdi AroaUmetokiko fibromaNikola TeslaUntxiImanol PradalesHerri kirolEuskararen jatorriaHarkaitz CanoAnimaliaFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaLurraren atmosferaAngel Etxaniz OlabarriaHedy LamarrArtzibarP2PAdolf HitlerZornotzaAndoainPavel TonkovEz Dok AmairuGoogle🡆 More