Utrecht (ⓘ) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena.
Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.
Utrecht Utrecht | |||
---|---|---|---|
Herbehereetako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Utrecht | ||
Alkatea | Sharon Dijksma | ||
Izen ofiziala | Utrecht | ||
Jatorrizko izena | Utrecht | ||
Posta kodea | 3450–3455, 3546 eta 3500–3585 | ||
Herriburua | Utrecht (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°05′27″N 5°07′18″E / 52.0908°N 5.1217°E | ||
Azalera | 99.32 km² | ||
Altuera | 5 m | ||
Mugakideak | Woerden, Stichtse Vecht (en) , De Bilt, Zeist, Bunnik, Houten, Nieuwegein, IJsselstein eta Montfoort | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 359.370 (2021eko urtarrilaren 1a) 6.504 (2019) | ||
Dentsitatea | 3.618,3 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 172.749 | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 030 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Brno, Kinshasa eta Juanjuí (en) | ||
utrecht.nl eta utrecht.nl… |
312.634 biztanle ditu (2011).
Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.
Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K.a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.
780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.
1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.
Datu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.1 | 16.9 | 21.8 | 26.9 | 32.0 | 33.9 | 34.9 | 35.3 | 30.1 | 26.5 | 17.7 | 15.3 | 35.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.6 | 6.4 | 10.0 | 14.0 | 18.0 | 20.4 | 22.8 | 22.6 | 19.1 | 14.6 | 9.6 | 6.1 | 14.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.1 | 3.3 | 6.2 | 9.2 | 13.1 | 15.6 | 17.9 | 17.5 | 14.5 | 10.7 | 6.7 | 3.7 | 10.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.3 | 0.2 | 2.3 | 4.1 | 7.8 | 10.5 | 12.8 | 12.3 | 9.9 | 6.9 | 3.6 | 1.0 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18.3 | -14.6 | -13.9 | -6.6 | -2.5 | 0.2 | 4.0 | 4.4 | -0.7 | -5.1 | -8.9 | -13.4 | -18.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 69.6 | 55.8 | 66.8 | 42.3 | 61.9 | 65.6 | 81.1 | 72.9 | 78.1 | 82.8 | 79.8 | 75.8 | 832.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 10 | 11 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 11 | 12 | 13 | 12 | 130 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 5 | 25 |
Eguzki orduak | 62.3 | 85.7 | 121.6 | 173.6 | 207.2 | 193.9 | 206.0 | 187.7 | 138.3 | 112.9 | 63.0 | 49.3 | 1601.6 |
Iturria: |
Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.
Biztanleriaren bilakaera (1900 – 2010) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 |
102.086 | 119.006 | 138.334 | 153.208 | 165.029 | 193.190 | 254.186 | 279.000 | 236.208 | 230.676 | 233.667 | 307.081 |
Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Utrecht, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.