Urartu

Urartu (urartueraz Bianili) Itsaso Beltzaren hego-ekialdea eta Kaspiar Itsasoaren hego-mendebaldearen artean dagoen lurralde menditsu baten asiriar izena da, gaur egun, Armenia, Iran eta Turkiaren artean banatua, hititar inperioaren erorketaren ondoren eratutakoa.

Bere barnean, Van aintzira Turkian, (non antzinako hiriburua, Tushpa, dagoen), Urmia aintzira Iranen eta Sevan aintzira Armenian, daude. Toki honetan dago armeniar herriaren jatorria.

Urartu
Bianili
māt Urarṭu
Ararat
Urashtu
K.a. 860 – K.a. 590
Monarkia
Urartu
Urartu estatuaren gehiengo hedapena K.a. 743
Geografia
HiriburuaArzashkun eta Tushpa (K.a. 832tik)
Kultura
Hizkuntza(k)Urartuera eta litekeenez aurrearmeniera
ErlijioaPoliteismoa
Historia
Ondorengoak
MediaUrartu
Armeniako SatrapiaUrartu
Urartu
Sarduri II.a Urartuko erregea, zalgurdian.

Historia

Urartu, Armeniako lehen erresumetako bat da. Antzinateko bere garai gailena K.a. IX. mendean eta K.a. VIII. mendean izan zen. Asiria menderatzailearekin zuen gertutasunak, K.a. 1275etik, eragin ideologiko, tekniko eta literario handi bat izan zuen Urarturengan. Lehen uneetan, Nairi izeneko emirerri antzeko baten inguruan bildu ziren, baina K.a. 900ean, errege zentral baten gobernupeko konfederazioa sortu zuten.

Inskripzio gutxi batzuei esker, badakigu Urartuko lehen erregea Arame izan zela, honi, Sardur I.ak jarraitu ziolarik. Beste betzuek, aipaturiko Sardur I.a, Ishpuini eta Menua erregeen agintaldietan izan zuen lurralde hazkuntza berregitea ahalbidetzen dute. Hauek, inperioa, Murat ibaiaren behe zatira eramatea lortu zuten mendebaldetik, Araxesera iparraldetik eta eta Urmia aintzirara hego-ekialdetik. Barneraturiko asiriar teknikek adibide argi bat dute Menuako Kanalean, ia 30 kilometrokoa, Van aintziraren hegoaldeko kostaldetik ahoko eta ureztatzeko urez hornitzen duena. Van aintziraren horma harritsuetan eta harrizko zenbait hilarritan Argishti I.a (Sardur I.aren birbiloba) eta bere seme Sardur II.aren erregealdien urtekariak idatziak daude, non, Eufratesen bihurgunetik haratagoko hedakuntza kontatzen den, siriar Komageneraino, honela, burdina bezalako lehengai hornitzeen ibilbidea domeinatzea lortuz Taurotik, erdizka domeinatua izan zena, Asiriaraino.

Muga, gaur egungo Alepo siriar herriaren ia ondoan izatera heldu zen, eta Sevan aintzira eta Araxes ibaiaren arro emankorra hartu zituen, behartutako eskulanez kolonizatu eta esplotatutakoa, Kolkidako gerra presoak erabiliz, urteroko jarraikako kanpainetan harrapatutakoak.

Urartiar erregistroen arabera, asiriarren aurka Urmia aintziran, Zab Handia ibaian eta Tigris goienan lortutako garaipenak aldarrikatzen dituzte.

Asiriar berpiztea Tiglath-Pileser III.arekin hasten da (K.a. 744-K.a. 727) Sardur II.a Komagenen garaitu zuena, eta, ondoren, Tushpa setiatzera iritsi zena. Rusa I.ak bere aita tronutik bota zuen eta Sargon II.ak (K.a. 721-K.a. 705) onartu ez zuen arnas pixka bat hartu ahal izan zuen, Tiglath-Pileserren tronurako oinordekoa, bere inperio handira Karkemish herria sartu zuena (K.a. 717), baita Tabalen erresuma ere Taurus mendietan, Urarturi, bere mendebaldeko aliatuak galarazi zion gertaera. Asiriak, Urarturen ekialdeko muga estutu zuen, aldi berean, zimeriarren erasoak jasaten zituena, Kaukasotik K.a. 714an sartu ziren estepako nomadak, eta Rusa I.a garaitzea lortu zuten. Urartiar ahuldade honek, Sargon II.ari, Urartu bere jatorrizko lurralde menditsura murriztea ahalbidetu zion, eta estatu estalki bezala erabili zuen zimeriarren aurka.

Erorketa amaitua, Rusak bere buruaz beste egin zuen, eta bere seme Argishti II.ak bere seme-alabekin batera, euren independentzia mantendu zuten armeniarrak iritsi arte, K.a. VII. mendearen amaieran. Urartuko estatua esziten inbasioak suntsitu zuen K.a. 585ean. Armeniarrek, berez, urartiarrekiko jatorri zertxobait ezberdina izan dutela dirudien arren, bi herri hauek, gaur egungo armeniar herriaren aurrekari nagusitzat jotzen dira Ararat mendiaren izena, ziur aski, Urartu hitzaren aldaera bat izango litzatekeelarik.

Hizkuntza

Urartu 
Argishti erregeari buruzko inskripzioa. urartueraz.

Erresuma honetako hizkuntza, urartuera, hurritar hizkuntzaren oso antzerakoa da eta oso lotua dago trakofrigiar hizkuntzekin, honek, bi hizkuntzek arbaso bakarra izan zutela pentsarazten duelarik, K.a. 3000. urtean amaituko zena. Idazkera kuneiformez idatzi zen. Hizkuntza ergatiboa zen, eta ez du konexio argirik gaur egungo Kaukasoko hizkuntzekin (hauek ere ergatiboak izanagatik).

Erlijioa eta arkitektura

Urartu 
Tushpako hegoaldeko atea

Urartu erregeek gobernatu zuten, gainera, apaiz edo Haldi euren jainko nagusiaren ordezkari titulua zutelarik. Bere jainkoetako beste batzuk zeruetako jainkoa (Teisiba, Teshub hitita eta hurritentzat) eta Siwini, eguzkiaren jainkosa izan ziren.

Haldiri eskainitako tenplu asko daude, orokorrean, erregeren jauregien ondoan kokatuak, egiturak, aire librean ere aurkitu diren arren, Altintepe, Toprakkale, Cavustepe eta Patnosen eginiko indusketetan aurkituak. Indusketek, ez zituzten bakarrik tenpluak eta jauregiak argitara eman, baizik eta baita etxe osoak ere, leiho eta balkoiekin. Etxe hauen barnealdeak, apaingarriekin oso apainduak izan ziren. Iturrietatik urruti bizi zirenentzat, ur horniketa eta estolderia osoak aurkitzen ziren. Urartuko arkitekturaren ezaugarri bat, bere ondorengoengan eragina izango duena, arku ezkutatua deritzona da, eta Urartuko eraikinen antolaketa apadana deritzon persiar egituraren aurrekaritzat jo daiteke. Urartuko gotorlekuak harri blokezko egitura solidoak dira. Garrantzitsuenak, Van, Anzaf, Cavustepe eta Baskalekoak ziren. Metalaren industriari dagokionez, oso aurreratuak zeuden, ohiz kanpoko kalitate batekin, eta Frigia eta Etruriara esportatuak izan ziren.

Erresumaren kronologia

Oparotasun garaia

Gainbehera garaia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Urartu HistoriaUrartu HizkuntzaUrartu Erlijioa eta arkitekturaUrartu Erresumaren kronologiaUrartu ErreferentziakUrartu Kanpo estekakUrartuArmeniaHititaIranItsaso BeltzaKaspiar itsasoaSevan aintziraTurkiaUrartueraUrmia aintziraVan (aintzira)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

SamboOkil handiFrantziaIsurtzeHizkuntzaAl-AndalusEusko GudarosteaLaboral KutxaGas naturalKate trofikoHipatia AlexandriakoaItsasoPapainaCarles PuigdemontPlaza GorriaPi (zenbakia)Cate BlanchettPello ReparazBerezko hazkundeEdvard MunchPaleolitoaAlfontso X.a GaztelakoaGeziLide UrrestarazuNegu GorriakHaritzTtun-ttunGobernuz kanpoko erakundeRo Jai-bongBeasainGerraEkoizpen-bideAbuztuaren 22FaxismoPornografiaC++Miren AmurizaBegoña Muruaga LacaItsas pinuEstasiBilboko Arte Ederren MuseoaSabaiBiztanleriaAxolotMartin (telesaila)Euskal Herria BilduThe MatrixHots-kutsaduraTomas LizarazuLegutioEuskal HerriaPäivi MeriluotoHondarribiaIntxaurrondo arruntIñaki ZabaletaEnergiaItsasmuseum BilbaoAngelu (geometria)LawfareMusika klasikoJon SarasuaDoug Jones (aktorea)GreziaUrUgal-aparatuItoizEnergia termikoTaigaTriangeluErrementari (filma)Berri Txarrak🡆 More